[itzul] Aldiak

Laxaro laxaro a bildua gmail.com
Or, Maiatza 4, 11:31:44, CEST 2012


Eskerrik asko denoi. Dena den ez dakit "aldi" hori eta hemen esandako
"alde", talde zentzuan, gauza bera ote diren, niri gehiago iruditzen zait,
"txanda" gisa izan daitekeela. Uztarriko idi-pareak, edo behi-pareak dira
"aldi" horren atzean daudenak, eta txanda funtzioa bete zezaketen.
Laxaro

Juan Garzia Garmendia<juangarzia a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko mairen 04a 08:42):

> Ez daukat eskura erreferentzia "zientifiko" garbirik, baina badut
> irudipena "talde" hitzaren jatorrian dagoela "alde" hori, "tarte"
> hitzarenean "arte" bezala. Alegia, jatorriz, hasierako "t" hori
> epentetikoa dela (lotura hutsezkoa).
>
> Julian Maia<julian.maia a bildua ehu.es> igorleak hau idatzi zuen (2012-05-03):
> > "Grupo, montón" adieran Bortzerrietan ere erabiltzen da, belaunaldi
> > adintuan: "diru-alde ederra irabazi zuen  hark" (gaur egun "diru pila"
> > erraten den modu/toki ber-berean"), edo "hango jende(-)aldea!".
> Zerbaiteko
> > balio badu...
> >
> >
> > Julian
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> > nombre
> > de jon-agirre a bildua ej-gv.es
> > Enviado el: jueves, 03 de mayo de 2012 16:26
> > Para: itzul a bildua postaria.com
> > Asunto: Re: [itzul] Aldiak
> >
> > OEHn aurkitua ("alde"):
> >
> > Con -a orgánica se encuentra (siempre usado como sust., y alternando con
> > alde) en fray Bartolomé, San Martin (Zirik 123) y Akesolo; cf. los
> > testimonios suletinos de aldia citados por Lhande y Larrasquet, con los
> > significados de "grupo" y "montón". Hay además un ej. de aalde, no
> > demasiado
> > seguro, en SermAN (2r). En DFrec hay 2343 ejs. de alde.
> >
> > Eta beherago:
> >
> > 6.  (G-azp, AN-gip-5vill, B, BN, Sal; HeH Voc, Hb ap. Lh, H), aldea (-ia
> > S),
> > aldi (BN-arb, Sal, R). Ref.: VocPir 368; A; Lrq (aldia); AtSac 51; Gte
> Erd
> > 225, 257 y 293. Grupo, tropel, bandada. "Aldea, araldea" HeH Voc.
> > "Troupeau"
> > VocPir 368. "Rebaño" A Apend. "Begor alde bat daille (B)" Gte Erd 225.
> > "Gizon alde bat bazagon bat bertzekin solasean (AN-5vill)" Ib. 293. Cf.
> > Lar:
> > "Trozo de gente, &c., aldia pospuesto. Lat. agmen, multitudo, caterva".
> Cf.
> > artalde, gizalde, etc. v. talde.  Zenbat aldiz nahi ukhan ditut bildu
> hire
> > haurrak, oilloak bere txito aldea bere hegalén azpira bezala. Lç Lc 13,
> 34
> > (TB, Brunet umeak, Dv umealdea, Ol txitaldia, IBe txitaldea). Ainguru
> alde
> > handi bat. AR 405. Fraide alde handi bat. Ib. 429. Behin jende-alde baten
> > aintzindaria ethorri zitzaion. Jnn SBi 88. Hirur Fededun alde / lehengo
> > mendetan, / Bazituen Elizak / gure herrietan. Zby RIEV 1908, 607.
> > Yende-alde
> > guziak ere, ori ikusirik, Yainkoa goraipatu zuen. Ir YKBiz 366. Ikusi
> dugu
> > zer gizon aldea, zeren gatik, zenbat denboraz elizarat ezin agertuz
> dauden
> > mendian. Gatxitegi Othoizlari 1957, 136. Gau batez etzirena hirian sartu
> > Moro alde bat, Achin bere erregearekin? Ardoy SFran 198. Harat biltzen
> > denean gure haur aldea. Xa Odol 149. Ukanen dute merezi duten
> ikusliar-alde
> > haundia. Lf in Casve SGrazi 17.
> >
> > (AN-gip-5vill, BN-arb, S; HeH Voc, H, A Apend), aldea, aldia (S; Foix ap.
> > Lh). Ref.: Lh (aldia); Gte Erd 14, 223 y 257. (Ref. a inanimados).
> Montón,
> > cantidad. "Mahats alde bat, mahats sasta bat" HeH Voc. "Quantité, nombre"
> > H.
> > "Lot. Aldia bat, un lot" Lh. "Arri-alde gogorra, gran montón de piedras"
> A
> > Apend. "Sos alde bat irabazi du (BN-arb)" Gte Erd 14. "[Dirua ezarri] bi
> > aldetan (BN-arb)" Ib. 223. "Kotxe alde ederra (AN-gip) [...], kotxe aldea
> > (AN-5vill)" Gte Erd 257. Untziaren zolan den hariña aldiak galaraz
> eztezan.
> > AR (ap. H). Biltzen dituzte guk ez-bezalako bihi-aldeak. Dv Lab 131. Nahi
> > bada ere zur-alde eder bat egin, aski da arteetarik urthe oroz khentzea
> > gando txarreanetarik. Ib. 369. Harkitzue eskualde hunek emaiten dituen
> > mozkinik hoberenak: xingar azpi zonbait, gasna alde bat eta biper gorri
> > puluxta bat. Othoizlari 1960, 291. Portuges itsas untzi alde bat. Ardoy
> > SFran 179. Gobernadoreari eskaintzeko sekulako present aldea. Ib. 237.
> Noiz
> > da egun berean agertu holako izar alderik zeruan? Ib. 271. Norbaitek
> > gostuko
> > pertsu alde bat irakurtzen badu. Xa Odol 68. Bertsu-alde luzeak bazituen
> > gogoz ikasteko. Lf in Casve SGrazi 9.
> >
> > Ondo izan.
> >
> > Jon
> >
> >
> >
> > -----Jatorrizko mezua-----
> > Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
> Noren
> > izenean: Laxaro
> > Bidaltze-data: jueves, 03 de mayo de 2012 16:03
> > Nori: ITZUL
> > Gaia: [itzul] Aldiak
> >
> > Ea norbaitek ezagutzen duen erabilera hori eta ematen didan argibideren
> > bat.
> > Urola bailara honetan baserritarren artean erabili ohi da, edo erabili
> izan
> > da gutxienez, uztarrirako idi-pare edo behi-pareak aipatzerakoan,
> > "aldiak": bi aldi, hiru aldi, etab. Saiatu naiz Orotarikoan baina ez dut
> > ezer aurkitu.
> > Eskerrik asko aurrez.
> >
> > --
> > Laxaro
> >
> >
>



-- 
Laxaro



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago