[itzul] Itzultzaile automatikoaz

ERKIZIA ITOIZ, Joseba jerkizia a bildua gipuzkoa.net
Al, Mar 5, 11:45:25, CET 2012


Hautsak harrotu ditu Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen itzultzaile automatikoak. Munduko edozein itzultzaile automatiko izan daiteke txantxarako iturri agorrezin. Baita hau ere. Eta hala izaten ari da, baina gauza batek harritu nau pixka bat: euskalgintzaren esparrutik, eta bereziki itzulpengintzarenetik, hainbatek  erakutsi duen jarrera gogorra. Nik bestelako iritzia dut, baikorragoa. Azaltzera noa zergatik.
Uste dut itzultzaile automatiko honek badituela ezinbestekoak diren baliabideak, eta baliabide horiek garatzea dugula orain dema. Eta uste dut, baita ere, itzulpengintza automatikoa garatzeak on egin diezaiokeela euskarari.
Dakidan heinean, itzultzaile automatikoa garatzeko orduan, Jaurlaritzak lehenbizi aditu talde bat bildu zuen, hizkuntzalaritzaren, itzulpengintzaren eta ingeniaritza linguistikoaren arloetako adituen taldea, hain zuzen. Orobat, itzulpen automatikoan prototipoak edo egitasmoak zituzten inguruko enpresa eta taldeei txosten bana eskatu zien. Ondoren, jasotako proposamenetan  eta ezagutzan oinarrituta, lehiaketa publikoa egiteko baldintza pleguak zehaztu zituen, eta deialdi irekia egin. Beraz, hausnartutako eta landutako urratsak egin zituen aurrez. Ondorioz, azpimarratu beharreko baldintza jakin bat  jaso zen -besteak beste, jakina- pleguetako xehetasunen artean: itzultzaile automatikoak arauak eta estatistikak edo korpusak kudeatu behar zituen; biak ala biak, alegia.
Lehiaketara hainbat talde eta enpresa aurkeztu ziren, gehienetan talde mistoak: oinarrizko sistema zuen enpresa bat (kanpokoa) eta hizkuntzaren ezagutza zuen enpresa edo talde bat (hemengoa).
Lehiaketan irabazle aterako Lucy Software enpresa UZEIrekin elkar hartuta aurkeztua zen; hain zuzen ere, bi erakundeok garatu dute proiektua orain, gehitu zaien Deustuko Unibertsitateko hizkuntzalari-ingeniari taldearekin batera.
Egun hauetan, nola ez, ni ere proba batzuk egiten aritu naiz eta, egia esateko, sorpresa hartu dut, onerako sorpresa. Izan ere, ez nuen espero halako emaitzak eskainiko zituenik sortzetik beretik.
Itzultzaileok baitakigu, beste inork baino hobeto, itzultzaile automatiko bat beti-beti izango dela ahalmen mugatukoa. Zorionez, diot: ez bakarrik hartara ez duelako gure etorkizun profesionala auzitan jarriko, baizik eta erakusten duelako gizakiaren askatasuna, hizkuntzarenean, beti izango dela ahaltsuagoa makinaren kapazitatea baino.
Hizkuntzaren ezagutza (gramatika, lexikoa...) eta korpusaren kudeaketa (itzulpen memoriak...) uztartzen dituen edozein sistemak, testuz eta testuz hornitu ahala izaten du, izatekotan, hobekuntza esponentziala. Ikusi besterik ez dago nola egin duen hobera azken hilabeteotan Google itzultzaileak (batez ere ingelesa tarteko duten hizkuntza pareetako itzulpenetan).
Kontuan hartuta gaztelaniaren eta euskararen arteko alde linguistikoa oso handia dela, eta jakinik eskura dauzkagun korpusak (batik bat itzulpen memoriak) oraindik mugatuak direla, abiapuntua zuen zailena itzultzaile automatiko berriak. Eta abiapuntua, nik uste, baliozkoa da. Hizkuntza Politikako arduradunek (eta tartean bada itzulpenaz dakienik!) argi esan dute testu orokorretarako tresna dela itzultzaile automatikoa; eta, itzulpen baten emaitza inola ere plazaratzeko asmoa izanez gero, gizakiak zuzendu behar duela beti testu sortzez automatikoa.
Betor, beraz, 'es >eu' itzultzaile automatikoa. Betoz  'eu>es' eta 'en>eu' iragarriak ere, gure hizkuntzaren ezagutza eta hobekuntza ekarriko dutelakoan.
Orain, ordea, norabide horiek lantzea bezain garrantzitsua da dagoeneko sortua den 'es>eu' itzultzailea hobetzeko korpusak gehitzea, batik bat itzulpen memorien banku publikoa garatuz; hori baita tresna automatikoa hobetzeko eskura dugun bitartekorik eraginkorrena. Euskal Herrian egunero egiten diren itzulpen profesionalen ehuneko esanguratsu bat modu sistematikoan jasotzeko bidea jarriz gero, nabarmen hobetuko lirateke emaitzak; itzultzaile honenak ez ezik, baita Opentrad eta Google itzultzaileenak ere.  Hain  zuzen ere, bide hori urratzen laguntzeko argitaratu zituen itzulpen memoriak iaz  Gipuzkoako Foru Aldundiak (http://www.gipuzkoa.net/imemoriak/). Txantxen beldur izan bagina, ez genituzkeen plazaratuko; izan ere, giza itzulpenen memoriekin ari garela ere -segmentu laburretan bederen- parrez hasteko moduko emaitzak itzultzen dizkigu maiz sistemak.
Bukatzeko, atzoko prentsatik ausaz hartutako hiru testu zatitxo dakartzat hona segidan (Eusko Jaurlaritzaren eta Google handiaren itzulpenak erkatuta). Abiapuntua txukuna dela erakusten dute, nire ustez, ez baitut ikusten hor zehar dauden beste itzultzaile automatikoen emaitzatik hain urrun.

Jatorrizkoa
"El cerebro tiene distintos mecanismos para aprender un idioma si es joven o mayor.
Hay que invertir en innovación para salir de la crisis; el conocimiento genera bienestar"

EJ
"Garunak mekanismo desberdinak ditu gazte edo handiagoa bada hizkuntza ikasteko.
Berrikuntzan inbestitu behar da krisitik irteteko; ezaguerak ongizatea sortzen du"

Google
"Garunak gaztea edo zaharra bada hizkuntza bat ikasteko hainbat mekanismo ditu.
Berrikuntzan inbertitu beharko dugu krisialdia gainditzea du helburu, ezagutza sortzen"

Jatorrizkoa
"La Real cae derrotada en San Mamés (2-0). Mateu Lahoz no concede un gol claro a la Real Sociedad y anula otro por un supuesto fuera de juego de Cadamuro cuando el balón venía de un rival"

EJ
"Real San Mamés-engan (2-0etan) garaituta erortzen da. Mateu Lahoz-ekez dio gol argia ematen Gizarte Errealari eta baloia lehiakide batengandik zetorrenean Cadamuro-ren ustezko jokoz kanpoagatik beste bat baliogabetzen du."

Google
"Real San Mamés galtzen du (2-0). Mateu Lahoz Real Sociedad aurka helburua argi eta garbi bat ez ematea eta beste bertan behera ustezko Offside Baloia zen, Cadamuro rival bat"

Jatorrizkoa
"Intérpretes.- Aparecen en las fotografías junto a presidentes y mandatarios de todo el mundo, pero casi nunca se repara en ellos. Los intérpretes son como una especie de sombra, aunque su labor resulta fundamental en cualquier negociación. En Bruselas, Carlos Ameller se ha ganado la confianza de los tres últimos presidentes españoles para asesorarles en las cumbres comunitarias. José María Aznar, José Luis Rodríguez Zapatero y Mariano Rajoy han contado con sus servicios -sujetos a una estricta confidencialidad- para intercambiar impresiones con el resto de líderes. Ameller, que domina el inglés y el francés, cobró cierto protagonismo en la primera cumbre de Rajoy, celebrada en enero. Entonces, le tocó interpretar una conversación del presidente captada por un micrófono abierto con sus colegas de Holanda y Finlandia -dos países que defiende al máximo austeridad- en la que les anticipó que la reforma laboral le costaría una huelga general"

EJ
"Interpretatzaileak.- Agertzen dira lehendakarien ondoan argazkietan eta mundu guztiko ordezkariengan, baina ez da ia inoiz konpontzen haietan. Interpretatzaileak itzal-mota bezala dira, nahiz eta bere lana edozein negoziaziotan funtsezko gertatu. Bruselan, Carlos Ameller-ek azken hiru lehendakari espainiarren konfiantza irabazi du haiek erkidego-gailurretan aholkatzeko. José María Aznar-ek, José Luis Rodríguez Zapatero-k eta Andre Mariaren Rajoy-ek izan dituzte bere zerbitzuak -konfidentzialtasun zorrotzari lotuta- inprimatzeak gainerako liderrekin trukatzeko. Ameller-ek, ingelesaz eta frantziarraz menderatzen dituenak, halako protagonismo bat kobratu zuen Rajoy-en lehen gailurrean, urtarrilean ospatuta. Orduan, egokitu zitzaion mikrofono irekiak Holandako bere kideekin eta Finlandiarekin -laztasunak maximoan babesten dituen bi herrirekin- hartutako lehendakariaren greba orokor batek erreforma laborala kostatuko litzatekeela aurreratu zien elkarrizketa interpretatzea"

Google
"Interpretatzaileak.- Presidenteak eta mundu osoko lider argazkiak, baina ia inoiz haiek ohartzen. Interpretatzaileak itzal moduko bat dira, baina bere lana funtsezkoa da negoziazio edozein. Bruselan, Carlos Ameller-konfiantza irabazi du azken hiru presidenteek Espainiako komunitate gailur aholkua. José María Aznar, José Luis Rodríguez Zapatero eta Mariano Rajoy izan dituzte beren zerbitzuak, konfidentzialtasun zorrotza gaia, aldiz beste liderrak trukatzeko. Ameller, nor da ingelesa eta frantsesa menderatuko gainean protagonismo batzuk Rajoy tontorrera, urtarrilean ospatutako lehen. Beraz, Holanda eta Finlandia, bi herrialde soiltasuna, lan erreforma kostatuko litzateke greba orokorrarekin bat iragarri dute gehienez defendatzen duen lankideekin irekita mikrofono bat jaso presidenteak elkarrizketa bat interpretatu zuen"
---
Joseba Erkizia Itoitz
Gipuzkoako Foru Aldundia




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago