[itzul] behar, nahi, ezin izan + subjuntiboa
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
Or, Aza 23, 09:59:27, CET 2012
Niri hala ere (nire idiolekto propioan) desberdina gertatzen zait alde batetik EZIN (aditza edo) eta bestetik NAHI, BEHAR, AHAL.
EZINekin ez zaizkit ‘belarrira’ arrotzak gertatzen EZIN DEZAN HORI EGIN edo EZIN DADIN ETORRI / EZIN DADIN INOIZ HORRELAKORIK GERTATU itxurakoak (nahiz, zertxobait bila ibili naizen arren ez dudan halakorik aurkitu tradizioan), eta aldiz EZIN IZAN DEZAN HORI EGIN edo EZIN IZAN DADIN ETORRI / EZIN IZAN DADIN INOIZ GERTATU HORRELAKORIK bezalakoak ‘kargatuegiak edo’.
Agian EZIN EGIN DEZAN HORRELAKORIK edo EZIN ETORRI DADIN / EZIN INOIZ GERTATU DADIN HORRELAKORIK itxurakoak ere ez zaizkit arrotz egiten.
Baina era berean nik ezingo nuke erabili NAHI edo BEHAR aditzekin era honetakorik ahalerarekin: *NAHI DEZAKET *BEHAR DEZAKET.
Aldiz arrunt ditugunak EZINekin: EZIN dEZAKET / EZIN NAITEKE.
Nire ‘sentsibilitatea’ baino ez, kasuan.
Ikurraz eta Euskaldun Bihotzekoak kanpainaren inguruan,
ikusi: <http://www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak> www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
===========================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
===========================
From: B. Oihartzabal [mailto:b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr]
Sent: Friday, November 23, 2012 9:23 AM
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] behar, nahi, ezin izan + subjuntiboa
Nik uste, 'nahi dezan' eta horrelako formak franko berriak dira, forma 'hiperzuzenduen' usaina dutenak. Etxaideren 'nahi beza', ene iduriko, horrelakoa da. 'Jainkoari nahi dakiola' bezalako erranbidea, ordea, ezin daiteke hauekin sailka. Lehenik, zaharra delako. Gero, hartan 'nahi' molde berezi batean erabilia delako NOR-NORI testuinguru batean (bakarrik erabilia denean, hots, beste aditz batekin gurutzatu gabe, 'nahi' daukan lokuzioko aditza iragankorra izaten da: 'hori nahi dut' vs *'hori nahi zait').
Hitz batean, 'nahi beza' ez bezala 'nahi dakiola' ez da forma 'berria', ihartua baizik. OEHk garbiki zehazten du kontua (adibideetan ikus daitekeen bezala Hegoaldeko adibideen ondoan, lapurtera zaharreko beste batzuk ere badirelarik) :
En textos meridionales se documenta además nahi con aux. intrans. bipers. en expresiones votivas o yusivas (es especialmente frecuente en fórmulas del tipo Jainkoari nahi dakiola); hallamos con todo algún ej. en oraciones aseverativas en Lazarraga. Tbn. aparece en expresiones del tipo zoratu nahi zitzaion
Beñat
Le 23/11/2012 00:23, Jose Vazquez a écrit :
Orotarikotik hartua:
JAINKOARI NAHI DAKIOLA (Lar). Quiera Dios. "Dios lo quiera" Lar. "Dios me libre de eso, Jainkoari nai eztakiola" Ib.␣Jainkoari nai dakiola. Zab Gabon 29. Jainkoari nai dakiola ongi bukatzea. Berron Kijote 118. Ez dakiola Jainkoari nahi! MIH 82. Badira, Jainkoari nahi dakiola, oraindik erantzunaz oroitzen direnak. Ib. 215.
"Jaungoikoak nahi beza" ere agertzen da, Etxaideren adibide batean.
2012/11/22 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>
nire ustea da, behar izan, nahi izan, ezin izan moduko aditzetan, subjuntiboa erabiltzekotan, izan eta guzti egiten dela: nahi izan dezadan, behar izan dezazun, ezin izan dezan...
idazle on batek "jainkoak nahi dezala" bezalakoak idatzi ditu, zuzendu diot, baina badaezpada galdetu nahi nuen.
inork badu honen gaineko iritzi finkaturik?
mila esker aldez aurretik.
x.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/199ef3af/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image007.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/199ef3af/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image008.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/199ef3af/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image009.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/199ef3af/attachment-0002.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago