[itzul] realización profesional

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Eka 21, 19:43:09, CEST 2012


Oso itzulpen polita eta irudimentsua iruditzen zait, baina, tamalez, ez dio
zezenari adarretatik heltzen. Zuk erabakitako irtenbidea ikusita, badirudi
euskaraz ez dagoela "realización profesional" esateko hitz finkorik, eta
kasuan kasuko "artisautzazko irtenbideak" bilatzeko dantza horretan aritu
behar duela itzultzaileak.

Xabier
jaione alberdi gabilondo<jaionealga a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko ekaren 21a 14:10):

> Eskerrik asko erantzunengatik. Azkenean, ditxosozko esaldiari
> mila buelta eman ondoren, lankide batek
> egindako proposamenen arteko bat aukeratu dut,
> eta hemen  jakinarazten dizuet, inori hurrengo batean egokitzen
> bazaio hori itzultzea eta balio badio: "Lanbidea, norberaren garabidea".
>
> Iruditzen zait egokia dela; beharbada, ez du balioko testuinguru
> guztietarako,
> baina nire ustez ondo adierazten du ideia.
>
> Eskerrik asko, Mirentxu.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120621/94015a5b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago