[itzul] Poché, mollet eta zurbulu
B. Oihartzabal
b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Lar, Maiatza 12, 18:51:50, CEST 2012
Xanen erranari jarraikiz, 'zurbulu' (edo 'zurgulu', ikus OEH), ustez,
arroltze kuskuan erdi egosia da, erran nahi baitu ur irakinean bultaño
batez osorik (kuskuarekin) atxikia izan dena ; luzezago atxikirik
'arroltze egosia' edo 'arroltze gogortua' aterako zen (frantsesezko
'oeuf dur'), eta laburkiago 'arroltzea kuskuan' ('oeuf à la coque')
Nola Erran hiztegiko 'o' eta 'p' sarrerak ez dira oraino sareratuak
izan; halere lexikografoek tratatuak dituzte. Han, 'arroltze zurbulu'
'oeuf mollet'-en baliokide gisa emana da, Azkuek eman adibidearen
bidetik: 'Arroltzea nola nahi duzu, gogor ala zurbulu?'.
'Oeuf poché', berriz, 'arroltze poxatu' eta 'arroltze kuskurik gabe erdi
egosi[a]' itzulia da.
'Poxatu' hitza 'pocher' sarreran ere emana da forma berri gisa (ez
hiztegietan ez corpusetan agertzen ez dena). 'Pil-pilean egosi' ere
proposatzen da baliokide gisa.
Artetik errateko, arrautza poxatuaren egiteko, alde batetik, arrautza
kuskurik gabe ur irakinean atxikitzen da, baina, bertze aldetik,
gorringoa zuringoan biltzen da, zuringo gatzatua zorro (edo sakela) gisa
erabilirik. Frantsesezko erran-moldea, hain zuzen, bigarren jestu
horretarik heldu da: poche --> pocher'.
Dena den, zerrenda honetan, hastapeneko galdera lursagarrez egina zen
(ez arrautzez). Nola Erranen ez da aipatzen kasu hau, eta batere ez
dakit zer egoste mota erabiltzen den lursagarren gisa horretan apailatzeko.
Beñat
PS. Ikusi ditudan hiztegien arabera bederen, 'zurbulu' hitza ez da beste
testuinguru bihi batean agertzen. Halere, Nola Erran-en corpusean
bizpahiru adibide badira, arras bertzelakoak. Alabaina, Pascalen
'Gogoeten' itzulpenean Narbaitzek hitz hori baliatu zuen, aditz gisa
haatik ('zurbulutu'), frantsesezko 'travailler' aditzaren erabilera
berezi (eta iragankor) baten adierazteko:
/Haren etsaiak etzaizko zurbulutzetik gelditu hobian baizik/ (' Ses
ennemis n'ont cessé de le [Jesukristo] travailler qu'au sépulcre')
/Eliza zurbulutzen duten jazarpenak mota hortarik dira/ (' Les
persécutions qui travaillent l'Église sont de cette nature ').
Nik baino irudimen hobea du arrautzen eta hemengo erabileren artean
loturarik egiten ahal duenak.
Le 11/05/2012 23:47, Xan a écrit :
> or., 2012.eko mairen 11a 15:59(e)an, Eneko Gotzon Ares(e)k idatzi zuen:
>> Pocher: Faire cuire un oeuf sans sa coquille en le plongeant dans un
>> liquide proche de l'ébullition de telle sorte que le blanc se coagule
>> et forme une poche qui entoure le jaune resté mollet. − P. ext. Cuire
>> dans un liquide (eau, court-bouillon, vin...) en maintenant la
>> cuisson proche de l'ébullition.
>>
>> Irakitetik gertu egosi, [...]
> Piarres Lafittek :
> oeuf poché : arroltze zurbulu
>
> eta Pierre Lhandek :
> zurbulu : légèrement cuit, mollet
>
> Xan Othaburu
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago