[itzul] Copago
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Al, Eka 4, 13:24:13, CEST 2012
Ez da batera ezer ordaintzen, << co >>
http://www.copago.net/Copago-Sanitario
Norbaitek agintzen dau zerbaiten gaineko zama edo zerbait kobratzea,
edo erabaki dau ordaindu behar dala , kostu bat daukalako.
Garikoitz
El 04/06/2012 12:57, Elhuyar Fundazioa escribió:
>
> Koldo Bigurik esan duen moduan, alde batera utzi beharko dira
> "berrordainketa" gisakoak, egia izanik ere. Ez dut uste itzultzaileari
> dagokionik interpretazioa puntu horretaraino egitea, batez ere
> jatorrizko hitza nahita bilatutako eufemismoa denean. Horregatik,
> ordain politikoki zuzen baten bila abiatu beharko du itzultzaileak.
> <koordainketa> eta <koordainkidetza> ordainak proposatu dira.
>
> Alde horretatik, interesgarria da hitza, ko- aurrizkiaz osatutako hitz
> eratorriak euskaratzeko batzuetan dugun arazoa azaleratzen duelako.
>
> -kide, eta, hortik, -kidetza aukerak hor ditugu, egia da, baina garbi
> izan behar dugu -kide kuasiatzizkia (berez, izena da, eta harekin
> osatutako hitzak ez dira hitz eratorriak, hitz-elkarteak baizik)
> izenei eransten zaiela, eta ez aditzei (nahiz eta <ikaskide> gisako
> salbuespenen bat edo beste badagoen). Horregatik, adibidez,
> <osakidetza> hitza aski badaezpadakoa da (bego izen berezi moduan,
> Osakidetza, baina ez izen arrunt gisa). Hor ibili da, edo dabil,
> <hezkidetza> hitza ere.
>
> "coexistencia", "coproducción", "coeducacion", "cogeneración",
> "cogestión" gisakoetan dugu arazoa (eta sail horretakoa da "copago"
> ere); hau da, muinean aditza dutenak dira problematiko, eta ez
> "consuegra", "contertulio", "copropietario" gisakoak.
>
> <baterako X> moldea erabili da, erabili dugu, <baterako hezkuntza>,
> <baterako sorkuntza>.... <baterako X> horrek ez du arazorik sortzen
> jatorrizkoan "joint, conjoint, conjunta..." gisakoak daudenean
> erdaretan (joint floating / flotación conjunta, frecuencia conjunta /
> joint frequency, thérapie conjointe / conjoint therapy...), baina
> erdaretan "coX" dagoenean, ez gara beti gustura gelditzen (<baterako
> sorkuntza> eta <baterako hezkuntza> gisakoak, adibidez, ez dira,
> normalean, oso gogobetegarri gertatzen).
>
> Beraz, itxuraz, bi bide genituzke:
>
> 1- <baterako ordainketa>
>
> edo, -kide kuasiatzizkia izenei lotzekoa bada,
>
> 2- <ordaintzekidetza> (ez pentsa ezinezkoa denik; Zehazki hiztegian,
> adibidez, <kudeatzekidetza> proposatu da).
>
> 1. aukerak, zuzena izan arren, ez du, nire ustez, arrakasta izateko
> aukera handirik: bi hitz dira (eta ez da termino teknikoa).
>
> 2. aukera ere teorikoki zuzena da, baina oso kakofonikoa da, eta
> arrakasta izateko euskarririk ez diot ikusten.
>
> Bada beste aukera bat, hasierako mezuetan ageri dena: <koordainketa>.
> Huraxe gertatzen zait niri gustagarriena eta arrakasta izateko aukera
> ere ikusten diot (arrakasta idatzia, zeren, ahozkoan, "kopago" ibiliko
> baita, jakina).
>
> Hala ere, onartu behar genuke <koordainketa> berrikuntza dela, ko-
> aurrizki kultua ez baitugu orain arte erabili euskal hitzei lotuta
> hitz eratorri berriak lortzeko. Duela urte batzuk, plaza honetan,
> <kosorkuntza> aipatu nuen <baterako sorkuntza> terminoaren ordez
> erabiltzeko aukera gisa, baina ez nuen aldeko askorik izan, egia esan.
> Orain, beste batzuek proposatu dute baliabide hori. Ea zer dioen
> (itzultzaile-)herriak.
>
> Alfontso
>
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
>
> 2012/6/4 Koldo Biguri <kbiguri a bildua yahoo.es <mailto:kbiguri a bildua yahoo.es>>
>
> Bai, Karlos; baina itzultzaileak gaituk eta ez kritiko sozialak.
> Eta itzultzaileak ez luke iruzurrik egin behar (Petrik dioen
> bezala, nire lapsus digital bat aprobetxatuz) bere "ideologia" edo
> ikusmoldea sartzeko itzulpena delakoan. Eta tentazio horretan asko
> erortzen dira; adibide askoren artean, bat: Bilboko postetxe
> nagusiko lehoi baten azpian ikusitakoa: "Nacional>Estatu
> barrukoa", itzulpen hau egin duenak bere ideologiaren arabera
> jokatu du, eta ez itzulpen-eskatzailearen borondatearen arabera:
> ez al doa "gure kode deontologikoa" delakoaren kontra?
> Koldo Biguri
>
>
> *De:* karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> <mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org>>
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>>
> *Enviado:* Lunes 4 de junio de 2012 12:21
> *Asunto:* Re: [itzul] Copago
>
> >Espainiako administrazioak "copago" hitza asmatu duenean, bistan
> da ez duela "repago" erabili nahi.
>
> Jakina, Koldo, zein hartzailek irentsiko luke pilula edo injkezio
> hura, osterantzean? Baina, zer rodaintzen du administrazio horrek,
> berez, gure dirua erabili barik? Dena dela, nirea ez da
> hizkuntzazko proposamena. Guztiakrein ere, ez gaitezen /lost in
> translation/ , esapidearen ifrentzuan zer dagoen argi izan behar
> dugu, "herritarraren gainordain" batez ari baita, eta ez
> elkarrekin edo elkarren artean ordaintzen dugun zer edo zeren
> gainean. Ondo segi!
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org <mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
> 943483474
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120604/4c85a58c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago