[itzul] Acrecimiento
Asier Sarasua Garmendia
asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Or, Eka 22, 10:42:35, CEST 2012
Xabier Aristegieta <allurritza a bildua ...> writes:
> Atsekabegarria iruditzen zait euskarazko testuen ulergarritasuna samurtu
beharrean, hura aldapagoratu egiten duen aukera baten alde erabakitzea. Hatxea
kenduz, aditza zeharo itxuragabetzen da: "Ezazkunde" dezente ilunagoa da
"ezhazkunde" edo "ez-hazkunde" baino.
> Oraindik ilunago "ezazi", "ezhazi" baino. Zer esanik ez, aditzari atzizkiak
jartzen hasiz gero: "ekonomia ezaztea"? Zer lehentasun gailentzen zaio, batzuen
iritziz, ulergarritasunari? "Zuzentasuna"?
Nik ez nuke irizpidetzat erabiliko zerbait "iluna" izatea edo "begietako mina
egitea". Jonek dioen haritik, nire ustez, "ezazkundea", ezhazkundea" zein
"ez-hazkundea", hirurak dira ilunak, baina "acrecimiento" edo "acroissance"
bezain ilunak iruditzen zaizkit. Oraindik ez gaude ohituta kontzeptu hori
erabiltzera.
Ez dakit, "leiho" edo "dilista" hitzek ere begietako mina ematen zidaten
hasieran (lehenak 16 urterekin ikasi nuenean, bigarrenak berrikiago), baina
seguru asko adin batetik aurrera hitz berriak ikastea nekeza delako izan zen, ez
beste edozergatik. Nire 8 urteko alabak, berriz, arazorik gabe erabiltzen ditu
biak.
Are gehiago, uste dut oraindik sortu edo finkatu gabe dauden hitz horiek direla,
hain zuzen, ahalegin handiagoa eskatzen dutenak erabakiak irizpide sendoen
arabera hartzeko, eta Jonek aipatu duen irizpidea iruditzen zait momentu honetan
sendoena, gustatu zein ez:
"Euskaltzaindiak horretan argi utzi du irizpidea: arau orokorra da kontsonante
ostean ez dagoela h-rik. Salbuespenak ‘deshidratatu’ hitzaren familiakoak
(teknikoak edo) eta ‘burho’ modukoak (euskalkikoak) dira."
Asier.
Asier Sarasua Garmendia
Ingurumen teknikaria|Técnico ambiental
Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Centro de Estudios Ambientales
Tel: 945162696 ext. 3611
Fax: 945162695
Vitoria-Gasteizko Udala. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz
VITORIA-GASTEIZ! EUROPEAN GREEN CAPITAL 2012
------------------------------------------------------------
KONFIDENTZIALTASUNA
Komunikazio honen edukia eta honi erantsitako dokumentazio osoarena konfidentziala da eta adierazitako jasotzaileari beste inori ez dagokio.
Zeu jasotzaile ez bazina, jakinaraz iezaguzu, mesedez, eta eskatu nahi dizugu edukiaren berri inori ez esan eta mezua ezaba dezazula.
CONFIDENCIALIDAD
El contenido de esta comunicación, así como el de toda la documentación anexa, es confidencial y va dirigido únicamente al destinatario del mismo.
En el supuesto de que usted no fuera el destinatario, le solicitamos que nos lo indique y no comunique su contenido a terceros, p
rocediendo a su destrucción.
CONFIDENCIALITY
The content of this communication and any attached information is confidential and exclusively for the use of the addressee.
If you are not the addressee, we ask you to notify to the sender and do not pass its content to another person, and please be sure you destroy it.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120622/f11bc9c6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago