[itzul] [SPAM] Re: Encharcadizo

Amaia Lasheras amaiatxo a bildua yahoo.es
Ast, Mar 22, 10:51:43, CET 2012


Gure aitaren herrian, Lizarra inguruan, badago Idoia izeneko paraje bat, eta bete-betean ematen du "encharcadizo"ren

 definizioarekin. Orain, hango urak bildu egiten dituzte eta aska batean isuri, baina hamaika aldiz aditu diot aitari gaztetan "a la balsas de Idoia" joaten zirela bainatzera. 

Ongi izan.

Amaia


________________________________
 De: Diez de Ultzurrun <ultzu a bildua parlam.euskadi.net>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Jueves 22 de marzo de 2012 10:15
Asunto: Re: [itzul] [SPAM] Re:  Encharcadizo
 
Bai, Jon, badakit egun gauzak hala direla.

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: jon.alonso
Bidaltze-data: jueves, 22 de marzo de 2012 9:48
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] [SPAM] Re: Encharcadizo

El 22/03/2012 9:38, Diez de Ultzurrun escribió:
> Mezu-sorta hau agortu baino lehen:
>
> 'Idoi' toponimo ugariak ere horrelako zerbait esan nahi omen du zenbait adituren ustez: ura gelditzen eta biltzen den bazterra.
>
> Hala ere, "encharcadizo" emateko, hots, istil, istinga, padura (madura), idoi bilakatzeko erraztasuna duen parajearen izendatzeko, egokia iruditu zait 'istilkor' moldea, lagunak proposatu bezala.
>
> Bitxikeria bat:
> <<Aitak esan zidan (hainbat aldiz Erronkaribarren ibili baitzen hango azken euskaldunekin solasean) Izaba eta Uztrotze aldeko "uskaldun" horiek (kaltzoin, sonbreru, gerriko paxa eta guzti ibiltzen zirenek) ez zutela batere laket "Idoia" izena neskatilen deitzeko, halako paraje istiltsuen urrina hartzen ziotelako, nonbait.>>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: javier-etxebarria a bildua ej-gv.es
> Bidaltze-data: jueves, 22 de marzo de 2012 9:06
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: Re: [itzul] Encharcadizo
>
> Encharcado: istinga?

Periko, Izabara sartu aitzin, ezker hartuta, bidexka batetik joanda, 
bertakoek "Ermita de Idoia" deitzen dutena dago. Urtean behin "Día de 
las Idoias" ospatzen dute, erromeria egiten dute, alegia. Izaban 
bederen, Idoia deitzea Lizarran Puy deitzea bezalakoa edo Eibarren 
Arrate deitzea bezalakoa da.

Ongi segi,

Jon


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago