[itzul] Autogomendioa
Diego Martiartu
onddobaltz45 a bildua gmail.com
Al, Aza 12, 11:12:31, CET 2012
AUTOGOMENDIOZKO CARTA EDO GUTHUNA
Itzulkide fin eta maratzok:
Bizi dugun mundualdi honetan, berebiziko garrantzia du nork bere burua
berritzeak, mudatzeak eta, ahal dela, mania itsaskorretatik jareginik
ibiltzeak. Lanean ere antzera: beti da on, eta gomendagarri, eguneroko
ohituretan lizundurik gelditu aitzin, bide eta xendra ibili gabeetan
barneratzea. Sasiak sasi.
Itzulpengintza deritzan esplorazio etengabeko honek badu, bai, sasiak
harturiko bidezidorretatik ibiltzetik aski, bidegurutzeetan egin beharreko
dudazko hautu aunitz,
tronpatzeko peril ugari.
Inora ez eta leku orotara daraman bide horretan, itzulika-itzulika, ezinago
aberasgarria da lagun eta bidaideak ukaitea, izan tarte labur batean, izan
bide luze eta oparoetan barrena, beti baita eder norbait ondoan izatea
–neurrizko bakardadea gutxietsi barik– aurkikuntza harrigarriak
konpartitzeko.
Ziur naiz zuetako asko lanean iritsi ezinka zabiltzatela, eta hori ez da
ona, edozein petrikilok esango dizue modu argi nahiz ilunean. Neronek
hartuko dizuet zatitxo bat, itzulpenak harribitxiz hornituko dizkizuet,
kalitatearen bitsetan harrotuko, konpainia onean sentituko zarete,
partituko dituzue bizipozak eta lo ere hagitzez hobeto egingo duzue, ez
izan zalantzarik: ez zaizue garbatuko.
Uler bedi zentzu bietan esaera berri hau: *"Partitu ezik, ez dago
itzultzerik"*.
Lana sobera duzuen esploratzaile prestuok, jarri harremanetan:
Diego Martiartu
onddobaltz45 a bildua gmail.com
Tel. 636 494 687
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121112/129b7e25/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago