[itzul] Nafarroako GObernuko itzultzaileei

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Or, Mar 23, 08:28:33, CET 2012


Egun on, Joxemari

Aipatzen dituzun horiek ez dira Nafarroako Administrazioaren mendekoak, Estatuaren egiturakoak baizik, eta, gure memorian bilatuta, hiruretako baten aipamena besterik ez dut aurkitu, eta hori, hain zuzen ere, zuk zerorrek eman duzun bezalaxe:
Jefatura Provincial de Tráfico de Navarra  = Nafarroako Trafikoko Burutza
Probintziala.

Nolanahi ere, egin beharko bagenitu, segur aski honelatsu emanen genituzke:
Área de Trabajo e Inmigración = Lan eta Immigrazio Arloa
Oficina de Extranjería = Atzerritarrentzako Bulegoa

Litekeena baita bertan euskarazko izena ere agertzea (errotuluetan eta), telefonoz deitu dut galdetzeko, baina ez du inork hartzen. Beharbada geroxeago...

Deusetarako balio badizu...
Ongi segi!

Mikel Taberna





-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Enviado el: viernes, 23 de marzo de 2012 0:33
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Nafarroako GObernuko itzultzaileei

Gau on.

Nola ematen dituzue honako hauek? Ez dakit ofizialki izendatuta dituzuen.

l

Área de Trabajoe Inmigración, Oficina de Extranjería

Jefatura Provincial de Tráficode Navarra  = Nafarroako Trafikoko Burutza
Probintziala (? )

Mila esker

Joxemari



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago