[itzul] el pueblo que está más al norte

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Mar 28, 11:42:55, CEST 2012


Nik neuk ez diot aparteko aitzakiarik bilatzen erabilera honi:

"iparraldeen(ik) dauden mahastiak"

Ez litzateke kasu bakarra atzikia galtzen dena:

pozik > pozen

iparraldean > iparraldeen

("Gusturen" moldea ere bada, noski, baina errazago identifikatzen da
oinarriko aditzondoa ("gustura") adizlagunak ("iparraldera") baino,
eta, gainera, inesiboak dirudi hor ("iparraldean") oinarri
arruntagoa).

"iparralderengo mahastiak" ere ("puntarengo" ereduan) ez da, izatez,
txarra, kolorea kolore

"iparraldekoen", nik neuk, ez dut lotzen kokapenaren graduarekin,
nolakotasunaren (iparraldekotasunaren) graduarekin baizik
("ipar(ralde)tarren" bezalatsu.

Ausardia nahikorik ez badugu, hona nire bost xentimokoa ere,
parafrasien baltzurako:

iparralde[an urrun]en(ik) aurkitzen ditugun mahastiak

Mahats zein oliba, zuku on.



Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012-03-27):
> Superlatiboaren oinarri har dezakegu "iparreko" ere, ezta? Wikipedian,
> adibidez, Zorrotza auzoa "Bilboko auzorik iparrekoena" da, eta Galdakao,
> berriz, "Bilboko gune metropolitarreko herririk ekialdekoena".
>
> Esaldi egokiak iruditzen zaizkit niri.
>
> Patxi
>
> On 27 March 2012 16:05, Iñaki Irisarri <irisarri22 a bildua yahoo.es> wrote:
>
>>
>>
>> Arratsalde on:
>>
>> ez du kasu guztietarako balio, noski, baina zenbaitetan irtenbide duina
>> izan daiteke, adibidez, "iparraldeko mugatik hurbilen dagoen herria"
>> esatea.
>>
>> Ongi izan.
>>
>>
>> Iñaki
>>
>>
>>
>>
>> ________________________________
>>
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago