[itzul] Aldiak
Garikoitz Etxebarria
garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Or, Maiatza 4, 11:46:41, CEST 2012
Egun on:
Euskadi Irratian aritzen dan Andres Osa, Sakona
<http://bertonaldizkaria.wordpress.com/2012/03/05/andres-osa-sakona-herri-kirolak-mantentzea-eta-sustatzea-bidezkoa-da/>k
jakin ahal dau,
Garikoitz
El 04/05/2012 11:31, Laxaro escribió:
> Eskerrik asko denoi. Dena den ez dakit "aldi" hori eta hemen esandako
> "alde", talde zentzuan, gauza bera ote diren, niri gehiago iruditzen zait,
> "txanda" gisa izan daitekeela. Uztarriko idi-pareak, edo behi-pareak dira
> "aldi" horren atzean daudenak, eta txanda funtzioa bete zezaketen.
> Laxaro
>
> Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2012eko mairen 04a 08:42):
>
>> Ez daukat eskura erreferentzia "zientifiko" garbirik, baina badut
>> irudipena "talde" hitzaren jatorrian dagoela "alde" hori, "tarte"
>> hitzarenean "arte" bezala. Alegia, jatorriz, hasierako "t" hori
>> epentetikoa dela (lotura hutsezkoa).
>>
>> Julian Maia<julian.maia a bildua ehu.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-05-03):
>>> "Grupo, montón" adieran Bortzerrietan ere erabiltzen da, belaunaldi
>>> adintuan: "diru-alde ederra irabazi zuen hark" (gaur egun "diru pila"
>>> erraten den modu/toki ber-berean"), edo "hango jende(-)aldea!".
>> Zerbaiteko
>>> balio badu...
>>>
>>>
>>> Julian
>>>
>>> -----Mensaje original-----
>>> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
>>> nombre
>>> de jon-agirre a bildua ej-gv.es
>>> Enviado el: jueves, 03 de mayo de 2012 16:26
>>> Para: itzul a bildua postaria.com
>>> Asunto: Re: [itzul] Aldiak
>>>
>>> OEHn aurkitua ("alde"):
>>>
>>> Con -a orgánica se encuentra (siempre usado como sust., y alternando con
>>> alde) en fray Bartolomé, San Martin (Zirik 123) y Akesolo; cf. los
>>> testimonios suletinos de aldia citados por Lhande y Larrasquet, con los
>>> significados de "grupo" y "montón". Hay además un ej. de aalde, no
>>> demasiado
>>> seguro, en SermAN (2r). En DFrec hay 2343 ejs. de alde.
>>>
>>> Eta beherago:
>>>
>>> 6. (G-azp, AN-gip-5vill, B, BN, Sal; HeH Voc, Hb ap. Lh, H), aldea (-ia
>>> S),
>>> aldi (BN-arb, Sal, R). Ref.: VocPir 368; A; Lrq (aldia); AtSac 51; Gte
>> Erd
>>> 225, 257 y 293. Grupo, tropel, bandada. "Aldea, araldea" HeH Voc.
>>> "Troupeau"
>>> VocPir 368. "Rebaño" A Apend. "Begor alde bat daille (B)" Gte Erd 225.
>>> "Gizon alde bat bazagon bat bertzekin solasean (AN-5vill)" Ib. 293. Cf.
>>> Lar:
>>> "Trozo de gente,&c., aldia pospuesto. Lat. agmen, multitudo, caterva".
>> Cf.
>>> artalde, gizalde, etc. v. talde. Zenbat aldiz nahi ukhan ditut bildu
>> hire
>>> haurrak, oilloak bere txito aldea bere hegalén azpira bezala. Lç Lc 13,
>> 34
>>> (TB, Brunet umeak, Dv umealdea, Ol txitaldia, IBe txitaldea). Ainguru
>> alde
>>> handi bat. AR 405. Fraide alde handi bat. Ib. 429. Behin jende-alde baten
>>> aintzindaria ethorri zitzaion. Jnn SBi 88. Hirur Fededun alde / lehengo
>>> mendetan, / Bazituen Elizak / gure herrietan. Zby RIEV 1908, 607.
>>> Yende-alde
>>> guziak ere, ori ikusirik, Yainkoa goraipatu zuen. Ir YKBiz 366. Ikusi
>> dugu
>>> zer gizon aldea, zeren gatik, zenbat denboraz elizarat ezin agertuz
>> dauden
>>> mendian. Gatxitegi Othoizlari 1957, 136. Gau batez etzirena hirian sartu
>>> Moro alde bat, Achin bere erregearekin? Ardoy SFran 198. Harat biltzen
>>> denean gure haur aldea. Xa Odol 149. Ukanen dute merezi duten
>> ikusliar-alde
>>> haundia. Lf in Casve SGrazi 17.
>>>
>>> (AN-gip-5vill, BN-arb, S; HeH Voc, H, A Apend), aldea, aldia (S; Foix ap.
>>> Lh). Ref.: Lh (aldia); Gte Erd 14, 223 y 257. (Ref. a inanimados).
>> Montón,
>>> cantidad. "Mahats alde bat, mahats sasta bat" HeH Voc. "Quantité, nombre"
>>> H.
>>> "Lot. Aldia bat, un lot" Lh. "Arri-alde gogorra, gran montón de piedras"
>> A
>>> Apend. "Sos alde bat irabazi du (BN-arb)" Gte Erd 14. "[Dirua ezarri] bi
>>> aldetan (BN-arb)" Ib. 223. "Kotxe alde ederra (AN-gip) [...], kotxe aldea
>>> (AN-5vill)" Gte Erd 257. Untziaren zolan den hariña aldiak galaraz
>> eztezan.
>>> AR (ap. H). Biltzen dituzte guk ez-bezalako bihi-aldeak. Dv Lab 131. Nahi
>>> bada ere zur-alde eder bat egin, aski da arteetarik urthe oroz khentzea
>>> gando txarreanetarik. Ib. 369. Harkitzue eskualde hunek emaiten dituen
>>> mozkinik hoberenak: xingar azpi zonbait, gasna alde bat eta biper gorri
>>> puluxta bat. Othoizlari 1960, 291. Portuges itsas untzi alde bat. Ardoy
>>> SFran 179. Gobernadoreari eskaintzeko sekulako present aldea. Ib. 237.
>> Noiz
>>> da egun berean agertu holako izar alderik zeruan? Ib. 271. Norbaitek
>>> gostuko
>>> pertsu alde bat irakurtzen badu. Xa Odol 68. Bertsu-alde luzeak bazituen
>>> gogoz ikasteko. Lf in Casve SGrazi 9.
>>>
>>> Ondo izan.
>>>
>>> Jon
>>>
>>>
>>>
>>> -----Jatorrizko mezua-----
>>> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
>> Noren
>>> izenean: Laxaro
>>> Bidaltze-data: jueves, 03 de mayo de 2012 16:03
>>> Nori: ITZUL
>>> Gaia: [itzul] Aldiak
>>>
>>> Ea norbaitek ezagutzen duen erabilera hori eta ematen didan argibideren
>>> bat.
>>> Urola bailara honetan baserritarren artean erabili ohi da, edo erabili
>> izan
>>> da gutxienez, uztarrirako idi-pare edo behi-pareak aipatzerakoan,
>>> "aldiak": bi aldi, hiru aldi, etab. Saiatu naiz Orotarikoan baina ez dut
>>> ezer aurkitu.
>>> Eskerrik asko aurrez.
>>>
>>> --
>>> Laxaro
>>>
>>>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago