[itzul] egin ditzagun hiru etxola

Ales Bengoetxea alesbengoetxeaeup a bildua gmail.com
Ast, Mar 1, 18:05:05, CET 2012


Xabier:

Mateo 17, 4
 Pedrok esan zion Jesusi: «Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu,
hiru etxola egingo ditut bertan: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta
bestea Eliasentzat».

Markos 9, 5
Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden hemen! Zergatik ez egin
hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat?»

Lukas 9, 33
Hauek urruntzean, Pedrok esan zion Jesusi: «Maisu, zein ederki gauden
hemen! Zergatik ez egin hiru etxola: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta
bestea Eliasentzat?»

Erantzun honetarako erabili dudan iturria:
http://it.wikipedia.org/wiki/Trasfigurazione_di_Gesł

Xabier Mendiguren<xmendiguren a bildua elkar.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
marren 01a 17:50):

> Bada ebanjelioko pasarte bat, non Pedrok Jesusi esaten dion, gutxi
> gorabehera: "Zein ongi gauden hemen, jauna, egin ditzagun hiru etxola
> bertan geratzeko".
> Eliz Arteko Biblian pasarte zehatza bilatu nahi dut; dena dela, denbora
> aurrezteko, inork badaki zein ebanjeliotan datozen hitz horiek? (eta
> pasartearen kokaleku zehatza emanez gero, are hobeto).
> Aldez aurretik mila esker.
>
> x.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago