[itzul] Hidrante de incendios / Boca de incendios
kixmi
kixmi a bildua iservicesmail.com
As, Mar 27, 11:09:10, CEST 2012
Hiztegi Batu Oinarridunean badator azalpena: "-/gune/ formako
garden-erregularra da hobestekoa, /hartune/ -/t/-duna egiteko arrazoirik
ez dagoenez."
27/03/2012 10:58(e)an, GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE(e)k idatzi
zuen:
> Hiztegi batuan 'hargune' dakarrela eta, burutazio sorta:
>
> 1. HBko 'hargune' hori azalpen barik dator. Ez da izango hargune = harrigune?
>
> - Orotarikoan 'harrigune'-ren aldaera da 'hargune' (= harrobia)
> - Elhuyarrek 'hartune'baino ez dakar "toma" esateko.
> - Euskaltermek 'hargune' baino ez dakar. Eta berdin Zehazkik.
> - Sarasola sarituaren lehenengo hiztegiak (euskara-euskara zenak) ez zekarren ez 'hargune' ez 'hartune'.
>
> 2. Hiztegi batuan 'hargune' agertu aurretik, zein forma erabiltzen zen? Zein zen nagusi?
> Ezin dezaket XX. mendeko euskararen corpusa zabaldu, begiratzeko.
>
> 3. Eta hiztegigileek oker ulertu badute HBko 'hargune'-ren adiera?
>
> Gogoeta burubakoak izango dira, agian. Baina larregitan egiten dugu denok hiztegi batua non, gu han.
> Eta aspaldi honetan errebeldetuta nago. :-)
>
> Iratxe
>
>
>
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
> Enviado el: martes, 27 de marzo de 2012 10:32
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul] Hidrante de incendios / Boca de incendios
>
> Horiek askotan izendatzen ditugu jendearentzako lokalen segurtasuna dela eta, baina finkatuta ez dago ezer. Nire proposamena:
>
> sute(rako) hodi prestatua (eu)
> boca de incendios equipada (es)
> bouche à incendie (equipée) (fr)
> (fire) hose reel (en)
>
> (columna de) hidrante (exterior) (es)
> fire hidrant (en)
> prise d'eau d'incendie (fr)
> (kanpoko) ur hargunea (eu)
>
> itzalgailua (eu)
> extintor (es)
> extincteur (fr)
> fire extinguisher (en)
>
> Oso diferentea da 'kanpoko ur hargunea' (zeuk ipini behar duzu hodia, suhiltzaileek jakina) eta 'suterako hodi prestatua'. Hodi prestatuari ezin zaio 'ur hargune' esan, nire iritziz; han ez delako ura hartzen: handik ura bota egiten da, hodi eta guzti prestatuta dagoelako. 'Ahoa' izan daiteke, baina adierazgarriagoa da 'hodi prestatua'.
>
> Bestalde, hargune/hartune: har(tu) + (g)une = hargune (HBn dator)
>
> Jon
>
>
>
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
> Bidaltze-data: lunes, 26 de marzo de 2012 17:50
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: [itzul] Hidrante de incendios / Boca de incendios
>
> Kaixo: zer alde dago batetik bestera? Biak gauza bera direla dirudi.
> Kontua da testu batean biak ageri zaizkidala, segidan, bi kontzeptu desberdin gisa.
>
> Bat 'ur-hartune' bada, bestea?
>
> Mila esker, aurrez
>
> Joxemari
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago