[itzul] Acrecimiento
    Mikel Haranburu 
    musdeh a bildua terra.es
       
    Or, Eka 22, 22:44:41, CEST 2012
    
    
  
Askoz hobe era horretan, nire iritziz; izan ere, nik dudan zalantza hau 
da, ea "ez" horrek ukatu behar duena denetz haztea, edo eta "kundea" 
(nire irudiko beti atzizki 'positiboa') hazteari dagokionetz, ala 
ez-hazteari, nola lirudikeen dena hitz bakarrean emanik.
Bestalde, gaztelaniaz "acrecer" "crecer" besterik ez da (Amejoramiento 
gogoan...)
Mikel Haranburu
On or., 2012.eko ekaren 22a 18:14, Jon Altza wrote:
> Eztabaida bizi sorrarazi dudala ikusirik, nik ere ku-ku egin beharko 
> dut hemendik. Ea ba:
>
> Erabakia hartzerakoan, Jonek esandakoak hartu nituen kontuan.
> Gerora beste hainbat iritzi azaldu dira.
> Sentitzen dut ulergarritasunari kalte egiteak atsekabea sortzen 
> badizu, Xabier ;-)
> Egia da inork ez duela planteatzen oinarriaren azpian harria dagoenik, 
> baina elkar hizketa oso kontzeptu arrunta egiten zaigu.
> Beraz,
> Kontuan hartuta zuzentasun politikoak sortzen dituen hitz hauek ez 
> direla iraupen luzekoak, nire erabakia aldatuko dut eta *'ez-hazkunde' 
> erabiliko dut*, horrela, marratxo eta guzti. Geroago, geuk, hiztunok, 
> erabakiko dugu, erabileraren arabera, H hori eta marratxoa 
> desagerraraziko ditugun ala ez, baina nago ez dela halakorik 
> gertatuko, gutxi barru inork ez baitu hitza gogoratu ere egingo 
> (Altzako Nostradamus dixit).
>
> Mila esker guztioi!
>
> Hala ere, segi eztabaidan, interesgarri dago-eta!
>
> JON
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120622/a5e68d6a/attachment.html>
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago