[itzul] Internazionala
kixmi
kixmi a bildua iservicesmail.com
As, Maiatza 1, 17:18:00, CEST 2012
Kaixo,
Karmelo Landa duzue Arestiren inguruan aditua. Harekin harremanetan
jartzeko modua bilatzen baduzue, ziur zeozer argituko dizuela Arestiren
egiletasunaz.
Bestela, nik ez dut eragozpenik nire mezuok azaldutako moduan erabiltzeko.
01/05/2012 10:32(e)an, Bittor Abarzuza(e)k idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> Egonen da, hor nonbait; edo ez, halakoetan, gerta daiteke anonimoen
> historian behin betiko geratzea. Gizarte kontuetako historialariei
> galdetuko diet.
>
> 7 lagunek hartu dute parte kontu honetan, inporta ez bazaizue gustatuko
> litzaidake komunikazio hauen berri sindikatuari helaraztea, betiere datu
> eta erreferentzia pertsonalak ezabatuta (posta elektronikoak,
> goitizenak...dena); horren ordez 0 itzultzaile, 1 itzultzaile eta halakoak
> paratuz. Bakarrik interesatzen zazkit eztabaida eta iritziak.
>
> Honatx horren helburua: "papera xahutzen" ez segitzea eta bertsio berri bat
> idaztea. Horretarako jabetu behar dugu dabilen kantaren ezegokitasunaz.
>
> Mila esker guztioi
>
>
> kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren 27a
> 11:09):
>
>> Bueno, bertsio bat ziur da Arestik ondua dela, bestea ere egozten zaio
>> (Wikipedian bertan, esaterako), baina ez dago frogarik, antza:
>> http://zuzeu.com/2012/03/26/**greba-orokorrerako-**errepertorio-bat/<http://zuzeu.com/2012/03/26/greba-orokorrerako-errepertorio-bat/>
>> Hizkera aztertu beharko litzateke, Arestirena dela susmoa mantentzeko,
>> bederen, edo baztertzeko.
>> Egongo da horretan aditurik.
>>
>> 27/04/2012 9:04(e)an, Bittor Abarzuza(e)k idatzi zuen:
>>
>>> Ea aklaratzen naizen. Gabriel Arestik ez ei zuen egin bertsio hori,
>>> honakoa, baizik:
>>>
>>> Zutik! Munduko langileak,
>>>
>>> Garai dezagun gosea!
>>>
>>> Odoltzaren ondoan sarri
>>>
>>> Datorkigu asea!
>>>
>>> Burjesiaren hilobitzat
>>>
>>> Zabal dezagun lezea,
>>>
>>> Harekin ehortziko dugu
>>>
>>> Eman daukun oinazea.
>>>
>>>
>>>
>>> Gora herri-artea,
>>>
>>> Agintera zuzen;
>>>
>>> Gure azken gerra
>>>
>>> Bizkor etorri zen.
>>>
>>> Oihuaren ederra,
>>>
>>> Garbi eta hozen!
>>>
>>> Munduko langile guztiak
>>>
>>> Bat egin gaitezen!
>>>
>>> Informazio-iturria: Argia aldizkaria, 1208 zebk. 88-VII-21
>>>
>>> Gero, ezjakintasunak direla medio, euskara jasoa dela eta, arrazoi
>>> soziolinguistiko eta soziopolitikoak direla... hain herrikoia izan behar
>>> zuen kanta gutxik abesten dute, buruan sartzen ez zaielako edota
>>> "burugogorrak" garelako edota dena delako... Euskaltzaindiak dio,
>>> Euskaltzaindiak ez dio.. Espainiako Konstituzioa itzultzea Internazionala
>>> itzultzea baina zailagoa al da?...denok uler dezagun, esan nahi da.
>>>
>>> Leku guztietan, gaizki ulertuak oinutsik. Banuen neska lagun bat,
>>> feminista
>>> amorratua, manifestazioetan holakoa oihukatzen zuena:
>>> ¡que-el-aborto-sea-tu-hito! hitzez hitz (gratuito, alegia)... urteak joan
>>> urteak etorri... konturatu zen arte. Eusko Gudariak *kontu kantaria* den
>>>
>>> kanta da, askoz errazagoa, gogora errazagoa, ulergarriagoa, arinagoa eta
>>> zuzenagoa bestea baino, nire iritzi apalean. Horren froga garbia: askok
>>> badakite.
>>>
>>> Baina..., kontua da: hau misterio! Inork ez daki nork itzuli zuen!!
>>>
>>> Viktor
>>>
>>>
>>> kixmi<kixmi a bildua iservicesmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko apiren
>>> 26a
>>> 18:30):
>>>
>>> Bai, azkenean esamolde huts gisa geratu zen.
>>>> Gero, zentzu hertsia galdu, eta esamoldea berrinterpretatuko zen; izan
>>>> ere, erdaraz ere "albricias" berria adierazteko esanahiarekin erabiltzen
>>>> da, erregistro batzuetan bederen.
>>>> Google-n ausaz definizio hau aurkitu dut (RAEn ez da ageri halakorik,
>>>> halere): Albricia: Buenas noticias, información agradable y optimista
>>>> "Traigo albricias para todos ¡Voy a ser papá!"
>>>> Euskaraz, paraleloan: albiriste> albiste = berria
>>>>
>>>> RAE:
>>>>
>>>> *albricias**.*
>>>>
>>>> (Del ár. hisp. /albú¨ra,/y este del ár. clás. /bu¨rà/).
>>>>
>>>> *1. *f. pl. Regalo que se da por alguna buena nueva a quien trae la
>>>> primera noticia de ella.
>>>>
>>>> *2. *f. pl. Regalo que se da o se pide con motivo de un fausto suceso.
>>>>
>>>> *albricias.*
>>>>
>>>> *1. *interj.U. para denotar júbilo.
>>>>
>>>> *ganar *alguien*las **~**.*
>>>>
>>>> *1. *loc. verb.Ser el primero en dar alguna buena noticia al interesado
>>>> en
>>>> ella.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> 26/04/2012 17:53(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
>>>>
>>>> Arrazoia daukazula uste dut; hargatik, 'emadazu berri onaren saria'.
>>>> OEHn
>>>>
>>>>> hau ere badio: ""Bonne nouvelle. Ce mot est usité en Labourt pour
>>>>> 'félicitation'. Il dit encore en V, G, nouvelle en général" H". Hau da,
>>>>> 'emazkidazu zorionak (berri onagatik)'. Bata nahiz bestea, ondoren
>>>>> dioena
>>>>> gertatu dela ospatzeko esamoldea da, ezta?
>>>>>
>>>>>
>>>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces@**postar**ia.com<http://postaria.com>
>>>>> <itzul-bounces a bildua postaria.**com<itzul-bounces a bildua postaria.com>>]
>>>>>
>>>>> Noren izenean: kixmi
>>>>> Bidaltze-data: jueves, 26 de abril de 2012 17:35
>>>>> Nori: ItzuL
>>>>> Gaia: Re: [itzul] Internazionala
>>>>>
>>>>> Gero eta sinetsiago nago "indazu albiristea" ez dela "emadazu berri
>>>>> (ona)", "berri ona dakar" baizik.
>>>>> "Albricias" (euskarazko mailegua, "albiristea") berri onak zekartzan
>>>>> mezulariari ematen zitzaizkion sariak ziren.
>>>>> Horregatik, mezulariak edo dena delakoak "da(d)me albricias" esaten zuen
>>>>> aurrena, berri onak zekartzala adierazteko.
>>>>> Gero esapidetzat geratu da.
>>>>> Euskaraz kalkatu egin da besterik gabe (OEH): Ea, iende penatuak,
>>>>> indazue albiriste, berri on bat eman nahi deratzuet. Ax 604 (V 388)
>>>>> Arestik Axularren aditz-sistemari buruzko azterlan bat egin zuen, eta
>>>>> ondo ezagutzen zuen haren lana; hartara, berak egin bazuen aipagai dugun
>>>>> Internazionalaren bertsio hori, ez da harritzekoa Axularren esamolde
>>>>> horixe iturritzat baliatzea.
>>>>> Eta testuinguruak ere interpretazio horretara darama, "berri ona"
>>>>> bigarren bertso-lerro andanan esaten dena litzatekeelako.
>>>>>
>>>>> Horra nire iritzia, besterik gabe.
>>>>>
>>>>> 26/04/2012 16:44(e)an, jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k idatzi zuen:
>>>>>
>>>>> Ez nago bertsio berri bat egitearen aurka, baina dagoena okerra delako
>>>>>> ez, egokia ez delako, agian. Beharbada egia da Arestiri edo zena
>>>>>> zelakoari
>>>>>> akats hori leporatu geniezaiokeela, proletarioen abestia hizkuntza
>>>>>> jasoan
>>>>>> egitea. Baina ulergaitza bada ez da bertsioaren errua, abeslariarena
>>>>>> baino.
>>>>>> Esate baterako, Euzko Gudariak honelatsu abesten dute askok, ulertu
>>>>>> gabe:
>>>>>>
>>>>>> Eusko gudaria(k) gara...
>>>>>> Gerturi(k) daukagu odola...
>>>>>> Irrintzi ba ke txuta, mendi tontorreaaaa(n)
>>>>>> Goazen gudari danok ikurriña(n) atzea(n)
>>>>>>
>>>>>> Baina horregatik ez dugu bertsio berria eskatuko. Badakit ezjakintasun
>>>>>> diferenteak direna, baina... ezjakintasuna ezjakintasun.
>>>>>>
>>>>>> Euskaraz eta gutxi gehiago zekienari "impasible el ademán" abesarazten
>>>>>> ziotenean (nortzuk eta nazi alemanen lagunek abesarazi ere), normala
>>>>>> euskaldun horrek "impasible el alemán" esatea (ideia elkarketa),
>>>>>> euskaldun
>>>>>> horrek eta espainol elebakar ezjakin askok ere bai.
>>>>>>
>>>>>> Dena dela, nire erantzuna esanahia argitzeko izan da, lehenengo itauna
>>>>>> horixe zelakoan. Ez dut ezer esan egokitasunaz, zuzentasunaz baino,
>>>>>> ortografiako zalantza gorabehera. Besteak beste, jatorrizkoa zein den
>>>>>> ere
>>>>>> ez dakit, eta ezin esan letrak hori esan behar duen ala beste zerbait.
>>>>>>
>>>>>> Bittorrek galdetu du zergatik ez dakien ia inork. Arrazoi soziopolitiko
>>>>>> eta soziolinguistikoakatik dela esango nuke, ez bertsio arazoakatik.
>>>>>>
>>>>>> Bertsio berririk badago, indazue albiristea.
>>>>>>
>>>>>> Jon
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>>>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces@**postar**
>>>>>> ia.com<http://postaria.com><itzul-bounces a bildua postaria.**com<itzul-bounces a bildua postaria.com>
>>>>>>> ]
>>>>>> Noren izenean: Xabier Aranburu
>>>>>> Bidaltze-data: jueves, 26 de abril de 2012 15:25
>>>>>> Nori: ItzuL
>>>>>> Gaia: Re: [itzul] Internazionala
>>>>>>
>>>>>> Ieepa!
>>>>>>
>>>>>> Falangistek abesten zuten "... impasible el ademán" (*Cara al sol*
>>>>>> kantua)
>>>>>> hark ere ez zuen aitzakiarik, gramatika aldetik, baina, nork arraio
>>>>>> ulertzen zuen zer abesten ari ziren? Ez da harritzekoa askok
>>>>>> "...imposible
>>>>>> el alemán" kantatzea.
>>>>>>
>>>>>> Gauza bera esango nuke Arestiren *Internazionala*z: epikotasuna zenbat
>>>>>> eta
>>>>>> gorago, orduan eta ulergaitzago.
>>>>>>
>>>>>> Eskertuko genuke bertsio ulergarriago eta xehexeagoren bat.
>>>>>>
>>>>>> Artzai
>>>>>>
>>>>>> ______________________________****_____________________
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Xabier Aranburu
>>>>>> Hizkuntza Zerbitzuak
>>>>>> Elhuyar Fundazioa
>>>>>> Zelai Haundi, 3
>>>>>> Osinalde industrialdea
>>>>>> 20170 Usurbil
>>>>>> tel.: 943 363040
>>>>>> www.elhuyar.org
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>>>>> izan
>>>>>> dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>>>>> Zu
>>>>>> ez
>>>>>> bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>>>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu
>>>>>> eta/edo
>>>>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>>>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> 2012/4/26<jon-agirre a bildua ej-gv.es>
>>>>>>
>>>>>> "Indazu albiristea" 'emadazu berri ona' da.
>>>>>>
>>>>>>> "Gertatuak ez du ardura" 'lehenak ez du axola' da.
>>>>>>>
>>>>>>> "Nor den herriak badaki" 'herritarrek eskubideen (indarraren...)
>>>>>>> kontzientzia hartu dute' da, hots, 'herriak badaki (herria) nor den",
>>>>>>> 'nor'
>>>>>>> 'ni banaiz nor' esaldian bezala ulertuta.
>>>>>>>
>>>>>>> "Oro gudura, hala!" 'denok gudara, ekin!' da, beharbada hatxe barik
>>>>>>> idatziko genuke, baina tira.
>>>>>>>
>>>>>>> "adin" 'duin' da, hau da, 'mailakoa'.
>>>>>>>
>>>>>>> Ez diot aitzakiarik ikusten letrari.
>>>>>>>
>>>>>>> Jon
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>>>>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces@**postar**
>>>>>>> ia.com<http://postaria.com><itzul-bounces a bildua postaria.**com<itzul-bounces a bildua postaria.com>
>>>>>>> ]
>>>>>>> Noren izenean: Bittor Abarzuza
>>>>>>> Bidaltze-data: miércoles, 25 de abril de 2012 15:35
>>>>>>> Nori: itzul a bildua postaria.com
>>>>>>> Gaia: [itzul] Internazionala
>>>>>>>
>>>>>>> Kaixo: jakin nahi nuen nork itzuli zuen langileon Internazionala
>>>>>>> euskaraz,
>>>>>>> maiatzaren lehenean ibiltzen den hau:
>>>>>>>
>>>>>>> ... eta zalantzak argitu:
>>>>>>>
>>>>>>> Zutik lurrean kondenatu
>>>>>>> zaren langile tristea
>>>>>>> Nekez ginen elkarganatu.
>>>>>>> Indazu albiristea. ZER ESAN NAHI DU?
>>>>>>>
>>>>>>> Gertatuak ez du ardura. ZER ESAN NAHI DU?
>>>>>>> Jende esklaboa, jaiki!
>>>>>>> Aldaketak datoz mundura.
>>>>>>> Nor den herriak badaki. NONDIK NORAKOA?
>>>>>>>
>>>>>>> Oro gudura, hala! ZUZENA, EGOKIA ETA JATORRA AL DA?
>>>>>>> bihar izan dadin
>>>>>>> Internazionala
>>>>>>> herriaren adin. BESTE MODU BATEZ?
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Victor Abarzuza
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago