[itzul] acrecimiento
    jon-agirre a bildua ej-gv.es 
    jon-agirre a bildua ej-gv.es
       
    Ast, Eka 21, 10:52:31, CEST 2012
    
    
  
< Eta, Jon, zergatik 'baina...' hori? :-S>
 
Hitz bat edukita, beste batek arrakasta izango ote duen eta bitasunak merezi ote duen zalantza adierazi nahi nuen.
 
Bestalde, idazkerari dagokionez, lotuta idatziaz gero, h barik izan beharko luke, ziur. Eta HB ikusita lotuta da modurik erabiliena baina ez bakarra. Hau da, 'ezazkundea', baina 'ez-hakzundea' ere aukera bat izan liteke. HBn begiratu dut, ikustearren, eta "ez-" aurrizkidun (ustez) guztiak atera ditut. Hara emaitza:
1 bereiz idatzita (izena).
5 marratxoarekin idatzita (1 izena, besteak izenondoak), eta bat marratxoarekin idaztea gaitzetsita. Interesgarria, batek sinonimoa duela grekotiko "a-" aurrizkiduna, baina erroa ere mailegua da. Ezingo genuke gure kasuan aplikatu ('*ahazkunde',  gainera, ahazte edo ahanztearekin lotuko genuke).
Gainerakoak lotuta, kategoria gramatikal guztietakoak. Batek sinonimoa, "des-" aurrizkiduna. Hiru kasutan (izatez kasu bera) h galduta: ezilkor, ezilkortasun, ezilkortu.
 
Ez dakit Euskaltzaindiak zer irizpide jarraitu duen salbuespen horiek egiteko. Erabilera, edo beharbada bat ere ez, hala atera zaiola. Baina beste irizpiderik ezean, modu erabiliena lotuta denez, lotuta idatziko nuke, behar izanez gero: 'ezazkundea'. Ezin ukatu, 'ez-hazkundea' gardenagoa dela, baina lotuta ikustera ohitu gabe gaudelako... oraindik.
 
Zerrenda osoa:
 
ez ikusi iz. g.er. 'mespretxua': alargun koitaduari ez ikusi asko egiten zizkioten.
 
ez-gramatikal Gram.
ez-gramatikaltasun Gram.
ez-konfesional izond. Sin. akonfesional
ez-metal izond. Kim.
ez-organiko izond. Kim.
ez-ohizko* e. ezohiko
 
ezantsiatu, ezantsia, ezantsiatzen. da/du ad. Ipar. g.er. 'antsikabetu, axolagabetu'
ezatsegin izond. Sin. desatsegin
ezaxola izond. Ipar. 'axolagabea'
ezaxolakeria iz. Ipar. 'axolagabekeria'
ezaxolaki adlag. Ipar. 'axolagabeki'
ezaxolarazi, ezaxolaraz, ezaxolarazten. du ad. g.er.
ezaxolatasun iz. Ipar. 'axolagabekeria'
ezaxolatu, ezaxola/ezaxolatu, ezaxolatzen. da ad. Ipar. 'axolagabetu'
ezaxolatuki adlag. Ipar.
ezbehar iz.
ezberdin 
ezberdindu, ezberdin/ezberdindu, ezberdintzen. du ad.
ezberdintasun 
ezbide iz. g.er. 'bidegabea, bidegabekeria' ezbideko izlag. g.er.
ezdeus 1 izond. 2 iz.
ezdeusarazi, ezdeusaraz, ezdeusarazten. du ad.
ezdeuskeria 
ezdeustasun 
ezdeustatu, ezdeusta, ezdeustatzen. da/du ad. Ipar. g.er. 'ezdeustu'
ezdeustu, ezdeus/ezdeustu, ezdeusten. da/du ad.
ezeduki 1 izond. 2 iz. Bizk.
ezedukitasun iz. Bizk. g.er.
ezegoki 
ezegonkor izond. 'egongaitza'
ezegonkortasun iz. 'egongaiztasuna'
ezesgarri izond. g.er. 'arbuiagarria'
ezespen 
ezetsi, ezets, ezesten. du ad. 
ezezagun 
ezezagutu izond. g.er.
ezgai izond.
ezgaitasun 
ezgaitu, ezgai/ezgaitu, ezgaitzen. du ad.
ezgarai 
ezgauza 
ezikasi izond.
ezilkor izond. 'hilezina, hilezkorra'
ezilkortasun iz. 'hilezkortasuna, hilezintasuna'
ezilkortu, ezilkor/ezilkortu, ezilkortzen. du ad. g.er. 'hilezkortu'
ezizen
ezjakin izond. ezjakinean adlag. 'jakin gabe, ohartu gabe' ezjakinez adlag. Zah. 'ezjakinean'
ezjakintasun 
ezjakite iz. 'ezjakintasuna'
ezleku
ezohiko izlag.
ezongi iz. Ipar. eta Naf. 'ondoeza'
ezontsa iz. Ipar. 'ondoeza'
ezordu 
ezoren 
ezpurutasun iz. Fis., Kim.
ezurte 
ezuste  ezustean  ezusteko 1 izlag.: galerna eta zurrunbiloa ditu ezusteko lagun. 2 iz.: sekulako ezustekoa etorri zaie gainera. 
 
________________________________
Nork: Jon Altza [mailto:jonsanchez80 a bildua gmail.com] 
Bidaltze-data: miércoles, 20 de junio de 2012 16:17
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] acrecimiento
 
Laburbilduz: 'ezhazkundea' izan daiteke irtenbide bat, batik bat kontuan hartuta 'des-' horrek duen kontrako esanahia. 'Ez-' aurretik jarrita, 'hazteari utzi' moduko zerbait uler daiteke, baina atzera egin gabe. 
Azken zalantzak: 'ezhazkundea' aukeratuz gero, ez luke H galduko? Eta, Jon, zergatik 'baina...' hori? :-S
Eskerrik asko guztioi!!!
JON
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120621/837ed3ba/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_interior.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 11356 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120621/837ed3ba/attachment.jpg>
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago