[itzul] ItzuLek 1.000 harpidedun!

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.es
As, Maiatza 29, 13:54:10, CEST 2012


Biba zuek, tresna hau antolatu eta egunoro-egunoro kudeatu duzuenak! 
Julian

-----Mensaje original-----
De: EIZIE [mailto:bulegoa a bildua eizie.org] 
Enviado el: lunes, 28 de mayo de 2012 14:37
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] ItzuLek 1.000 harpidedun!

Mila harpidedun izatera iritsi da ItzuL posta zerrenda, EIZIEk 1998ko
abenduaren 8an sortua. Mila itzultzaile, zuzentzaile, irakasle eta bestelako
ari gara, beraz, tresna xume bezain eraginkor honen bitartez jakintza
partekatzen eta sortzen. Iraun beza luzaz!

Bost urte betetzerako (2003), laurehundik gora harpidedun zituen ItzuLek.
Hamar urte betetzean (2008) zortziehun baino gehiago.
Geroztik ere gora eta gora egin du harpidedun-kopuruak, milagarrenera iritsi
arte.

EIZIEk eskerrak eta zorionak eman nahi dizkizue zerrendakide guztiei, egunez
egun eta mezuz mezu lankidetza-esparru hau eraiki, biziarazi eta zaindu
duzuelako.

Eskerrik beroenak eta zorionak eman nahi dizkiogu, halaber, Gotzon Egiari,
posta-zerrenda hau abian jartzen, sustatzen eta elikatzen egin duen lan
handiagatik.

Biba zuek!






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago