[itzul] EHAA

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Maiatza 4, 12:42:00, CEST 2012


	Oraintxe konturatu naiz EHAA (EAEko buletin ofiziala) alde batetik euskaraz eta beste alde batetik gaztelaniaz argitaratzen dutela, Interneteko bertsioan, behintzat, iazko urtearen erdialdetik hona.


	Tamalgarria!


	Testu paraleloak oso baliagarri dira hitzak eta egiturak kontsultatzeko. Nik, behintzat, sarri erabiltzen dut buletina horrela, eta ia inoiz ez legeen berri izateko.

	Ez dakit noren erabakia izan den, baina pozik hartuko nuke atzera egitea.


Asier Larrinaga




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago