[itzul] Copago

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Eka 4, 13:57:59, CEST 2012


Ni ere, "co-"dun horiek hitz bakar bat erabiliz itzultzearen zeharo alde.

Kasu batzuetan "elkar"ekin ere sor litezke hitz batzuk, ez baitauka beti
erreziprozitate-esanahirik; adibidez, "elkarlan" eta "elkarbizitza" hitzen
kasuan.

Dena den, erabilgarriagoa iruditzen zait "ko-" aurrizkia.

Eta kontuan hartu behar dugu aurrizki horrekin osaturiko aditzak
adierazpide ahaltsua direla, itzulinguruak saihesteko modua ematen baitute:
"Película coprotagonizada por X". Zertan hasi beharko genuke euskaraz, "X-k
besterekin (beste horien izenak aipatu gabe) batera protagonizatutako
(aditz hau ere onartzen ez dutenak egongo dira, bat baino gehiago) filma"?

Ikusi izan ditudan beste hitz batzuk: coparentalidad, coprosperidad,
copromotor de un proyecto, coescribir un libro, corresponsabilidad.
coportavoz...

Irtenbiderik asegarriena "ko-" aurrizkidun izen eta aditzena iruditzen zait
niri ere.

, Garikoitz Etxebarria<garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org> igorleak hau
idatzi zuen (2012eko ekaren 04a 13:24):

> Ez  da batera  ezer ordaintzen, << co >>
>
> http://www.copago.net/Copago-Sanitario
>
> Norbaitek agintzen dau   zerbaiten gaineko zama edo zerbait kobratzea,
> edo  erabaki dau ordaindu behar dala , kostu bat daukalako.
>
>
>
>
> Garikoitz
>
> El 04/06/2012 12:57, Elhuyar Fundazioa escribió:
>
>  Koldo Bigurik esan duen moduan, alde batera utzi beharko dira
> "berrordainketa" gisakoak, egia izanik ere. Ez dut uste itzultzaileari
> dagokionik interpretazioa puntu horretaraino egitea, batez ere jatorrizko
> hitza nahita bilatutako eufemismoa denean. Horregatik, ordain politikoki
> zuzen baten bila abiatu beharko du itzultzaileak. <koordainketa> eta
> <koordainkidetza> ordainak proposatu dira.
>
> Alde horretatik, interesgarria da hitza, ko- aurrizkiaz osatutako hitz
> eratorriak euskaratzeko batzuetan dugun arazoa azaleratzen duelako.
>
>
>
> -kide, eta, hortik, -kidetza aukerak hor ditugu, egia da, baina garbi izan
> behar dugu -kide kuasiatzizkia (berez, izena da, eta harekin osatutako
> hitzak ez dira hitz eratorriak, hitz-elkarteak baizik) izenei eransten
> zaiela, eta ez aditzei (nahiz eta <ikaskide> gisako salbuespenen bat edo
> beste badagoen). Horregatik, adibidez, <osakidetza> hitza aski
> badaezpadakoa da (bego izen berezi moduan, Osakidetza, baina ez izen arrunt
> gisa). Hor ibili da, edo dabil, <hezkidetza> hitza ere.
>
>
>
> "coexistencia", "coproducción", "coeducacion", "cogeneración", "cogestión"
> gisakoetan dugu arazoa (eta sail horretakoa da "copago" ere); hau da,
> muinean aditza dutenak dira problematiko, eta ez "consuegra",
> "contertulio", "copropietario" gisakoak.
>
>
>
> <baterako X> moldea erabili da, erabili dugu, <baterako hezkuntza>,
> <baterako sorkuntza>.... <baterako X> horrek ez du arazorik sortzen
> jatorrizkoan "joint, conjoint, conjunta..." gisakoak daudenean erdaretan
> (joint floating / flotación conjunta, frecuencia conjunta / joint
> frequency, thérapie conjointe / conjoint therapy...), baina erdaretan "coX"
> dagoenean, ez gara beti gustura gelditzen (<baterako sorkuntza> eta
> <baterako hezkuntza> gisakoak, adibidez, ez dira, normalean, oso
> gogobetegarri gertatzen).
>
>
>
> Beraz, itxuraz, bi bide genituzke:
>
> 1- <baterako ordainketa>
>
> edo, -kide kuasiatzizkia izenei lotzekoa bada,
>
> 2- <ordaintzekidetza> (ez pentsa ezinezkoa denik; Zehazki hiztegian,
> adibidez, <kudeatzekidetza> proposatu da).
>
>
>
> 1. aukerak, zuzena izan arren, ez du, nire ustez, arrakasta izateko aukera
> handirik: bi hitz dira (eta ez da termino teknikoa).
>
> 2. aukera ere teorikoki zuzena da, baina oso kakofonikoa da, eta arrakasta
> izateko euskarririk ez diot ikusten.
>
>
>
> Bada beste aukera bat, hasierako mezuetan ageri dena: <koordainketa>.
> Huraxe gertatzen zait niri gustagarriena eta arrakasta izateko aukera ere
> ikusten diot (arrakasta idatzia, zeren, ahozkoan, "kopago" ibiliko baita,
> jakina).
>
>
>
> Hala ere, onartu behar genuke <koordainketa> berrikuntza dela, ko-
> aurrizki kultua ez baitugu orain arte erabili euskal hitzei lotuta hitz
> eratorri berriak lortzeko. Duela urte batzuk, plaza honetan, <kosorkuntza>
> aipatu nuen <baterako sorkuntza> terminoaren ordez erabiltzeko aukera gisa,
> baina ez nuen aldeko askorik izan, egia esan. Orain, beste batzuek
> proposatu dute baliabide hori. Ea zer dioen (itzultzaile-)herriak.
>
>
>
> Alfontso
>
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
>
>
>
>
> 2012/6/4 Koldo Biguri <kbiguri a bildua yahoo.es>
>
>   Bai, Karlos; baina itzultzaileak gaituk eta ez kritiko sozialak. Eta
> itzultzaileak ez luke iruzurrik egin behar (Petrik dioen bezala, nire
> lapsus digital bat aprobetxatuz) bere "ideologia" edo ikusmoldea sartzeko
> itzulpena delakoan. Eta tentazio horretan asko erortzen dira; adibide
> askoren artean, bat: Bilboko postetxe nagusiko lehoi baten azpian
> ikusitakoa: "Nacional>Estatu barrukoa", itzulpen hau egin duenak bere
> ideologiaren arabera jokatu du, eta ez itzulpen-eskatzailearen
> borondatearen arabera: ez al doa "gure kode deontologikoa" delakoaren
> kontra?
>
> Koldo Biguri
>
>
>   *De:* karlos del_olmo <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> *Enviado:* Lunes 4 de junio de 2012 12:21
> *Asunto:* Re: [itzul] Copago
>
>  >Espainiako administrazioak "copago" hitza asmatu duenean, bistan da ez
> duela "repago" erabili nahi.
>
> Jakina, Koldo, zein hartzailek irentsiko luke pilula edo injkezio hura,
> osterantzean? Baina, zer rodaintzen du administrazio horrek, berez, gure
> dirua erabili barik? Dena dela, nirea ez da hizkuntzazko proposamena.
> Guztiakrein ere, ez gaitezen *lost in translation* , esapidearen
> ifrentzuan zer dagoen argi izan behar dugu, "herritarraren gainordain"
> batez ari baita, eta ez elkarrekin edo elkarren artean ordaintzen dugun zer
> edo zeren gainean. Ondo segi!
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943483474
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120604/246d6fc8/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago