[itzul] Autogomendioa

Aran A. azpilla a bildua gmail.com
Al, Aza 12, 11:15:46, CET 2012


ona!! ona!!!
nik uste batek baino gehiagok sinatuko genukeela carta edo guthun hau.



Diego Martiartu<onddobaltz45 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2012eko
azaren 12a 11:12):

> AUTOGOMENDIOZKO CARTA EDO GUTHUNA
>
>
>
> Itzulkide fin eta maratzok:
>
> Bizi dugun mundualdi honetan, berebiziko garrantzia du nork bere burua
> berritzeak, mudatzeak eta, ahal dela, mania itsaskorretatik jareginik
> ibiltzeak. Lanean ere antzera: beti da on, eta gomendagarri, eguneroko
> ohituretan lizundurik gelditu aitzin, bide eta xendra ibili gabeetan
> barneratzea. Sasiak sasi.
>
> Itzulpengintza deritzan esplorazio etengabeko honek badu, bai, sasiak
> harturiko bidezidorretatik ibiltzetik aski, bidegurutzeetan egin beharreko
> dudazko hautu aunitz,
>
> tronpatzeko peril ugari.
>
> Inora ez eta leku orotara daraman bide horretan, itzulika-itzulika,
> ezinago aberasgarria da lagun eta bidaideak ukaitea, izan tarte labur
> batean, izan bide luze eta oparoetan barrena, beti baita eder norbait
> ondoan izatea –neurrizko bakardadea gutxietsi barik– aurkikuntza
> harrigarriak konpartitzeko.
>
> Ziur naiz zuetako asko lanean iritsi ezinka zabiltzatela, eta hori ez da
> ona, edozein petrikilok esango dizue modu argi nahiz ilunean. Neronek
> hartuko dizuet zatitxo bat, itzulpenak harribitxiz hornituko dizkizuet,
> kalitatearen bitsetan harrotuko, konpainia onean sentituko zarete,
> partituko dituzue bizipozak eta lo ere hagitzez hobeto egingo duzue, ez
> izan zalantzarik: ez zaizue garbatuko.
>
> Uler bedi zentzu bietan esaera berri hau: *"Partitu ezik, ez dago
> itzultzerik"*.
>
> Lana sobera duzuen esploratzaile prestuok, jarri harremanetan:
>
>
>
> Diego Martiartu
>
> onddobaltz45 a bildua gmail.com
>
> Tel. 636 494 687
>



-- 
Arantzazu
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121112/e19542b0/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago