[itzul] BEZ

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Ost, Mar 14, 08:15:12, CET 2012


Barne produktu garbia oso gutxi erabiltzen da. Kontu ekonomikoetako
batean eta teoria ekonomikoan. Hortik aparte, nekez aurkituko duzue.

Analisietan eta goi mailako eztabaidetan (egun hauetan defizit
publikoaren tamaina eta zor publikoa neurtzeko ere erreferentzia da)
barne produktu gordina da interesa duena, hazkundearen nondik norakoak
zehazteko orduan eta lurraldeen arteko alderaketak egiteko orduan.

Nik, erraztasunaren izenean eta zehaztasun apur bat galduta, beti
erabili dut BPG barne produktu gordinerako. Aitortu behar dut
aurreikuspen ekonomikoak egiten daramadan hogei urtean behin ere ez
zaidala agertu barne produktu garbia idatzi ditudan txostenetan edo
irakurri ditudan dokumentuetan (teoriakoetan izan ezik, jakina,
magnitude hori egon badagoelako). 

Hori dela eta, nire gomendioa honako hau da: BPG barne produktu gordina
adierazteko eta BPGb barne produktu garbia erabili behar den aldi
gutxietan. 

Ziur nago unibertsitatean kontu hau beste modu batean ikusiko dela, bi
magnitudeen arteko aldeak eta bakoitzaren ezaugarriak azaldu behar
dutelako, baina txosten ekonomikoetan eta albisteetan nekez okertuko
gara horrela erabilita.

Ondo izan.

Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
Nahi baduzu, euskaraz jarraituko dugu. 
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Gorka Azkarate Zubiaur
Enviado el: martes, 13 de marzo de 2012 19:19
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] BEZ

Mila esker. Orain problematxo bakarra b eta d misteriotsu horiek,
besterik
ez ;-)



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago