[itzul] el pueblo que está más al norte
Diez de Ultzurrun
ultzu a bildua parlam.euskadi.net
As, Mar 27, 15:39:22, CEST 2012
Baliteke, bai; lehengusu batek horla jo zidan adarra mutikotan pare bat aldiz <<zein dira Nafarroako fagorik hegotiarrenak?" galdetzen zidalarik. Eta ni han hasten nintzen buruko muinak ehotzen: Alaitz-mendiaren hegoaldeko maldetakoak Orbaibarren barna ote??. Bai zera!; hark orduan erantzun: "Petilla de Aragón-ekoak dituk hegotiarrenak, motell (mozé)". Esan beharrik ez dago kontu horiek guztiak gaztelaniaz ibilzten genituela.
Beraz, ipartar'- ere balia liteke, akaso.
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea)
Bidaltze-data: martes, 27 de marzo de 2012 14:23
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] el pueblo que está más al norte
Bada, ez bata ez bestea, badirudi Petilla Aragoin dagoela.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: martes, 27 de marzo de 2012 14:14
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] el pueblo que está más al norte
Hala izanen da, Aitzol. Nirea adibide bat besterik ez zen. Sinetsia nengoen, bai, oker nengoela, eta banekien begi bizkorren batek harrapatuko ninduela.
Ongi izan.
Fernando
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea) Enviado el: martes, 27 de marzo de 2012 14:10
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] el pueblo que está más al norte
Bide batez, eta gaitik aldenduz, Nafarroako pagadirik hegoaldekoena /hegoalderen dagoena ez da Joar ondoko Laplana mendiaren iparraldean dagoena?
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) Enviado el: martes, 27 de marzo de 2012 14:02
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] el pueblo que está más al norte
Bai, Asier.
Gauza jakina da ez dagoela arazorik halakoak sortzeko (-ra + -en), eta izan, badira, baina maiz -eta hauxe da kasuetako bat- nahasgarria da eta ez da ulertzen.
Beraz, komunikatzeko helburua kontuan harturik, beste estrategia bat bilatu behar izaten da askotan.
Niri, halako egitura, adibidez, honelako esaldi batean egin behar izan dut: "en la sierra de Alaiz está el hayedo más al sur de Navarra", eta, buelta asko eman eta gero, uste dut honela eman nuela:
"Alaizko pagadia da Nafarroan hegoaldekoena" edo halako zerbait, eta uste dut hobeki ulertzen dela "hegoalderen dagoen pagadia baino" edo halako zerbait esanda.
Ongi izan.
Fernando
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER Enviado el: martes, 27 de marzo de 2012 13:55
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] el pueblo que está más al norte
Ez bide dago arazorik "-ra + -en > -ren" egiteko (goren, beheren, alderen...). Beste kontu bat da "Iparraldean dago = Iparrean dago" ote den.
Edozelan ere, "X Iparralderen dagoen herria / lurmuturra / ... da" erako esaldiak asko dira Interneten.
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago