[itzul] BEZ
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
Ost, Mar 14, 11:41:01, CET 2012
>
> Nik, Patxi, ez dut oso ondo ulertzen Fundeuren gomendioa. 'Consejo',
> 'general', 'poder', 'judicial'..., banaka hartuta, 'impuesto', 'valor' eta
> 'añadido' bezain «izen arrunt» iruditzen zaizkit.
>
Aupa, Martin. Hitzak banaka hartuta, hala da, baina ez da hori kontua,
osotasuna baizik.
Alegia, Consejo General del Poder Judicial erakunde den aldetik idazten da
maiuskulaz, izen berezi bat da (aldeak alde, Nazio Batuen Erakundea, Udako
Euskal Unibertsitatea edo Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen
Elkartea diren bezala).
Besteetan (niretzat ere labaina da gaia, aitortzen dut), kontua da ea
"barne produktu gordin" eta "balio erantsiaren gaineko zerga" terminoen
kasuan (adibidez), motibo gehiago dagoen maiuskula jartzeko "inflazio" eta
"bizi-itxaropen" terminoetan baino (adibidez: oraintxe bururatu zaizkit).
Seguruenik, zergen kasuan legeekin-eta identifikatzeko joera dugu (arau ere
badirelako, ala?), eta horrek eragiten du maiuskularako joera (gaztelaniaz
ere oso nabarmena praktikan).
Ongi izan!
Patxi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago