[itzul] BEZ
ANDONEGUI SANTAMARIA, Francisco Javier
xandonegi a bildua gipuzkoa.net
Ost, Mar 14, 08:56:10, CET 2012
Espainiako DNI eta Frantziako CNI edo CIN, NAN dira Laburtzapenen Hiztegian, Euskalterm-en eta beste hiztegi batzuetan. Berriak nahi duena egin dezake, nacional begien bistakoa ezabatu dezake nahi badu eta nazio Euskal Herriarentzat bakarrik erabili. Jakina, Berria libre da nazio eraikuntzaren esanetara jartzeko hizkuntza, nahi badu. Ez da lehenengoa izango, ezta azkena ere.
Baina ez nahastu. NAN laburtzapen zuzena da DNIrako. Zuzenena, esango nuke.
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: asteartea, 2012.eko martxoak 13 17:27
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] BEZ
Sigla zerrendaren basoan zuhaitz hau oharkabean pasa ez dadin, nabarmendu nahi nuke:
NA nortasun agiria (*NAN)
NAN ezegokitzat jotzen dela, hain zuzen. Ez nuen zerrendaren berri, baina pozten naiz, bazen garaia.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Patxi Petrirena
Bidaltze-data: martes, 13 de marzo de 2012 16:59
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] BEZ
Arratsalde on.
Hona zer dioen 'Berria'ren estilo-liburuak (57. or.). Azalpen laburra da, eta, gainera, horren argitan jakin dezakegu zer proposatzen duten aurrerago dakarten sigla-zerrendako adibide batzuetarako.
<<Sigla eta akronimo batzuk izen berezien ordezkoak izan ohi dira, eta haiek bezala deklinatzen dira.
- UPNk atzo aurkeztu zuen lege zuzenketa.
- NBEren erabakiak ika-mika piztu du.
Beste batzuk izen arrunten ordezkoak dira, eta haiek bezala deklinatzen dira; beraz, artikulua hartzen dute.
- GKEak laguntzeko prest daude.
- Sekulakoa da BEZari loturiko iruzurra.>>
Horraino azalpena. Sigla-zerrendara joanez gero (187.-195. orriak), behean zerrendatutakoak ditugu, gutxien-gutxienez, azalpena letra xehez dutenak eta, beraz, "izen arrunten ordezko" jo beharko genituzkeenak. Zerrendan ez da deklinabideari buruzko daturik ematen, baina horiek 'Berria'n GKE eta BEZ bezala deklinatzekoak direla pentsa dezakegu (eta bat nator).
ABLE aldi baterako laneko enpresa (*ETT)
AHT abiadura handiko trena
BEZ balio erantsiaren gaineko zerga
BTS goi teknikarien agiria (Frantziako hezkuntza)
DNA azido desoxirribonukleikoa
DVD disko aldagarri digitala. Sigla erabili.
ETE enpresa txiki eta ertaina (*PYME)
GIS informazio geografikorako sistema
GPS kokatze sistema orokorra
JEZ jarduera ekonomikoen gaineko zerga
KPI kontsumo prezioen indizea
LTD lurreko telebista digitala
NA nortasun agiria (*NAN)
NPG nazio produktu gordina, nazio produktu garbia
PC ordenagailu pertsonala
PVC polibinil kloruroa
RNA azido erribonukleikoa
SA sozietate anonimoa
SMS telefonoko mezu laburrak
TIPP petrolio produktuen gaineko zerga
ItzuL zerrenda honetan ere ibili dugu kontu hau behin baino gehiagotan.
* 2000ko abendua (BEZ / BEZa): http://tinyurl.com/6h5dgq
* 2005eko abuztua ("I+G-a" dela eta, Alfontso Mujika): http://tinyurl.com/57kz6r
Eta 2tzul blogean luze eta zabal aztertu zuen kontua Irene Arraratsek, 2008ko abenduan: Siglen deklinabidea. http://www.eizie.org/2tzul
Berariaz aipatu nahi nuke, hari honetan, Fundeuk gaztelaniarako ematen duen gomendio bat: Siglas: escritura de su desarrollo
(http://ttiki.com/35704)
<<El desarrollo de una sigla se escribe con minúsculas si está formada por nombres comunes.
Así, en frases como «Descartada una subida del Impuesto sobre el Valor Añadido (IVA)» y «España entrará en recesión y su Producto Interior Bruto (PIB) se contraerá un 1 %» lo apropiado hubiera sido escribir «impuesto sobre el valor añadido» y «producto interior bruto», pues en ambos casos los nombres son comunes y, por tanto, se escriben con minúscula.>>
Eta hori bat dator ('Berria'ren estilo liburukoa bat datorren bezala) EIMAren estilo-liburuko 'Letra larriak erabiltzeko irizpideak' lanean zergen izenetarako proposatzen denarekin.
Honetara helduta, jakin nahi nuke euskal administrazioko testugileen artean aldekorik ba ote duen irizpide horrek edo nola dagoen kontua.
(Badaezpada: serio ari naiz, jakinminez, eta ez ironiaz).
Ongi izan!
Patxi Petrirena
Elhuiyar Hizkuntza Zerbitzuak
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago