[itzul] Encharcadizo
ERRASTI ARAMBARRI, Iņigo
inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Ast, Mar 22, 12:37:09, CET 2012
Txikikeria bat: buruz ari naiz eta ez du gogoratzen non irakurri nuen (Mitxelenaren FLVen edo), baina uste dut "idoi"-ren jatorria ihi+doi/dui dela, hau da, ihia hazten den tokia (urtsua, beraz). Izan ere, gaztelaniazko "juncal"-en pare-parekoa da, biak baitira izen eta izen berezi.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Diez de Ultzurrun
Enviado el: jueves, 22 de marzo de 2012 9:38
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Encharcadizo
Mezu-sorta hau agortu baino lehen:
'Idoi' toponimo ugariak ere horrelako zerbait esan nahi omen du zenbait adituren ustez: ura gelditzen eta biltzen den bazterra.
Hala ere, "encharcadizo" emateko, hots, istil, istinga, padura (madura), idoi bilakatzeko erraztasuna duen parajearen izendatzeko, egokia iruditu zait 'istilkor' moldea, lagunak proposatu bezala.
Bitxikeria bat:
<<Aitak esan zidan (hainbat aldiz Erronkaribarren ibili baitzen hango azken euskaldunekin solasean) Izaba eta Uztrotze aldeko "uskaldun" horiek (kaltzoin, sonbreru, gerriko paxa eta guzti ibiltzen zirenek) ez zutela batere laket "Idoia" izena neskatilen deitzeko, halako paraje istiltsuen urrina hartzen ziotelako, nonbait.>>
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: javier-etxebarria a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: jueves, 22 de marzo de 2012 9:06
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Encharcadizo
Encharcado: istinga?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago