[itzul] Hidrante de incendios / Boca de incendios
GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE
goikoetxea_iratxe a bildua eitb.com
As, Mar 27, 10:58:45, CEST 2012
Hiztegi batuan 'hargune' dakarrela eta, burutazio sorta:
1. HBko 'hargune' hori azalpen barik dator. Ez da izango hargune = harrigune?
- Orotarikoan 'harrigune'-ren aldaera da 'hargune' (= harrobia)
- Elhuyarrek 'hartune'baino ez dakar "toma" esateko.
- Euskaltermek 'hargune' baino ez dakar. Eta berdin Zehazkik.
- Sarasola sarituaren lehenengo hiztegiak (euskara-euskara zenak) ez zekarren ez 'hargune' ez 'hartune'.
2. Hiztegi batuan 'hargune' agertu aurretik, zein forma erabiltzen zen? Zein zen nagusi?
Ezin dezaket XX. mendeko euskararen corpusa zabaldu, begiratzeko.
3. Eta hiztegigileek oker ulertu badute HBko 'hargune'-ren adiera?
Gogoeta burubakoak izango dira, agian. Baina larregitan egiten dugu denok hiztegi batua non, gu han.
Eta aspaldi honetan errebeldetuta nago. :-)
Iratxe
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: martes, 27 de marzo de 2012 10:32
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Hidrante de incendios / Boca de incendios
Horiek askotan izendatzen ditugu jendearentzako lokalen segurtasuna dela eta, baina finkatuta ez dago ezer. Nire proposamena:
sute(rako) hodi prestatua (eu)
boca de incendios equipada (es)
bouche à incendie (equipée) (fr)
(fire) hose reel (en)
(columna de) hidrante (exterior) (es)
fire hidrant (en)
prise d'eau d'incendie (fr)
(kanpoko) ur hargunea (eu)
itzalgailua (eu)
extintor (es)
extincteur (fr)
fire extinguisher (en)
Oso diferentea da 'kanpoko ur hargunea' (zeuk ipini behar duzu hodia, suhiltzaileek jakina) eta 'suterako hodi prestatua'. Hodi prestatuari ezin zaio 'ur hargune' esan, nire iritziz; han ez delako ura hartzen: handik ura bota egiten da, hodi eta guzti prestatuta dagoelako. 'Ahoa' izan daiteke, baina adierazgarriagoa da 'hodi prestatua'.
Bestalde, hargune/hartune: har(tu) + (g)une = hargune (HBn dator)
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Bidaltze-data: lunes, 26 de marzo de 2012 17:50
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Hidrante de incendios / Boca de incendios
Kaixo: zer alde dago batetik bestera? Biak gauza bera direla dirudi.
Kontua da testu batean biak ageri zaizkidala, segidan, bi kontzeptu desberdin gisa.
Bat 'ur-hartune' bada, bestea?
Mila esker, aurrez
Joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago