[itzul] Pantalan

Alberto Martínez de la Cuadra albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 17, 14:06:43, CEST 2012


Amarralekuak moilan eta buietan izaten dira. Kirol-portua duten herrietan
beste aukera bat ere izaten da: pantalanak, eta halakoek zerbitzu batzuk
eskaintzen dituzte, hala nola ur-hargunea, argia, aparkalekua...
Bermeon, ahoz, 'pantalana' esaten zaio. 'Aihena' ere esaten zaio
amarralekuari ("nun dakozu aidxena?"), baina hura builakoari,
pantalanekoari edo beste edozeini esaten zaio.
Pasaiako Portuaren Hiztegian, 'pantalan' ematen dute ordaintzat.

Alberto Mtz. de la Cuadra



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago