[itzul] legeak itzulita

Kulturgintza kulturgintza a bildua aek.org
As, Mar 27, 17:29:13, CEST 2012


Kaixo:
Inork badaki non aurkitu legeak itzulita?
Zehazki 33/2003 Legearen artikulu bat behar dut...
Uste dut itzulita dagoela, baina ez naiz gai aurkitzeko.
Bide batez, mila esker aurreko erantzun guztiengatik!
Kristoren saltsa dugu hemen kontu hori dela eta!
Eskerrik asko


ar., 2012.eko marren 27a 16:20(e)an, Patxi Petrirena(e)k idatzi zuen:
> Superlatiboaren oinarri har dezakegu "iparreko" ere, ezta? Wikipedian,
> adibidez, Zorrotza auzoa "Bilboko auzorik iparrekoena" da, eta Galdakao,
> berriz, "Bilboko gune metropolitarreko herririk ekialdekoena".
>
> Esaldi egokiak iruditzen zaizkit niri.
>
> Patxi
>
> On 27 March 2012 16:05, Iñaki Irisarri<irisarri22 a bildua yahoo.es>  wrote:
>
>>
>> Arratsalde on:
>>
>> ez du kasu guztietarako balio, noski, baina zenbaitetan irtenbide duina
>> izan daiteke, adibidez, "iparraldeko mugatik hurbilen dagoen herria"
>> esatea.
>>
>> Ongi izan.
>>
>>
>> Iñaki
>>
>>
>>
>>
>> ________________________________
>>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago