[itzul] el pueblo que está más al norte

ERRASTI ARAMBARRI, Iñigo inigo.errasti a bildua bizkaia.net
As, Mar 27, 13:39:24, CEST 2012


..."beste guztiak baino iparrerago dagoen herria" 



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Kulturgintza
Enviado el: martes, 27 de marzo de 2012 13:32
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] el pueblo que está más al norte

Kaixo!
Nola esango zenukete esaldi hori euskaraz, zuzen eta jator?
Lantokian inkesta bat egin dugu eta denetarik erantzun digute...
Proposamenik bai?
E asko!


ar., 2012.eko marren 27a 11:09(e)an, kixmi(e)k idatzi zuen:
> Hiztegi Batu Oinarridunean badator azalpena: "-/gune/ formako 
> garden-erregularra da hobestekoa, /hartune/ -/t/-duna egiteko 
> arrazoirik ez dagoenez."
>
> 27/03/2012 10:58(e)an, GOIKOETXEA GLEZ. DE LANGARIKA, IRATXE(e)k 
> idatzi zuen:
>> Hiztegi batuan 'hargune' dakarrela eta, burutazio sorta:
>>
>> 1. HBko 'hargune' hori azalpen barik dator. Ez da izango hargune = 
>> harrigune?
>>
>> - Orotarikoan 'harrigune'-ren aldaera da 'hargune' (= harrobia)
>> - Elhuyarrek 'hartune'baino ez dakar "toma" esateko.
>> - Euskaltermek 'hargune' baino ez dakar. Eta berdin Zehazkik.
>> - Sarasola sarituaren lehenengo hiztegiak (euskara-euskara zenak) ez 
>> zekarren ez 'hargune' ez 'hartune'.
>>
>> 2. Hiztegi batuan 'hargune' agertu aurretik, zein forma erabiltzen 
>> zen? Zein zen nagusi?
>> Ezin dezaket XX. mendeko euskararen corpusa zabaldu, begiratzeko.
>>
>> 3. Eta hiztegigileek oker ulertu badute HBko 'hargune'-ren adiera?
>>
>> Gogoeta burubakoak izango dira, agian. Baina larregitan egiten dugu 
>> denok hiztegi batua non, gu han.
>> Eta aspaldi honetan errebeldetuta nago. :-)
>>
>> Iratxe
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En 
>> nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es Enviado el: martes, 27 de marzo de 2012 
>> 10:32
>> Para: itzul a bildua postaria.com
>> Asunto: Re: [itzul] Hidrante de incendios / Boca de incendios
>>
>> Horiek askotan izendatzen ditugu jendearentzako lokalen segurtasuna 
>> dela eta, baina finkatuta ez dago ezer. Nire proposamena:
>>
>> sute(rako) hodi prestatua (eu)
>> boca de incendios equipada (es)
>> bouche à incendie (equipée) (fr)
>> (fire) hose reel (en)
>>
>> (columna de) hidrante (exterior) (es) fire hidrant (en) prise d'eau 
>> d'incendie (fr)
>> (kanpoko) ur hargunea (eu)
>>
>> itzalgailua (eu)
>> extintor (es)
>> extincteur (fr)
>> fire extinguisher (en)
>>
>> Oso diferentea da 'kanpoko ur hargunea' (zeuk ipini behar duzu hodia, 
>> suhiltzaileek jakina) eta 'suterako hodi prestatua'. Hodi prestatuari 
>> ezin zaio 'ur hargune' esan, nire iritziz; han ez delako ura hartzen:
>> handik ura bota egiten da, hodi eta guzti prestatuta dagoelako. 
>> 'Ahoa' izan daiteke, baina adierazgarriagoa da 'hodi prestatua'.
>>
>> Bestalde, hargune/hartune: har(tu) + (g)une = hargune (HBn dator)
>>
>> Jon
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
>> Noren izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
>> Bidaltze-data: lunes, 26 de marzo de 2012 17:50
>> Nori: itzul a bildua postaria.com
>> Gaia: [itzul] Hidrante de incendios / Boca de incendios
>>
>> Kaixo: zer alde dago batetik bestera? Biak gauza bera direla dirudi.
>> Kontua da testu batean biak ageri zaizkidala, segidan, bi kontzeptu 
>> desberdin gisa.
>>
>> Bat 'ur-hartune' bada, bestea?
>>
>> Mila esker, aurrez
>>
>> Joxemari
>>
>>
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago