[itzul] BEZ

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Or, Mar 16, 00:49:51, CET 2012


<oraindik ez dut garbi ikusten zertan oinarritzen diren zergak izen
arruntak direla esateko> dio Juan Marik.


Ez dakit horren azalpena ematen asmatuko dudan, baina nire ikuspegia ematen
saiatuko naiz:


- Printzipioz, sintagmak, terminoak, lexia konplexuak letra xehez idazten
ditugu. Eta salbuespen dira letra larriz hasita idazten direnak. Beste arlo
batean esaten den bezala, denok gara errugabe, eta ez dugu hori frogatzen
ibili behar; baina, inor erruduna dela esateko, frogatu egin behar da.
Alegia, kontua ez da zergatik idatzi behar den letra xehez, baizik eta ea
zergatik idatzi behar den letra larriz.


- Kontua da ea zer motibo dagoen <balio erantsiaren gaineko zerga> letra
larriz hasita idazteko, eta zer motibo dagoen <barne-produktu gordina>
(BPG/BPGd), <nortasun-agiri nazionala> (NAN), <kontsumorako prezioen
indizea> (KPI), <indar elektroeragilea> (iee), < trafiko eta
aparkamenduaren ordenamendua> (TAO), <azido erribonukleikoa> (RNA) edo
<babes ofizialeko etxebizitza> (BOE) letra larriz hasita ez idazteko.


- Beti bilatu daitezke arrazoiak aurreko adibideak letra larriz hasita
ematea aldezteko. Baina, bide horretatik abiatuz gero, ez dakit non jarriko
genukeen muga. Letra larriak idazteko sail edo kasu batzuk adostu ohi dute
erabiltzaileek (edo arauemaileek): pertsona-izenak, leku-izenak,
erakunde-izenak… eta eztabaida da ea zergek tokia merezi duten hor ala ez.
Alegia, zergatik <balio erantsiaren gaineko zergak > bai eta zergatik
<azido erribonukleikoa> ez?


- Generalitateko Kultura Sailak *Majúscules i minuscules* lanean (1992)
honela dio:

“Les sigles sempre s’escriuen amb majúscules, encara que el nom sencer
s’escrigui amb minúscules. El poder d’atracció de les sigles probablement
és la causa de moltes majúscules que no pertoquen (...)”.


Ez da oso azalpen txukuna edo betea, baina orain nekatua nago idazten
segitzeko.

Alfontso


2012/3/15 BECERRA ITURGAITZ, Juan Mari <jmbecerra a bildua gipuzkoa.net>

>
>        Kaixo Alfontso. Bi ohar baino ez:
>
>        - Batetik, Aldundiko itzultzaileok ez ditugu boletinak itzultzen,
> ez da hori gure berariazko zeregina. Besteak beste, araudia itzuli beharra
> egokitzen zaigu, dela zergena dela beste arlo batzuena, geroago boletinean
> argitaratzeko. Horrek ez du esan nahi boletineko itzultzaileak garenik,
> horrelako figurarik ez baita existitzen.
>
>        - Ohar hori eginda, ados etorri behar dut zurekin. Komeni da
> ikuspegia zabaltzea eta beste leku batzuetan nola jokatzen den
> erreparatzea, are gehiago gaia araututa dagoenean: gaztelaniaren kasuan,
> auzia RAEk arautu duela diozu, eta Europar Batasunean ere antzeko zerbait
> egin omen dute. Oso ondo iruditzen zait hori. Baina, nire ustez, kontua ez
> da oraindik argitu. Alegia, oraindik ez dut garbi ikusten zertan
> oinarritzen diren zergak izen arruntak direla esateko.
>
>
>        Oso gustura jasoko ditu azalpenak.
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren izenean: Elhuyar Fundazioa
> Bidaltze-data: osteguna, 2012.eko martxoak 15 11:36
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul] BEZ
>
> Ulertzen dut Juan Mariren ikuspegia. Boletinak itzultzen aritzen direnek
> hori ikusten dute, gaztelaniaz nagusiki letra larriz idazten dela boletin
> ofizialetan; horrenbestez, euskaraz ere hala egiten dute, hala egin
> dutelako orain arte. Eta honela dio: "iruditzen zaigu erabilerari ere kasu
> egin behar zaiola EIMAk edo Fundeuk besterik esan arren".
>
> Ulergarria da iritzi hori arlo horretako itzultzaileen artean nagusi
> izatea. Ni ez naiz nor boletinak itzultzen dutenei zer egin behar duten
> esateko, baina uste dut on dela, gaiari heltzeko orduan, ikuspegia
> zabaltzea. Gaztelaniazko hizkuntza administratiboan, urteen poderioz,
> zenbait bizio sortu ziren (nik baino hobeto dakite hori Administrazioan
> aritzen diren itzultzaileek); haien artean, letra larrien gehiegizko
> erabilera.
>
> Katalanak ere konturatuta daude, eta zergen izenak minuskulaz emateko
> gomendioa ematen dute. Adibidez:
> -----------------------------------------------------------------
>
> Universitat de Girona
>
> UdG Llengua. Guia lingüística i d'estil
>
> Que les sigles s'escriguin normalment amb majúscula no vol dir que el
> sintagma que representen s'hagi d'escriure necessàriament amb majúscules
> inicials. Així:
>
> PAS* *peró <personal d'administració i serveis>
>
> DNI però <document nacional d'identitat>
>
> IVA però* *<impost sobre el valor afegit>
>
> -----------------------------------------------------------------
>
> Eta gaztelaniaz ere saiatzen ari dira egoera aldatzen. Adibidez:
>
> ----------------------------------------------------------------------
>
>
>
> Europar Batasuneko Argitalpen Zerbitzuaren *Libro de estilo
> interinstitucional*:
>
> Anexo B2 Mayúsculas y minúsculas (
> http://publications.europa.eu/code/es/es-5010200es.htm)
>
> impuesto sobre el valor añadido (IVA)
>
> ----------------------------------------------------------------------
>
> José Martínez de Sousa (Diccionario de uso de las mayúsculas y minúsculas)
>
> impuesto. (...) Los nombres de los impuestos deben escribirse con
> minúsculas iniciales: el impuesto de tráfico de empresas; el impuesto sobre
> la renta de las personas físicas; el impuesto de bienes inmuebles; el
> impuesto sobre el valor añadido.
>
> - En los textos oficiales y semejantes suelen aparecer con iniciales
> mayúsculas, pero no parece una grafía justificada.
>
> ----------------------------------------------------------------------
>
> Azkenik, RAE bera etorri da afera arautzera:
>
> ----------------------------------------------------------------------
>
> Ortografía de la lengua española (RAE, 2010)
>
> *4.2.4.12.2 **Impuestos **y tasas*
>
> Las denominaciones de impuestos y tasas se escriben siempre con
> minúscula: *impuesto
> sobre el valor añadido, impuesto *sobre *la renta, **Im**puesto sobre la
> renta *de *las personas físicas, *aunque las siglas que generan deban
> escribirse con letras mayúsculas: *IVA, ISR, IRPF.*
>
> ----------------------------------------------------------------------
>
> Ikusi beharko da gaztelaniazko boletinak idazten dutenek RAEri kasu egingo
> dioten ala ez, baina nire iritziz euskaraz ez dugu argudio pisuzkorik
> <balio erantsiaren gaineko zerga> letra larriz hasita idazteko.
>
> IVAPen Administrazioa euskaraz aldizkarian honela idatzi nuen 2008ko
> uztailean (artean, RAEren araua argitaratu gabe zegoen):
>
> --------------------------------------------------------------------
>
> "Horrek zer esan nahi du? Hego Euskal Herriko euskarazko testu
> administratiboen orain arteko tradizioa bertan behera utzi behar dela?
> Administraziorako irizpide bat eta hortik kanpo beste bat erabili behar
> dela?
>
> Bestela, zer egin behar da? Espainiako administrazioarekiko mimetismo hori
> besterik gabe ontzat eman eta, gainera, administrazioaren esparrutik
> kanpora ere eraman?"
>
> ----------------------------------------------------------------------
>
> 2008ko uztailetik lau urte joan dira ia, baina ez dugu askorik aurreratu.
>
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
>
> 2012/3/15 BECERRA ITURGAITZ, Juan Mari <jmbecerra a bildua gipuzkoa.net>
>
> >
> >        Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Departamentuan erabiltzen
> > dugun irizpidearen berri ematera natorkizue:
> >
> >        1.- Deformazio profesionalak eraginda-edo, egunero ari baikara
> > Ogasun Departamentuan zergak gora eta zergak behera, zaila egiten
> > zaigu oso zergen izen espezifikoak letra txikiz idaztea.
> >
> >        2.- Modu generikoan aipatzen direnean, argi dago letra xehea
> > dela erabili beharrekoa ("Eusko Jaurlaritzak zergak igotzea erabaki du"
> > adibidean bezala). Beste kontu bat da dena delako testuinguruan zerga
> > jakin eta espezifiko bat aipatzen denean ("Pertsona Fisikoen
> > Errentaren gaineko Zerga aitortzeko kanpaina"). Horrelakoetan, ez dugu
> > dudarik egiten, eta zergaren hasierako letrak maiuskulaz idazten ditugu.
> >
> >        3.- Bai Fundeuren gomendioan eta bai EIMAren estilo liburuan
> > esaten da "zerga" terminoa izen arrunta denez, letra txikiz idatzi behar
> dela.
> > Horraino, ados. Alabaina, zer gertatzen da aipamen generiko batetik
> > aipamen espezifiko batera pasatzen denean? "Ondare Eskualdaketen gaineko
> Zerga"
> > idazten badugu, ez al gara zerga jakin bat "bereziki" aipatzen ari? Ez
> > al dugu izen "arrunt" zena izen "berezi" bihurtu?
> >
> >        4.- Antzeko zerbait gertatzen da euskaraz "udal" hitzarekin.
> > Zentzu generikoa duenean minuskulaz idazten dugu termino hori
> > ("Gipuzkoako udalak"), baina, aldi berean, "Donostiako Udala" ere
> > idazten dugu propio udal horri buruz ari garenean. Zergen kontuan,
> > egoera antzekoa izango litzateke. Eta seguru badirela adibide gehiago.
> >
> >        5.- Azkenik, egungo erabilerak argi erakusten du zergak
> > maiuskulaz idazteko joera nagusitzen dela 5 boletin ofizialetan (bada
> > salbuespenik, hala ere), eta seguraski hori gertatzen da, Patxik ongi
> > dioen bezala, legeekin-edo identifikatzen ditugulako. Hala izan edo
> > ez, iruditzen zaigu erabilerari ere kasu egin behar zaiola EIMAk edo
> > Fundeuk besterik esan arren.
> >
> >
> >        Juan Mari Becerra
> >        Gipuzkoako Foru Aldundia
> >        Ogasun Departamentuko itzultzailea
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago