[itzul] Internazionala
Bittor Abarzuza
bittorbe a bildua gmail.com
As, Maiatza 1, 10:32:35, CEST 2012
Kaixo:
Egonen da, hor nonbait; edo ez, halakoetan, gerta daiteke anonimoen
historian behin betiko geratzea. Gizarte kontuetako historialariei
galdetuko diet.
7 lagunek hartu dute parte kontu honetan, inporta ez bazaizue gustatuko
litzaidake komunikazio hauen berri sindikatuari helaraztea, betiere datu
eta erreferentzia pertsonalak ezabatuta (posta elektronikoak,
goitizenak...dena); horren ordez 0 itzultzaile, 1 itzultzaile eta halakoak
paratuz. Bakarrik interesatzen zazkit eztabaida eta iritziak.
Honatx horren helburua: "papera xahutzen" ez segitzea eta bertsio berri bat
idaztea. Horretarako jabetu behar dugu dabilen kantaren ezegokitasunaz.
Mila esker guztioi
kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren 27a
11:09):
> Bueno, bertsio bat ziur da Arestik ondua dela, bestea ere egozten zaio
> (Wikipedian bertan, esaterako), baina ez dago frogarik, antza:
> http://zuzeu.com/2012/03/26/**greba-orokorrerako-**errepertorio-bat/<http://zuzeu.com/2012/03/26/greba-orokorrerako-errepertorio-bat/>
> Hizkera aztertu beharko litzateke, Arestirena dela susmoa mantentzeko,
> bederen, edo baztertzeko.
> Egongo da horretan aditurik.
>
> 27/04/2012 9:04(e)an, Bittor Abarzuza(e)k idatzi zuen:
>
>> Ea aklaratzen naizen. Gabriel Arestik ez ei zuen egin bertsio hori,
>> honakoa, baizik:
>>
>> Zutik! Munduko langileak,
>>
>> Garai dezagun gosea!
>>
>> Odoltzaren ondoan sarri
>>
>> Datorkigu asea!
>>
>> Burjesiaren hilobitzat
>>
>> Zabal dezagun lezea,
>>
>> Harekin ehortziko dugu
>>
>> Eman daukun oinazea.
>>
>>
>>
>> Gora herri-artea,
>>
>> Agintera zuzen;
>>
>> Gure azken gerra
>>
>> Bizkor etorri zen.
>>
>> Oihuaren ederra,
>>
>> Garbi eta hozen!
>>
>> Munduko langile guztiak
>>
>> Bat egin gaitezen!
>>
>> Informazio-iturria: Argia aldizkaria, 1208 zebk. 88-VII-21
>>
>> Gero, ezjakintasunak direla medio, euskara jasoa dela eta, arrazoi
>> soziolinguistiko eta soziopolitikoak direla... hain herrikoia izan behar
>> zuen kanta gutxik abesten dute, buruan sartzen ez zaielako edota
>> "burugogorrak" garelako edota dena delako... Euskaltzaindiak dio,
>> Euskaltzaindiak ez dio.. Espainiako Konstituzioa itzultzea Internazionala
>> itzultzea baina zailagoa al da?...denok uler dezagun, esan nahi da.
>>
>> Leku guztietan, gaizki ulertuak oinutsik. Banuen neska lagun bat,
>> feminista
>> amorratua, manifestazioetan holakoa oihukatzen zuena:
>> ¡que-el-aborto-sea-tu-hito! hitzez hitz (gratuito, alegia)... urteak joan
>> urteak etorri... konturatu zen arte. Eusko Gudariak *kontu kantaria* den
>>
>> kanta da, askoz errazagoa, gogora errazagoa, ulergarriagoa, arinagoa eta
>> zuzenagoa bestea baino, nire iritzi apalean. Horren froga garbia: askok
>> badakite.
>>
>> Baina..., kontua da: hau misterio! Inork ez daki nork itzuli zuen!!
>>
>> Viktor
>>
>>
>> kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren
>> 26a
>> 18:30):
>>
>> Bai, azkenean esamolde huts gisa geratu zen.
>>> Gero, zentzu hertsia galdu, eta esamoldea berrinterpretatuko zen; izan
>>> ere, erdaraz ere "albricias" berria adierazteko esanahiarekin erabiltzen
>>> da, erregistro batzuetan bederen.
>>> Google-n ausaz definizio hau aurkitu dut (RAEn ez da ageri halakorik,
>>> halere): Albricia: Buenas noticias, información agradable y optimista
>>> "Traigo albricias para todos ¡Voy a ser papá!"
>>> Euskaraz, paraleloan: albiriste> albiste = berria
>>>
>>> RAE:
>>>
>>> *albricias**.*
>>>
>>> (Del ár. hisp. /albú¨ra,/y este del ár. clás. /bu¨rà/).
>>>
>>> *1. *f. pl. Regalo que se da por alguna buena nueva a quien trae la
>>> primera noticia de ella.
>>>
>>> *2. *f. pl. Regalo que se da o se pide con motivo de un fausto suceso.
>>>
>>> *albricias.*
>>>
>>> *1. *interj.U. para denotar júbilo.
>>>
>>> *ganar *alguien*las **~**.*
>>>
>>> *1. *loc. verb.Ser el primero en dar alguna buena noticia al interesado
>>> en
>>> ella.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> 26/04/2012 17:53(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
>>>
>>> Arrazoia daukazula uste dut; hargatik, 'emadazu berri onaren saria'.
>>> OEHn
>>>
>>>> hau ere badio: ""Bonne nouvelle. Ce mot est usité en Labourt pour
>>>> 'félicitation'. Il dit encore en V, G, nouvelle en général" H". Hau da,
>>>> 'emazkidazu zorionak (berri onagatik)'. Bata nahiz bestea, ondoren
>>>> dioena
>>>> gertatu dela ospatzeko esamoldea da, ezta?
>>>>
>>>>
>>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces@**postar**ia.com<http://postaria.com>
>>>> <itzul-bounces a bildua postaria.**com <itzul-bounces a bildua postaria.com>>]
>>>>
>>>> Noren izenean: kixmi
>>>> Bidaltze-data: jueves, 26 de abril de 2012 17:35
>>>> Nori: ItzuL
>>>> Gaia: Re: [itzul] Internazionala
>>>>
>>>> Gero eta sinetsiago nago "indazu albiristea" ez dela "emadazu berri
>>>> (ona)", "berri ona dakar" baizik.
>>>> "Albricias" (euskarazko mailegua, "albiristea") berri onak zekartzan
>>>> mezulariari ematen zitzaizkion sariak ziren.
>>>> Horregatik, mezulariak edo dena delakoak "da(d)me albricias" esaten zuen
>>>> aurrena, berri onak zekartzala adierazteko.
>>>> Gero esapidetzat geratu da.
>>>> Euskaraz kalkatu egin da besterik gabe (OEH): Ea, iende penatuak,
>>>> indazue albiriste, berri on bat eman nahi deratzuet. Ax 604 (V 388)
>>>> Arestik Axularren aditz-sistemari buruzko azterlan bat egin zuen, eta
>>>> ondo ezagutzen zuen haren lana; hartara, berak egin bazuen aipagai dugun
>>>> Internazionalaren bertsio hori, ez da harritzekoa Axularren esamolde
>>>> horixe iturritzat baliatzea.
>>>> Eta testuinguruak ere interpretazio horretara darama, "berri ona"
>>>> bigarren bertso-lerro andanan esaten dena litzatekeelako.
>>>>
>>>> Horra nire iritzia, besterik gabe.
>>>>
>>>> 26/04/2012 16:44(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
>>>>
>>>> Ez nago bertsio berri bat egitearen aurka, baina dagoena okerra delako
>>>>> ez, egokia ez delako, agian. Beharbada egia da Arestiri edo zena
>>>>> zelakoari
>>>>> akats hori leporatu geniezaiokeela, proletarioen abestia hizkuntza
>>>>> jasoan
>>>>> egitea. Baina ulergaitza bada ez da bertsioaren errua, abeslariarena
>>>>> baino.
>>>>> Esate baterako, Euzko Gudariak honelatsu abesten dute askok, ulertu
>>>>> gabe:
>>>>>
>>>>> Eusko gudaria(k) gara...
>>>>> Gerturi(k) daukagu odola...
>>>>> Irrintzi ba ke txuta, mendi tontorreaaaa(n)
>>>>> Goazen gudari danok ikurriña(n) atzea(n)
>>>>>
>>>>> Baina horregatik ez dugu bertsio berria eskatuko. Badakit ezjakintasun
>>>>> diferenteak direna, baina... ezjakintasuna ezjakintasun.
>>>>>
>>>>> Euskaraz eta gutxi gehiago zekienari "impasible el ademán" abesarazten
>>>>> ziotenean (nortzuk eta nazi alemanen lagunek abesarazi ere), normala
>>>>> euskaldun horrek "impasible el alemán" esatea (ideia elkarketa),
>>>>> euskaldun
>>>>> horrek eta espainol elebakar ezjakin askok ere bai.
>>>>>
>>>>> Dena dela, nire erantzuna esanahia argitzeko izan da, lehenengo itauna
>>>>> horixe zelakoan. Ez dut ezer esan egokitasunaz, zuzentasunaz baino,
>>>>> ortografiako zalantza gorabehera. Besteak beste, jatorrizkoa zein den
>>>>> ere
>>>>> ez dakit, eta ezin esan letrak hori esan behar duen ala beste zerbait.
>>>>>
>>>>> Bittorrek galdetu du zergatik ez dakien ia inork. Arrazoi soziopolitiko
>>>>> eta soziolinguistikoakatik dela esango nuke, ez bertsio arazoakatik.
>>>>>
>>>>> Bertsio berririk badago, indazue albiristea.
>>>>>
>>>>> Jon
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces@**postar**
>>>>> ia.com <http://postaria.com><itzul-bounces a bildua postaria.**com<itzul-bounces a bildua postaria.com>
>>>>> >]
>>>>>
>>>>> Noren izenean: Xabier Aranburu
>>>>> Bidaltze-data: jueves, 26 de abril de 2012 15:25
>>>>> Nori: ItzuL
>>>>> Gaia: Re: [itzul] Internazionala
>>>>>
>>>>> Ieepa!
>>>>>
>>>>> Falangistek abesten zuten "... impasible el ademán" (*Cara al sol*
>>>>> kantua)
>>>>> hark ere ez zuen aitzakiarik, gramatika aldetik, baina, nork arraio
>>>>> ulertzen zuen zer abesten ari ziren? Ez da harritzekoa askok
>>>>> "...imposible
>>>>> el alemán" kantatzea.
>>>>>
>>>>> Gauza bera esango nuke Arestiren *Internazionala*z: epikotasuna zenbat
>>>>> eta
>>>>> gorago, orduan eta ulergaitzago.
>>>>>
>>>>> Eskertuko genuke bertsio ulergarriago eta xehexeagoren bat.
>>>>>
>>>>> Artzai
>>>>>
>>>>> ______________________________****_____________________
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Xabier Aranburu
>>>>> Hizkuntza Zerbitzuak
>>>>> Elhuyar Fundazioa
>>>>> Zelai Haundi, 3
>>>>> Osinalde industrialdea
>>>>> 20170 Usurbil
>>>>> tel.: 943 363040
>>>>> www.elhuyar.org
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>>>> izan
>>>>> dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>>>> Zu
>>>>> ez
>>>>> bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu
>>>>> eta/edo
>>>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> 2012/4/26<jon-agirre a bildua ej-gv.es>
>>>>>
>>>>> "Indazu albiristea" 'emadazu berri ona' da.
>>>>>
>>>>>> "Gertatuak ez du ardura" 'lehenak ez du axola' da.
>>>>>>
>>>>>> "Nor den herriak badaki" 'herritarrek eskubideen (indarraren...)
>>>>>> kontzientzia hartu dute' da, hots, 'herriak badaki (herria) nor den",
>>>>>> 'nor'
>>>>>> 'ni banaiz nor' esaldian bezala ulertuta.
>>>>>>
>>>>>> "Oro gudura, hala!" 'denok gudara, ekin!' da, beharbada hatxe barik
>>>>>> idatziko genuke, baina tira.
>>>>>>
>>>>>> "adin" 'duin' da, hau da, 'mailakoa'.
>>>>>>
>>>>>> Ez diot aitzakiarik ikusten letrari.
>>>>>>
>>>>>> Jon
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>>>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces@**postar**
>>>>>> ia.com <http://postaria.com><itzul-bounces a bildua postaria.**com<itzul-bounces a bildua postaria.com>
>>>>>> >
>>>>>>
>>>>>> ]
>>>>>> Noren izenean: Bittor Abarzuza
>>>>>> Bidaltze-data: miércoles, 25 de abril de 2012 15:35
>>>>>> Nori: itzul a bildua postaria.com
>>>>>> Gaia: [itzul] Internazionala
>>>>>>
>>>>>> Kaixo: jakin nahi nuen nork itzuli zuen langileon Internazionala
>>>>>> euskaraz,
>>>>>> maiatzaren lehenean ibiltzen den hau:
>>>>>>
>>>>>> ... eta zalantzak argitu:
>>>>>>
>>>>>> Zutik lurrean kondenatu
>>>>>> zaren langile tristea
>>>>>> Nekez ginen elkarganatu.
>>>>>> Indazu albiristea. ZER ESAN NAHI DU?
>>>>>>
>>>>>> Gertatuak ez du ardura. ZER ESAN NAHI DU?
>>>>>> Jende esklaboa, jaiki!
>>>>>> Aldaketak datoz mundura.
>>>>>> Nor den herriak badaki. NONDIK NORAKOA?
>>>>>>
>>>>>> Oro gudura, hala! ZUZENA, EGOKIA ETA JATORRA AL DA?
>>>>>> bihar izan dadin
>>>>>> Internazionala
>>>>>> herriaren adin. BESTE MODU BATEZ?
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Victor Abarzuza
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago