[itzul] statu quo latinismoa euskaraz
B. Oihartzabal
b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Lar, Maiatza 26, 16:19:40, CEST 2012
Seguraz ere 'latinezko formaren' atxikitzea egokiena da. Ez da argi
ordea zein den forma hori. Frantsesez, 'statu quo' erabiltzen da,
Maialenek eman duen bezala, 'statu' hitza ablatiboan izanik, 'quo'
bezala (Petit Robert hiztegiak dioenaz, laburpen baten ondorioa da, 'in
statu quo ante' erranbidetik heldu baita). Ingelesez, haatik, ez dute
hola egin eta izenarentzat 'status' erabiltzen dute nominatiboan
('status quo', beraz).
Ez dakit gaztelerak zer bide hartu duen: pentsu dut frantsesari jarraiki
zaiola, eta orduan euskaldunek ere berdin egin dezakegu (halakoak dira
Euskaltzaindiaren lexikoaren behatokian diren bost adibideak).
Haatik, hala ez balitz eta gaztelerak ere 'status quo' aukeratua balu
ingelesak bezala, hobe genuke euskaraz ere berdin egitea, hain segur
nazioarteko hizkuntza merkatu horretan forma nagusia balitzateke.
Beste kontu bat da, erabiltzen denean, nola egiten den: komatxoekin edo
gabe, eta deklinatzean, marratxoa erabilirik edo ez... /Jakin
/aldizkarian (1957) bada M. Erdozaintzi-Etxarten adibide bat hartan biak
erabiltzen baitzituen (komatxoak eta marratxoa):
"/HERRIOT-ek nahi izan duelarik eskola laiko legea jarriarazi Alsace eta
Lorraine eskualdetan, jendetze guzia harrotu da eta 24 deputatu
Alsaziano eta Lorrainiano altchatu ziren " statu quo " - aren alde.
HERRIOT-i behartu zitzaion Alsaziano eta Lorrainiano jenden nahiari amor
eman/."
Enetzat gehiegizkoa da, marratxoak bederen ken daitezkeela iruditzen
baitzait. Lexikoaren behatokiko 5 adibideetarik bihi batek ez du
komatxorik erabiltzen, eta, bik hondarkia ondotik erabiltzen baitute,
batak marratxorik gabe egiten du eta besteak, berriz, gabe.
bnt
Le 25/05/2012 15:40, Maialen Heguy-Lucu a écrit :
> Milesker!
>
> 2012/5/25 Xabier Mendiguren<xmendiguren a bildua elkar.com>
>
>> dudarik gabe, statu quo mantendu.
>>
>> x.
>>
>> El 25/05/2012, a las 15:21, Maialen Heguy-Lucu escribió:
>>
>>> 2012/5/22 Maialen Heguy-Lucu<maialen.hegiluku a bildua gmail.com>
>>>
>>>> Kaixo,
>>>> Frantsesezko testu bateko "Statu quo" esaera itzuli behar dut baina
>> dudan
>>>> naiz :
>>>> Frantsesez eta gaztelaniaz latinezko forma erabili ohi bada ere,
>> euskaraz
>>>> nola gertatzen da? Nik latinezko forma atxikiko nuke...
>>>> Norbaitek iritzirik ba ote luke hortaz?
>>>> Milesker!
>>>>
>>>> --
>>>> *Maialen Heguy-Lucu
>>>> *Traductrice / Itzultzailea / Traductora
>>>> (+ 33) 6 33 82 24 58
>>>> maialen.hegiluku a bildua gmail.com
>>>>
>>>
>>>
>>> --
>>> *Maialen Heguy-Lucu
>>> *Traductrice / Itzultzailea / Traductora
>>> (+ 33) 6 33 82 24 58
>>> maialen.hegiluku a bildua gmail.com
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago