[itzul] Copago
Irene Arrarats
iarrarats a bildua gmail.com
Ost, Eka 27, 22:18:00, CEST 2012
Egun on guztioi:
Ñabardura nire ustez garrantzitsu bat, 'copago' dela eta: norbaiten
hitzetan 'copago' *itzuli* behar izanez gero, BERRIAk ez du 'berrordaindu'
erabiltzen, baizik eta 'ordainketa partekatua', hitz horrek islatzen duen
'kontzeptualizazioa'-edo eman nahian.
Besterik da, noski, BERRIAk nola deitzen dion 'praktika' horri, inoren
hitzak itzuli behar ez dituenean; BERRIArentzat, hori 'berriz ordaintzea' ,
'berriz pagatzea', 'berrordaintzea' edo 'birpagatzea' da.
Irene Arrarats
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120627/995605fe/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago