[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 102 bilduma, 19. zenbakia
Inaki Inurrieta
inaki.inurrieta a bildua gmail.com
Al, Aza 19, 16:53:55, CET 2012
Ez dut esango <konponbide ad hoc-eko horiek> oker dagoenik, baina niretzat
aski da <konponbide ad hoc horiek>.
Nongoa zen Don Kijote Matxako? Mantxakoa ala MantxakoKOa?
Message: 2
> Date: Mon, 19 Nov 2012 08:19:57 +0100
> From: martin-rezola a bildua ivap.es
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: Re: [itzul] Ad hoc
> Message-ID:
> <9FE91494C96AF34EAC85AFA4DB57FDC701CB15A2 a bildua AEX06.ejsarea.net>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> Alfontsok ongi deskribatu du nire zalantza. Ontzat jo beharra dago Iņakik
> aipatzen dituen eskuinera lerrokatutako zer horiek, jakina. Baina ez al
> dute marka hori (kasu honetan -KO) nahitaezkoa? Ez al du Kijotek beti
> "MantxaKO" izan behar, eta ez "Kijote Mantxa" (!?).
>
>
>
> Martin Rezola
>
>
>
>
>
> ________________________________
>
> Nork: Inaki Inurrieta [mailto:inaki.inurrieta a bildua gmail.com]
> Bidaltze-data: igandea, 2012.eko azaroak 18 17:56
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: Re: [itzul] Ad hoc
>
>
>
> Presaren presaz, ez nuen behar bezala azaldu esan nahi nuena.
>
> Nire asmoa zen esplikatzea Mikel Zalbideren <konponbide ad hoc horiek>
> esapidea ez dela Martini iruditu bezain arraroa.
>
> Uste dut <ad hoc> esapideak, latin klasikoan -hau da, latinismo bihurtu
> baino askoz lehenago-, <horretarako> esan nahi zuela (edo zehatzago hitz
> eginez, <honetarako>, baina onar bekit bigarren gradu hori balio
> anaforikoaren adierazgarri), eta adizlagun funtzioa betetzen zuela sarri
> (beti?); alegia, <horretarako> hitzak betetzen duena <horretarako egin dut
> egin dudana> esaldian, non <egin dut> aditzaren osagarri baita.
>
> <Horretarako> hitza, berriz, adizlagun ez ezik izenlagun ere izan daiteke;
> esate baterako, <nekez aurkituko dugu horretarako konponbiderik> esaldian,
> non <konponbide>ren izenlaguna baita.
>
> <Horretarako> izenlaguna, beste izenlagun asko bezala, izenaren eskuinera
> pasa daiteke, eta izenondo bihurtu. Izenlagun eskuineratu ere deitzen diet
> nik halakoei. Gaur egun ez dira oso ohikoak (nire adinekook, hala ere, gure
> gurasoek eta gure gurasoen gurasoek bezala, "Aita gurea" errezatzen ikasi
> genuen "Gure aita" baino lehenago).
>
> Hala, <ad hoc konponbide horiek> irakurtzean <horretarako konponbide
> horiek> interpreta dezake batek, eta <konponbide ad hoc horiek>
> irakurtzean, berriz, <konponbide horretarako horiek>, hau da, izena +
> izenlagun eskuineratua + erakuslea, lehenago gaur egun baino arruntagoa zen
> egitura bat.
>
>
>
> Iņaki Iņurrieta
>
>
>
> ------------------------------
>
> Message: 2
> Date: Thu, 15 Nov 2012 23:30:24 +0100
> From: Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.com>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] Ad hoc
> Message-ID:
> <CAHpR9XH+e3pYqd4HSU2U40dkwDkFKL-8AOsxHWZ=
> h3v1ZwiWGw a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> ??
>
> Beharbada, zerbait ez dut ondo ulertu, baina Iņakiren
> arrazoibidearen
> funtsa, ezinbesteko premisa, -KO atzizkiaren presentzia da (edo
> -REN
> atzizkiarena, bestela). Horregatik, ez dut ikusten non dagoen
> lotura
> zalantzarik gabekotzat dudan berdintza honen:
>
> <horretaraKO konponbide horiek> (IZENLAGUNA + IZENA) = <konponbide
> horretaraKO horiek> (IZENA + IZENONDOA) (Bide batez, hor ez dago
> adizlagunik, izenlaguna eta izenondoa baizik)
>
> eta zalantzazkotzat jo dudan beste berdintza honen artean:
>
> <ad hoc konponbide horiek> (APOSIZIOA) = <konponbide ad hoc
> horiek> (IZENA
> + IZENONDOA["izenondogai", esan dezagun]) (Non dago hor -KO
> atzizkia? Hor
> ez dago izenlagunik)
>
>
> (Bestalde, egia da, Iņakik dioen moduan, -KO atzizkidun hitzak [ez
> denak,
> ala?] adizlagun eta izenlagun izan daitezkeela, baina ez dira
> baliokideak,
> ezta? Alegia, ez dira besterik gabe trukagarriak, ezta?)
>
>
>
>
> 2012/11/15 Inaki Inurrieta <inaki.inurrieta a bildua gmail.com>
>
> > Martinenari erantzunez:
> >
> > -"ad hoc" esamoldeak "horretarako" esan nahi du (edo
> horrexetarako, hots,
> > berariazko, apropos)
> >
> > -ko atzizkidun hitzak adizlagun eta izenlagun izan daitezke
> euskaraz:
> > "horretarako egin dizut galdera" (adizlaguna), eta "horretarako
> galdera
> > egin dizut" ("galdera" izenaren laguna da hor "horretarako")
> >
> > -Izenlagunak izenaren aurretik joan ohi dira gehienetan gaur
> egun, baina
> > joan daitezke izenaren atzetik ere: "Gure aita", baina baita
> "Aita gurea"
> > ere; "Parisko alkatea", baina baita "Don Kijote Mantxako" edo
> "Peru
> > Leartzako" ere.
> >
> > -Beraz, "horretarako konponbide horiek" bezala, "koponbide
> horretarako
> > horiek" molde zaharkitua ere erabil daiteke; edota "ad hoc
> konponbidea
> > horiek" eta "konponbide ad hoc horiek", Mikel Zalbidek erabili
> bezala.
> >
> > -Eta, horrenbestez, Alfontsok aipatzen duen "konponbide *ad
> hoc*ekoak"
> > hori gabe, zergatik ez konponbide *ad hoc*ak?
> >
>
>
> Iņaki Iņurrieta
>
>
>
>
> -------------- hurrengo zatia --------------
> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
> URL: <
> http://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121119/58b17db6/attachment-0001.html
> >
>
> ------------------------------
>
> _______________________________________________
> ItzuL posta zerrenda
> Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
> Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona:
> itzul-leave a bildua postaria.com
>
> Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 102 bilduma, 19. zenbakia
> ********************************************************************
>
--
Iņaki Iņurrieta Labayen
ITZULTZAILEA / TRADUCTOR
639 840 274 - 943 219488
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121119/f60d2484/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago