[itzul] behar, nahi, ezin izan + subjuntiboa

B. Oihartzabal b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Or, Aza 23, 09:23:14, CET 2012


Nik uste, 'nahi dezan' eta horrelako formak franko berriak dira, forma 
'hiperzuzenduen' usaina dutenak. Etxaideren 'nahi beza', ene iduriko, 
horrelakoa da. 'Jainkoari nahi dakiola' bezalako erranbidea, ordea, ezin 
daiteke hauekin sailka. Lehenik, zaharra delako. Gero, hartan 'nahi' 
molde berezi batean erabilia delako NOR-NORI testuinguru batean 
(bakarrik erabilia denean, hots, beste aditz batekin gurutzatu gabe, 
'nahi' daukan lokuzioko aditza iragankorra izaten da: 'hori nahi dut' vs 
*'hori nahi zait').
Hitz batean, 'nahi beza' ez bezala 'nahi dakiola' ez da forma 'berria', 
ihartua baizik. OEHk garbiki zehazten du kontua (adibideetan ikus 
daitekeen bezala Hegoaldeko adibideen ondoan, lapurtera zaharreko beste 
batzuk ere badirelarik) :

En textos meridionales se documenta además nahicon aux. intrans. bipers. 
en expresiones votivas o yusivas (es especialmente frecuente en fórmulas 
del tipo Jainkoari nahi dakiola); hallamos con todo algún ej. en 
oraciones aseverativas en Lazarraga.Tbn. aparece en expresiones del tipo 
zoratu nahi zitzaion

Beñat

Le 23/11/2012 00:23, Jose Vazquez a écrit :
> Orotarikotik hartua:
>
> JAINKOARI NAHI DAKIOLA (Lar). Quiera Dios. "Dios lo quiera" Lar. "Dios 
> me libre de eso, /Jainkoari nai eztakiola/" Ib.␣/Jainkoari nai 
> dakiola/. Zab /Gabon /29. /Jainkoari nai dakiola ongi bukatzea/. 
> Berron /Kijote /118. /Ez dakiola Jainkoari nahi! /MIH 82. /Badira, 
> Jainkoari nahi dakiola, oraindik erantzunaz oroitzen direnak/. Ib. 215.
>
> "Jaungoikoak nahi beza" ere agertzen da, Etxaideren adibide batean.
>
>
> 2012/11/22 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com 
> <mailto:xmendiguren a bildua elkar.com>>
>
>     nire ustea da, behar izan, nahi izan, ezin izan moduko aditzetan,
>     subjuntiboa erabiltzekotan, izan eta guzti egiten dela: nahi izan
>     dezadan, behar izan dezazun, ezin izan dezan...
>
>     idazle on batek "jainkoak nahi dezala" bezalakoak idatzi ditu,
>     zuzendu diot, baina badaezpada galdetu nahi nuen.
>
>     inork badu honen gaineko iritzi finkaturik?
>
>     mila esker aldez aurretik.
>
>     x.
>
>
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/60ca0802/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago