[itzul] Encharcadizo

MUSDEH a bildua terra.es MUSDEH a bildua terra.es
Ast, Mar 22, 13:58:14, CET 2012


Horixe bera pentsatzen ari nintzen ni; IDOI, berez 'istil' baino gehiago IHIDOI dela, (juncal). Baina, agi denez, ihiak lur hezeetan, moreetan, istilarteetan hazi ohi dira. Ez dira gutxi Erronkari aldean zein bestetan agertzen diren -doi (-dui, -toi, -di...) amaierak: Lizardoia, Zamukadoia, Zatoia...

Mikel H



----Mensaje original----
De: inigo.errasti a bildua bizkaia.net
Fecha: 22/03/2012 12:37
Para: "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>
Asunto: Re: [itzul] Encharcadizo

Txikikeria bat: buruz ari naiz eta ez du gogoratzen non irakurri nuen (Mitxelenaren FLVen edo), baina uste dut "idoi"-ren jatorria ihi+doi/dui dela, hau da, ihia hazten den tokia (urtsua, beraz). Izan ere, gaztelaniazko "juncal"-en pare-parekoa da, biak baitira izen eta izen berezi.






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago