[itzul] EHAA
kixmi
kixmi a bildua iservicesmail.com
Or, Maiatza 4, 14:09:13, CEST 2012
Bat nator, zeharo.
Horrez gain, erdaldunei euskararen presentzia ezkutatzen zaie, hots,
euskararen ikusezintasuna bultzatzen da.
Oker ez banago, Nafarroako aldizkariak ere egitura hori du.
04/05/2012 12:42(e)an, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER(e)k idatzi zuen:
> Oraintxe konturatu naiz EHAA (EAEko buletin ofiziala) alde batetik euskaraz eta beste alde batetik gaztelaniaz argitaratzen dutela, Interneteko bertsioan, behintzat, iazko urtearen erdialdetik hona.
>
>
> Tamalgarria!
>
>
> Testu paraleloak oso baliagarri dira hitzak eta egiturak kontsultatzeko. Nik, behintzat, sarri erabiltzen dut buletina horrela, eta ia inoiz ez legeen berri izateko.
>
> Ez dakit noren erabakia izan den, baina pozik hartuko nuke atzera egitea.
>
>
> Asier Larrinaga
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago