[itzul] Acrecimiento
B. Oihartzabal
b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Iga, Eka 24, 10:14:51, CEST 2012
Ez dut uste Euskaltzaindiak elkarketaz egin dituen argitalpenetan deus
erran duen orain arte EZ baliatuz egiten diren eraketez (erabide
abstraktuaz, hots). Badirudi, orain arte, hizka ari izana dela holako
hitzen idazkeraren arautzen, gehienetan hitz horiek beren bidea
hizkuntzan jadanik egina zutelarik (EZJAKIN, EZONTSA, EZAXOLA, EZBEHAR,
EZIZEN, …). Hiztegi Batuan, bospasei salbuespen badira, EZ-GRAMATIKAL
edo EZ-ORGANIKO bezalakoak, franko berriki mailegu tekniko batzuk
egokitu beharrez sortuak, iduriz. Hauek, hain zuzen, marratxoaren bidez
idazteko galdatzen du Eusakltzaindiak. Hola eginez, beste elkarketa mota
batzuez eman dituen zenbait jokabideri jarraiki bide zaie. Ezen,
Xabierrek azpimarratzen duen bezala, duela hogei bat urte [aditzoin +
izen] elkarketen idazkera arautzerakoan, marratxoen bidea ireki zuen
‘ilun’ gerta daitezkeen kasuetako (besteetako hitz bakarreko idazkera
hobetsiz); adibideen artean IKAS-HELBURU eta IDATZ-HIZKERA agertzen dira
(ez da argi, haatik, bigarren osagaiko H letragatik proposatzen den bi
hitzetako idazkera, ala beste arrazoirik ere baden).
Izan ongi,
Benat
Le 22/06/2012 15:28, Xabier Aristegietab a écrit :
> Erreferentzia zuregandik espero nuen, irizpidea hain argi omen zeneukanez.
> InHibizioak inHibizio, nik erreferentzia zehatzago bat daukat,
> gardentasunaren garrantziaren erakusgarri:
> "Hitz elkartuen osaera eta idazkera, LEF batzordearen emaitza,
> Euskaltzaindiaren gomendio-arauak". Euskaltzaindia, 1992. 76.
> orrialdea, "idazkera" goiburupean.
> Ondo izan.
> Xabier
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es <mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es>> igorleak hau idatzi
> zuen (2012eko ekaren 22a 14:46):
>
> Euskaltzaindiko norbaitek erreferentzia ematen ez digun bitartean,
> hemen bilatuta akaso:
>
> http://www.euskaltzaindia.net/euskera
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> *Nork:*Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
> <mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
> *Bidaltze-data:* viernes, 22 de junio de 2012 10:59
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* Re: [itzul] Acrecimiento
>
> Euskaltzaindiaren irizpide (arau?) horren erreferentzia eskertuko
> nuke. Bai, kontsonante ostean hatxea kendu behar izanarena, salbu
> eta "deshidratazio" eta abarrekin.
>
> <jon-agirre a bildua ej-gv.es <mailto:jon-agirre a bildua ej-gv.es>> igorleak hau
> idatzi zuen (2012eko ekaren 22a 09:51):
>
> Hortaz, ‘burdinori’, ‘burezur’, ‘deserri’, ‘elkarrizketa’,
> ‘oinarri’, ‘udalerri’ erabili beharrean, *burdinhori, *burhezur,
> *desherri, *elkarhizketa, *oinharri, *udalherri erabiltzen dituzu.
> Begietako minik?
>
> Gure aurreko belaunaldiak eztabaidatu zuen hori orain dela
> berrogeitik gora urte. Euskaltzaindiak horretan argi utzi du
> irizpidea: arau orokorra da kontsonante ostean ez dagoela h-rik.
> Salbuespenak ‘deshidratatu’ hitzaren familiakoak (teknikoak edo)
> eta ‘burho’ modukoak (euskalkikoak) dira.
>
> Hitzen esanahia jakin behar da, osaerari (osagaiei) garrantzia
> kenduta; izan ere, nork ikusten du oinik edo harririk oinarrian
> edo seinik senideagan edo arrik arraizean. Hitzen esanahia jakin
> arte ez dakigu hitz batek zer esan nahi duen; ‘ezazkunde’k,
> ‘ez-hazkunde’k edo ‘ez hazkunde’k zer esan nahi duen ere ez; ez
> baita ‘hazkunderik eza’, garapenaren filosofia oso bat baino.
> Beraz, ‘ezazkunde’, ikasitakoan arazorik ez, eta ikasi arte,
> idazkera gorabehera, ideiarik ere ez. Badago, etimologiazaleen
> lasaitasunerako, ‘ez-hazkunde’ idaztea, ohitu arte (lehen, ‘elkar
> hizketa’ idazten zen bezala, ohitu arte), baina salbuespenen
> zerrenda alferrik handitzea litzateke.
>
> Jon
>
> ------------------------------------------------------------------------
>
> *Nork:*Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com
> <mailto:allurritza a bildua gmail.com>]
> *Bidaltze-data:* jueves, 21 de junio de 2012 19:13
> *Nori:* ItzuL
> *Gaia:* [itzul] Acrecimiento
>
> Atsekabegarria iruditzen zait euskarazko testuen ulergarritasuna
> samurtu beharrean, hura aldapagoratu egiten duen aukera baten alde
> erabakitzea.
>
> Hatxea kenduz, aditza zeharo itxuragabetzen da:
>
> "Ezazkunde" dezente ilunagoa da "ezhazkunde" edo "ez-hazkunde" baino.
>
> Oraindik ilunago "ezazi", "ezhazi" baino. Zer esanik ez, aditzari
> atzizkiak jartzen hasiz gero: "ekonomia ezaztea"?
>
> Zer lehentasun gailentzen zaio, batzuen iritziz,
> ulergarritasunari? "Zuzentasuna"?
>
> Hiztegi Batuari begirada bat botata, niri iruditzen zait
> Euskaltzaindiak ez duela batere irizpide argirik hitz-eraketaren
> alderdi fonetiko-ortografiko honi buruz.
>
> Zeren eta, Hiztegi Batuan,
> "deshidratatu" eta "deshidratazio" agertzen baitira. Ez
> "desidratatu/desidratazio" (hau begiko mina!).
> "ezbehar", "ezbide", "ezberdin", "ezdeus" eta abar agertzen
> baitira. Ez "ezpehar", "ezpide", "ezperdin", "ezteus" eta abar.
> "ezgai", "ezgaitasun", "ezgauza"... eta ez "ezkai", "ezkaitasun",
> "ezkauza"...
> Hatxea kendu "behar" hori, beraz, nondik letorke? Inork argudio
> sendorik bai?
>
> Eta, hitz-eraketaz ari garela, deigarria gertatzen zait Hiztegi
> Batuan Euskaltzaindiak zenbait kasutan osagairen bateko letrak ere
> ezabatzerainoko bategite-irrika agertzea ("ezilkor" hitzaren
> adibidea), eta beste kasu batzuetan, ordea, baita lexikalizazio
> kasu aski nabarmenetan ere, Euskaltzaindiak ez onartzea bi hitz
> batera idaztea ere (are gutxiago, letrak kentzea). Adibidez, "diru
> laguntza", "diru sarrera", "kalte ordain", "kontu hartzaile".
>
> Eta, aldaketa fonetikoen beste kasu nire ustez eztabaidagarri bat
> aipatzearren, sekula ez dut ulertu zergatik "merke" adjektiboari
> "merkatu" aditz nahasgarri hori dagokion, eta "heze" edo "mehe"ri,
> ordea, "hezetu" edo "mehetu".
>
> Arau argi eta garbi bat ez dagoen guztietan, ni behintzat
> ulergarritasunaren alde. Nire botoa, Jon Altza, "ezhazkunde"ren alde.
>
> Xabier
>
> <http://www.turismoa.euskadi.net/s11-18805/eu/>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120624/96902d78/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 11356 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120624/96902d78/attachment.jpe>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago