[itzul] behar, nahi, ezin izan + subjuntiboa

Jose Vazquez hanizanik a bildua gmail.com
Or, Aza 23, 00:23:23, CET 2012


Orotarikotik hartua:

JAINKOARI NAHI DAKIOLA (Lar). Quiera Dios. "Dios lo quiera" Lar. "Dios me
libre de eso, *Jainkoari nai eztakiola*" Ib.␣*Jainkoari nai dakiola*.
Zab *Gabon
*29. *Jainkoari nai dakiola ongi bukatzea*. Berron *Kijote *118. *Ez
dakiola Jainkoari nahi! *MIH 82. *Badira, Jainkoari nahi dakiola, oraindik
erantzunaz oroitzen direnak*. Ib. 215.

"Jaungoikoak nahi beza" ere agertzen da, Etxaideren adibide batean.


2012/11/22 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com>

> nire ustea da, behar izan, nahi izan, ezin izan moduko aditzetan,
> subjuntiboa erabiltzekotan, izan eta guzti egiten dela: nahi izan dezadan,
> behar izan dezazun, ezin izan dezan...
>
> idazle on batek "jainkoak nahi dezala" bezalakoak idatzi ditu, zuzendu
> diot, baina badaezpada galdetu nahi nuen.
>
> inork badu honen gaineko iritzi finkaturik?
>
> mila esker aldez aurretik.
>
> x.
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/925f0548/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago