[itzul] OMS euskaraz

Agurtzane Mallona agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Ost, Mar 28, 10:38:46, CEST 2012


Egun on, lagunok!

Aspaldiko partez, hemen natorkizue galdera lelo baina garrantzizko batekin.
Itzultzen nabilen testuan "Organización Mundial de la Salud" agertzen zait.
Glosarioan jasota daukagu terminoa (Munduko Osasun Erakundea), EIMAk
dakarren moduan. Konformatzen erraza ez, eta Euskaltermen begiratu dut eta
"Osasunaren Mundu Erakundea" dela dio. Laburdura moduan OME ikusita eduki
dut hainbat tokitan, baina ez MOE. Hau da herri honetan eta hainbeste
gorroto dudan batasunik eza. Itzultzaileok zoratu, irakurleak, ikasleak eta
irakasleak zoratu! Bietatik zein erabili beharko nuke, zuen ustez? Eskerrik
asko.

-- 
Agurtzane Mallona
Itzulpen Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel.: 944 139 177, luz.: 2722



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago