[itzul] Copago

ERKIZIA ITOIZ, Joseba jerkizia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Eka 28, 11:18:48, CEST 2012


>>> Morfologia aldetik ondo eratuta egoteak ez du esan nahi maila pragamatikoan eufenismoa ez izatea, ezta?

Jakina. Ez da gaurkoa fenomeno hori; ez horixe!
Beti egoten da errealitatearen eta izenaren arteko distantziaren bat, eta hizkuntzaren sortzaile eta hedatzaileen ardura izan beharko luke eufemismoaren gehiegikerietan ez aritzea. Badakigu hizkuntza tranpa eta iruzurrerako tresna baliagarria dela.
Baina gu itzultzaileak gara, eta horregatik diot: niri itzulgai batean "copago" badatorkit, ez dut "berrordainketa" itzuliko, baizik eta "ordainketa partekatua", "koordainketa" (hedabideetan zabaltzen ari diren bi adierazpide aipatzearren) edo dagokiona.
Kontuan izan beste aldaketa bat ere badatorrela botiken kontuan: hainbat botika finantzaketa publikotik kanpo uzteko asmotan dabil Espainiako Gobernua; alegia, osorik ordaindu beharko ditugu erosterakoan. Botika horiek zer egingo ditugu euskaraz? Ordaindu, ezta? Ez dut uste "berrordaindu" erabili genezakeenik horien kasurako ere.
Gainera, bide horretatik joz gero, ia dena izango litzateke"berrordainketa": haurtzaindegietako kuota, kiroldegietako kuota, udal aparkalekuetako tarifa... Ez al ditugu neurri batean bederen aurrez finantzatu zergen bitartez? Estutuz gero, kalean eskale bati emandako eskupekoa ere "berrematea" izango litzatekete, zer ideologia duzun.
Nire ustez ordainketa, koordainketa eta berrordainketa kontzeptu arras desberdinak dira, eta euskarak hirurak behar ditu.
---
Joseba Erkizia Itoitz
Gipuzkoako Foru Aldundia
Itzulpen Ataleko burua


________________________________
Nork: karlos del_olmo [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.org]
Bidaltze-data: osteguna, 2012.eko ekainak 28 10:44
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Copago


>Egia esan, harrituta utzi nau eztabaida honek.

Morfologia aldetik ondo eratuta egoteak ez du esan nahi maila pragamatikoan eufenismoa ez izatea, ezta?

http://www.letraslibres.com/revista/convivio/la-perversion-del-lenguaje

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943483474

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20120628/5ecbce0f/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago