[itzul] palacio de cabo de armería

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Eka 26, 12:35:53, CEST 2012


> Badirudi  dala leinu-etxea,  begira hemen, 
> http://www.baztan.es/eu/lugarygente/lugares/arizkun/index.aspx,   
> Ursua jauregiaren gainean, euskeraz eta gaztelaniaz. Alderatu testu   
> biak.

Baztango Udalaren webgune horretan, Ursuako jauregiaz  "leinu-etxe" dio 
euskaraz, "palacio cabo de armería" gaztelaniaz, egia da.

Hala ere, Joseba Asironen azalpenak irakurrita (Palacios de Cabo de 
Armería navarros en Gipuzkoa 
<http://nabarralde.com/es/archivo/ekarpenak/3096-joseba-asiron-palacios-de-cabo-de-armeria-navarros-en-gipuzkoa>), 
esango nuke gaztelaniazko "casa solariega 
<http://es.wikipedia.org/wiki/Casa_solariega>" edo ingelesezko "manor 
house <http://en.wikipedia.org/wiki/Manor_house>"bera dela, ñabardura 
batzuk gorabehera.

Uste dut "oinetxe" terminoa horixe dela, OEHren arabera:

oinetxe(oiñ- V-m-gip, G-azp-bet). Ref.: Ezale 1897, 167a; A.

/*1.*/ "Oñati aldean oiñetxeesaten da iaiotetxeedo asaben etxeagaitik" A 
Ezale1897, 167a. "Casa solariega" A. Euken ezizentzat euren iaiotetxe 
edo oiñetxe-izena. A BGuzur 117. v. tbn. EG1958, 374. Goazan, "Zuri", 
barriro / oiñetxera... Ker Bitargi 58. "Alkiza-Lete" eta "Arpide" 
antziña-kutsu aundiko oiñ-etxeak ditugu. Garm EskL I 130.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120626/b2247413/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: erronboa.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120626/b2247413/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: izarra.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120626/b2247413/attachment-0001.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago