[itzul] palacio de cabo de armería

Diez de Ultzurrun ultzu a bildua parlam.euskadi.net
As, Eka 26, 12:51:32, CEST 2012


Cabo de Armería'- dela eta ez dela, baliteke Cabo'- Caporala'- izatea, hots, denbora haietako buruzagi-mota bat, baina armadunen artekoa, ez pastoreen artekoa kasu honetan; baliteke, halaber, zerikusia izatea Cabodevilla'- deritzenekin ere.

Nafarroako bailetako herri gehienetan izaten da beti jauregiren bat, eta batzuetan gehiago ere bai. Iberon, konparazio, eta gaian aditua ez banaiz ere, aski da bueltaxka bat egitea karriketan barna bizpahiru Jauregui edota Dorre begiztatzeko.

Etxe horietan garaiko infantzoinak edota gainerako aitonensemeak bizi ziren (non ez zuten etxaldea maizterren esku uzten), eta Erregek "apellido"ra deitzen zuelarik, armaz josirik, zaldiz eta ezkutariz lagundurik, jornadara (euskaraz "eguraldi" beharbada, garai haietan) atera beharra izaten zuten Erreinuaren defendatzera.

Cabo de Armería'- Oin-etxe'- edo Leinu-etxe'- emanez ondo emanik dago euskaraz, beraz?

Ez al da motz samar geratzen?.

Pedro Diez de Ulzurrun

________________________________
Nork: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net]
Bidaltze-data: martes, 26 de junio de 2012 12:36
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] palacio de cabo de armería

Badirudi  dala leinu-etxea,  begira hemen, http://www.baztan.es/eu/lugarygente/lugares/arizkun/index.aspx,   Ursua jauregiaren gainean, euskeraz eta gaztelaniaz. Alderatu testu   biak.

Baztango Udalaren webgune horretan, Ursuako jauregiaz  "leinu-etxe" dio euskaraz, "palacio cabo de armería" gaztelaniaz, egia da.

Hala ere, Joseba Asironen azalpenak irakurrita (Palacios de Cabo de Armería navarros en Gipuzkoa<http://nabarralde.com/es/archivo/ekarpenak/3096-joseba-asiron-palacios-de-cabo-de-armeria-navarros-en-gipuzkoa>), esango nuke gaztelaniazko "casa solariega<http://es.wikipedia.org/wiki/Casa_solariega>" edo ingelesezko "manor house<http://en.wikipedia.org/wiki/Manor_house>"bera dela, ñabardura batzuk gorabehera.

Uste dut "oinetxe" terminoa horixe dela, OEHren arabera:

oinetxe (oiñ- V-m-gip, G-azp-bet). Ref.: Ezale 1897, 167a; A.

[cid:image001.gif a bildua 01CD539A.6C150BC0]1. "Oñati aldean oiñetxe esaten da iaiotetxe edo asaben etxeagaitik" A Ezale 1897, 167a. "Casa solariega" A. [cid:image002.gif a bildua 01CD539A.6C150BC0] Euken ezizentzat euren iaiotetxe edo oiñetxe-izena. A BGuzur 117. v. tbn. EG 1958, 374. Goazan, "Zuri", barriro / oiñetxera... Ker Bitargi 58. "Alkiza-Lete" eta "Arpide" antziña-kutsu aundiko oiñ-etxeak ditugu. Garm EskL I 130.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net<mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net>
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120626/60263df9/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: image001.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120626/60263df9/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: image002.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120626/60263df9/attachment-0001.gif>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago