[itzul] -eta(ri)ko bat

Dionisio Amundarain Sarasola dioni a bildua facilnet.es
Or, Aza 9, 19:21:51, CET 2012


Kaixo, Bittor!

Lehenik eta behin, agur beroa, aspaldiko partez.

Esku arteko gaiari dagokionez, beti pentsatu eta irakatsi izan diat, forma
jator bakarra “garapen sozioemozionalean eragin zuzena duten aldagaietako
bat” dela. Agian, atzera samar gelditu izango nauk. Baina, tira. Irakurri
ditudanetan ez diat ikusi ikusmoldez aldatzeko moduko arrazoirik. Neureari
eusteko arrazoitzen nondik nora hasi? Ez diat momentuz argibiderik ikusten.
Ondo izan. DIONSIO AMUNDARAIN

 

 

De: Bittor Hidalgo [mailto:bittorhidalgo a bildua euskalnet.net] 
Enviado el: viernes, 09 de noviembre de 2012 18:16
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] -eta(ri)ko bat

 

Nik uste biak direla oso onak kasu guztietan.

 

Eta Patxi abiatu bidean kontua da beti hiztunak zer hartzen duen / zer hartu
nahi duen delako ‘erlatiboaren’ ‘ardaztzat’.

 

a. garapen sozioemozionalean eragin zuzena [duen] aldagaietako [bat]

b. garapen sozioemozionalean eragin zuzena [duten aldagaietako] bat

 

Konparatu, esaterako ‘a’ esaldia ondoko ‘a.1.’ esaldiarekin

 

a.1. garapen sozioemozionalean eragin zuzena [duten] aldagaietako [batzuk]

 

Hor derrigorrezkoa da komunztadura plurala, ‘bat’ edo ‘batzuk’ determinante
izenordain horien azpian, beti dagoelako ‘aldagai’ izena ezabatua ‘ekonomiaz
edo’:

 

a. garapen sozioemozionalean eragin zuzena [duen] aldagaietako [(ALDAGAI)
bat]

a.1. garapen sozioemozionalean eragin zuzena [duten] aldagaietako [(ALDAGAI)
batzuk]

 

Eta berdin berdin ‘b’ esaldian ere (edo ‘b.1.’ean):

 

b. garapen sozioemozionalean eragin zuzena [duten aldagaietako] (ALDAGAI)
bat

b.1. garapen sozioemozionalean eragin zuzena [duten aldagaietako] (ALDAGAI)
batzuk

 

Eta uste dut berdin gertatzen dela -etariko / -etatiko / -etako atzizki
pluralen kasu guztietan (edota hauen azpian dauden eta erabili diren -etarik
/ -etatik / -etan atzizki pluralen kasu guztietan): -etarik(o) BAT/BATZUK /
-etatik(o) BAT/BATZUK / -etan(/ko) BAT/BATZUK.

 

c. eskolan entrenatzaile ari [diren zuzendarietako] bat
c.1. eskolan entrenatzaile ari [den] zuzendarietako [bat] (ezin kasuan
*BATZUK, aditz singularrarekin)

d. ezagutzen [dudan] handienetariko [bat] // edo: ezagutzen [dudan]
handienetariko[a] / baina ezin: ezagutzen [*dudan] handienetariko[ak] edo
[batzuk]
d.1. ezagutzen [ditudan handienetariko] bat

Ondo izan

 

Bittor

 

 



Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,

ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak

===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================

 

From: Patxi Petrirena Alzuguren [mailto:p.petrirena a bildua elhuyar.com] 
Sent: Friday, November 09, 2012 1:34 PM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] -eta(ri)ko bat

 

Guk lantokian ostiraletan zabaltzen ditugun mezuak ez dira horrelakoak
izaten... (Broma dok, Ander!, besarkada bat).

Nire ustez, eta "Morfosintaxiaren..." liburuan predikatzen dugun dotrinaren
arabera, "eragin zuzena duten aldagaietako bat", garbi.

Orduan, (niri tokatzen zaidan) galdera da ea kontraesana dagoen liburuko bi
gauza hauen artean:

*	*ezagutzen ditudan handienetariko bat > ezagutzen dudan
handienetariko bat

*	eskolan ari diren zuzendarietako bat

Ni seguru nago ez dagoela kontraesanik, kasu desberdinak direla, baina
laguntza behar dut hori esplikatzeko(tan). Nire ahalaegintxoa: badirudi
esparru desberdinetan ezartzen dela erlatiboa:

*	ezagutzen dudan [handieneta(ri)ko bat]   Probatu izen bat sartuta;
"lanik", adibidez (okerra da "ezagutzen ditudan lanik...")

*	ezagutzen ditudan[etako] bat

Esplikatzen hain zail gertatzen zaidan kasu hori (lehena) "-en"
superlatiboarekin gertatzen delakoan nago, eta zehazki "-enetariko bat"
egituran.

Horretaz zerbait esaten saiatu nintzen artikulu honetako puntuetako batean
(1): http://ttiki.com/44261

Patxi




Imagen quitada por el remitente.   



Patxi Petrirena Alzuguren 
Hizkuntza Zerbitzuak
Elhuyar Fundazioa
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
tel.: 943 363040
www.elhuyar.org <http://www.elhuyar.org/> 

 


Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

 


Imagen quitada por el remitente.  

Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada. 

 

 

2012/11/9 Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.org>

Ez dakit inoiz atera den gaia edo inork inoiz honen moduko galderarik egin
duen, baina zalantza hau argitu nahiko nuke:

*	Gurasoek seme-alaben portaera moldeatzeko erabiltzen duten diziplina
mota dugu familia-testuinguruan eta garapen sozioemozionalean eragin zuzena
duen aldagaietako bat


Azpimarratua zuzena dela uste duzue? ala duten aldagaietako bat beharko
luke?

Han eta hemen begiratu dut eta era bietako adibideak topatu. Esango nuke (ez
dut datu objektiborik, beraz, inpresioa besterik ez da) singularra
nagusitzen dela, baina zuzena da?

EIMAren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak (P. Petrirena,
2011) liburuan, erlatiboetako komunztadura-arazoen artean (46. or.) hauxe
proposatzen da:

 *ezagutzen ditudan handienetariko bat > ezagutzen dudan handienetariko bat

Aurrerago (165. or.), "noiz -ko noiz -en" azaltzeko adibideen artean, zera
daukagu:

a. eskolako zuzendari (1. ‘eskolan ari den zuzendaria’; 2. ‘eskolan ari
diren zuzendarietako bat’)
b. eskolaren zuzendari (‘eskola zuzentzen duena’)
a. taldeko entrenatzaile (‘delako taldean ari den entrenatzailea, edo ari
diren entrenatzaileetako bat’)
b. taldearen entrenatzaile (‘taldea entrenatzen duena’)

Ńabardura horrek ez al du balio aurreko adibiderako? ezagutzen dudan
handiena / ezagutzen ditudan handienetariko bat

EGLU-V (Mendeko perpausak 1, osagarriak, erlatiboak...) kontsultatu dut,
baina adibide bakarra topatu dut (beste testuinguru batean), hori bai
pluralean.

*	Perpaus osagarriak, horrelakoetan, izen gobernatzailearen izenlagun
dira eta, espero zitekeenez, izenlagunek izan ohi dituzten atzizkietako bat
hartzen dute


Zer deritzozue?




 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121109/51f5c710/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121109/51f5c710/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121109/51f5c710/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121109/51f5c710/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 433 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121109/51f5c710/attachment-0003.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image005.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 823 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121109/51f5c710/attachment-0004.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago