[itzul] behar, nahi, ezin izan + subjuntiboa
B. Oihartzabal
b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Or, Aza 23, 13:24:02, CET 2012
Erabileraren aldetik 'ezin izan' lokuzioa nekez 'nahi izan' eta 'behar
izan' lokuzioekin konpara daiteke, lokuzio finkatu gisa berria delako,
eta 'ezin'-ek ezezko partikula gisa duen erabilera oraindik bizi delako,
eta bi erabilerak aise nahas daitezkeelako.
Hizkuntza idatzian ere denak ager daitezke : bai partikula erabilera
desberdinak, bai, 'ezin izan ' lokuzioari dagozkionak ('ezin dut joan'
bezalakoak barne, hauek Euskaltzaindiak gaitzetsi baditu ere).
Zuk emanikako adibideak, ene ustez, partikulari dagozkio (eta ez dira
beraz 'behar dezan' eta holakoen analogoak). Hain zuzen horregatik duzu
zuhaurk aipatzen duzun ordena alternantzia:
/beldur naiz [ezin dezazun hori egin]/ edo /[ezin egin dezazun
horrelakorik]/.
Hitz ordenako askatasun hori garrantzizkoa da, zeren partikularen
ezaugarri garbia baita (hala nola 'ezin' geroko aspektu markarekin
agertzeko aukera --/ezingo naiz/dut/-- lokuzioaren ezaugarria baita).
Alabaina, lokuzio erabilerak, 'ezin' eta aditz jokatua beti elkarren
ondoan (eta ordena horretan) egotea eskatzen du nahitaez, baiezko
perpausetako bortxazko hitz ordena baita holako lokuzioetan. Aitzitik,
'ezin' partikulak ez du holako obligaziorik, nahiz euskara modernoan
'ez' partikularen bideari jarraikitzeko joera baduen, hain zuzen horrela
eginik (hots aditz jokatuaren ondoan agerturik).
Kontuan izan, gisa batez paradoxa bada ere, 'ezin izan' lokuzioa duen
perpausa ez dela joskeraren aldetik ezezko perpausa, '/ezinezkoa da/'
ezezko perpausa ez den bezala (egia erran, badira joskeraren aldetik ere
ezezkotasunak ekarri ondorio batzuk, baina hobe da haien ez aipatzea
hemen, saltsaren ez loditzeko). 'Ezin' partikula, kontrara, beti ezezko
perpausetan agertuko da, eta edozein aditz motarekin erabiltzen ahalko
da ('edin' eta 'ezan' laguntzaileekin ere bai, zure adibideetan bezala).
Euskaltzaindiaren hiztegian 'ezin izan' azpisarrera agertzen da ('nahi'
sarrera), baina han ematen diren adibideetan lokuzioari ez dagozkion
partikula erabilera garbiak agertzen dira: /ezin ekarri duelako, ezin
ekar dezake, //ezin geldituko gara/ ... Delako nahas-mahasaren ondorioa,
ni beldur.
Beñat
Le 23/11/2012 09:59, Bittor Hidalgo a écrit :
>
> Niri hala ere (nire idiolekto propioan) desberdina gertatzen zait alde
> batetik EZIN (aditza edo) eta bestetik NAHI, BEHAR, AHAL.
>
> EZINekin ez zaizkit ‘belarrira’ arrotzak gertatzen EZIN DEZAN HORI
> EGIN edo EZIN DADIN ETORRI / EZIN DADIN INOIZ HORRELAKORIK GERTATU
> itxurakoak (nahiz, zertxobait bila ibili naizen arren ez dudan
> halakorik aurkitu tradizioan), eta aldiz EZIN IZAN DEZAN HORI EGIN edo
> EZIN IZAN DADIN ETORRI / EZIN IZAN DADIN INOIZ GERTATU HORRELAKORIK
> bezalakoak ‘kargatuegiak edo’.
>
> Agian EZIN EGIN DEZAN HORRELAKORIK edo EZIN ETORRI DADIN / EZIN INOIZ
> GERTATU DADIN HORRELAKORIK itxurakoak ere ez zaizkit arrotz egiten.
>
> Baina era berean nik ezingo nuke erabili NAHI edo BEHAR aditzekin era
> honetakorik ahalerarekin: *NAHI DEZAKET *BEHAR DEZAKET.
>
> Aldiz arrunt ditugunak EZINekin: EZIN dEZAKET / EZIN NAITEKE.
>
> Nire ‘sentsibilitatea’ baino ez, kasuan.
>
> Ikurraz eta *Euskaldun Bihotzekoak* kanpainaren inguruan,
>
> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak
> <http://www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak>
>
> ===========================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> ===========================
>
> *From:*B. Oihartzabal [mailto:b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr]
> *Sent:* Friday, November 23, 2012 9:23 AM
> *To:* itzul a bildua postaria.com
> *Subject:* Re: [itzul] behar, nahi, ezin izan + subjuntiboa
>
> Nik uste, 'nahi dezan' eta horrelako formak franko berriak dira, forma
> 'hiperzuzenduen' usaina dutenak. Etxaideren 'nahi beza', ene iduriko,
> horrelakoa da. 'Jainkoari nahi dakiola' bezalako erranbidea, ordea,
> ezin daiteke hauekin sailka. Lehenik, zaharra delako. Gero, hartan
> 'nahi' molde berezi batean erabilia delako NOR-NORI testuinguru
> batean (bakarrik erabilia denean, hots, beste aditz batekin gurutzatu
> gabe, 'nahi' daukan lokuzioko aditza iragankorra izaten da: 'hori nahi
> dut' vs *'hori nahi zait').
> Hitz batean, 'nahi beza' ez bezala 'nahi dakiola' ez da forma
> 'berria', ihartua baizik. OEHk garbiki zehazten du kontua (adibideetan
> ikus daitekeen bezala Hegoaldeko adibideen ondoan, lapurtera zaharreko
> beste batzuk ere badirelarik) :
>
> En textos meridionales se documenta además /nahi/ con aux. intrans.
> bipers. en expresiones votivas o yusivas (es especialmente frecuente
> en fórmulas del tipo /Jainkoari nahi dakiola/); hallamos con todo
> algún ej. en oraciones aseverativas en Lazarraga. Tbn. aparece en
> expresiones del tipo /zoratu nahi zitzaion/
>
> Beñat
>
> Le 23/11/2012 00:23, Jose Vazquez a écrit :
>
> Orotarikotik hartua:
>
> JAINKOARI NAHI DAKIOLA (Lar). Quiera Dios. "Dios lo quiera" Lar.
> "Dios me libre de eso, /Jainkoari nai eztakiola/" Ib.␣/Jainkoari
> nai dakiola/. Zab /Gabon /29. /Jainkoari nai dakiola ongi
> bukatzea/. Berron /Kijote /118. /Ez dakiola Jainkoari nahi! /MIH
> 82. /Badira, Jainkoari nahi dakiola, oraindik erantzunaz oroitzen
> direnak/. Ib. 215.
>
> "Jaungoikoak nahi beza" ere agertzen da, Etxaideren adibide batean.
>
> 2012/11/22 Xabier Mendiguren <xmendiguren a bildua elkar.com
> <mailto:xmendiguren a bildua elkar.com>>
>
> nire ustea da, behar izan, nahi izan, ezin izan moduko aditzetan,
> subjuntiboa erabiltzekotan, izan eta guzti egiten dela: nahi izan
> dezadan, behar izan dezazun, ezin izan dezan...
>
> idazle on batek "jainkoak nahi dezala" bezalakoak idatzi ditu,
> zuzendu diot, baina badaezpada galdetu nahi nuen.
>
> inork badu honen gaineko iritzi finkaturik?
>
> mila esker aldez aurretik.
>
> x.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/9b3e878b/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4975 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/9b3e878b/attachment.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/9b3e878b/attachment-0001.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/9b3e878b/attachment-0002.jpe>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago