[itzul] "Ad hoc"-en posizioa
martin-rezola a bildua ivap.es
martin-rezola a bildua ivap.es
Ast, Aza 15, 10:49:56, CET 2012
Hori ere gogoan nuen, Asier, baina ahaztu zait aipatzea: «-ko» erantsita osatutakorik ikusten da han eta hemen, baina oso gutxi besteen aldean.
Egia da batzuetan ixkin egin daitekeela, eta, adibidez, "on line"-ak "sareko" bihurtu. Baina besteak -latinkadak- nik ez nituzke baztertuko; uste dut erregistro-mailaren kontua dela, "ad hoc" edo "berariaz" hautatzea, baina biak behar ditugula.
Martin Rezola
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER [mailto:larrinaga_asier a bildua eitb.com]
Bidaltze-data: osteguna, 2012.eko azaroak 15 10:33
Nori: 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] "Ad hoc"-en posizioa
<<On line>> eta era horretako maileguak direla eta, non edo non irakurri nuen izenlagun bihurtzeko oso praktikoa dela -ko eranstea, eta behin baino gehiagotan jarraitu diot aholkuari (<<on lineko aplikazioak>>...).
Ez dirudi <<ad hoc>> ere horrela erabil daitekeenik (edo bai?: <<ad hoceko aplikazioak>>???).
Antzeko arazoa ematen du <<non grata>>-k. Nik sintagma osoa mailegatzera jotzen dut: *<<non grata pertsona>> ez, <<persona non grata>> baizik.
<<Ad hoc prestaturiko aplikazioak>> ez dirudi konponbide txarra denik. Osterantzean, latinismoak (eta bestelakoak) alde batera utzi, eta euskarazko hitzak erabiltzea da irtenbidea: <<berariazko aplikazioak>> (eta <<lineako aplikazioak>> / <<sarerako aplikazioak>> / ...).
Asier Larrinaga
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago