[itzul] -eta(ri)ko bat
Jose Agustin Arrieta
jaarrieta2 a bildua gmail.com
Or, Aza 23, 16:57:40, CET 2012
Mila esker, Bittor. Mardula oso hire azalpen arrazoitua eta adibidez oparo
hornitua. Ongi izan, eta goraintziak denoi.
Bittor Hidalgo<bittorhidalgo a bildua euskalnet.net> igorleak hau idatzi zuen
(2012eko azaren 23a 14:12):
> GALDUTA ZEBILEN MEZUA ORAIN ASTE PARE BATEKOA EDO****
>
> ** **
>
> Egunon hiri ere.****
>
> ** **
>
> Bazekiat leku askotan esan ohi dala horrela moduz, jatorrizkoan aipatzen
> zen bezela, besteak beste EIMAren Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta
> argibideak (P. Petrirena, 2011) liburuan, eta agian izan dezue arrazoia.
> Nik zoritxarrez nerez diat joera beti lehenik heterodoxo xamar pentsatzeko
> baezpare, eta ez beste gabe sinistekoa besteek esana (nahiz bai kontuan
> hartu). Eta kontu honi dagokionean, zeharretik baino begiratu ez bazioat
> ere, jarri zioat arreta pixkaren bat ‘erlatiboekin’ zerikusi duen neurrian,
> eta badiat halako ‘corpus’ bat bildua ere.****
>
> ** **
>
> Eta egia dek ‘corpusean’ askogatik ageri dela nagusi erlatibozko aditzaren
> komunztadura plurala (hau da erlatiboaren lehen ardatz beti pluralarekin
> –edota bigarren ardatzarekin ere, hau plurala den kasuetan), baina ez dituk
> gure literaturan batere falta komunztadura singularrak ere (nahiz lehen
> ardatza beti plurala izan), bigarren ardatza singularra bada (ez noski hau
> plurala bada). [Beti, noski, erlatiboaren ardatza aditzean komunztatu ohi
> den NOR / NOR / NORI kasuetako batean lihoakeenean erlatiboaren barreneko
> ‘izen ardatz isildua edo’.]****
>
> ** **
>
> Eta kasuan ere ez zaidak iruditzen bi formetako bat aukeratu beharrean
> gaudenik, edota hobetsi beharrean. Bakoitzak erreferentzia eta ‘ñabardura’
> desberdinak adierazten dituelako (aberastasuna), esanahi orokor berdintsu
> baten barne. Horregatik dituk ‘beti’ biak onak, nahiz biak desberdin.****
>
> ** **
>
> Egia esan, bilduta ditudan adibide erlatibo gehienak bigarren ardatz
> agerikorik gabekoak dituk, baina kontua berdintsua dek (uste diat).****
>
> ** **
>
> Tradizioan, salbu erdialdeko (Gipuzkoako) autoreetan, gutxi ageri dek
> (inoizka iparraldean) –(e)netako (erlatibotiko) atzizkia (ez superlatibotik
> sortua), nahiz segurua asko bera izango den gaurko ‘batuan’ gehien erabili
> ohi dena (giputz inperialismoa). Hauetan ere nagusia dek komunztadura
> plurala, baina badira, ondorengoak bezala erlatiboan aditz komunztadura
> singularra dakartenak, bigarren ardatzaren loturan. Hala Iztuetagandik
> hasita behintzat:****
>
> ** **
>
> *Nekazaritza** zerbait ondotxo* *darabillenetakorik* txit gitxi izango da
> Gipuzkoan, urtean karobi bat txiki edo andi egosiko ez debanik, …(Iztueta)
> ****
>
> Gure damu gorri gaiztoan aitor degu, *bere serbitzuan* *iraun duenetako
> iñor* sekulan gurekiñ infernuratu eztala. (G. Arrue)****
>
> …, eta umetasunean ez bazaiote bear dan kontua artutzen alegiñak egiñaz
> bear diran erremedioakin, dagoala geroagoan arraxkuan *ume ura* azitzen
> danean, izatea *biotzeko miña* *egiten zaionetakoa*; … (M. Aranburu)****
>
> Ezkontza-auste […] orrek ez dezake askatu *ezkontzako uztarririk*; *ezin
> askatu ditekenetakoa* bait-da *uztarri ori*. (*Gast. Kristau-Ikas.*)****
>
> Ez nazu *bizartegita amabostean bein* *etortzen danetakoa*. (Labaien)****
>
> Aizpa gaztea ez dezu *beldurrez atzean* *gelditzen danetakoa*. (Labaien)**
> **
>
> ** **
>
> Barrensoro-ren 6 adibide segidan X komunztadura pluralarekin eta X
> komunztadura singularrarekin:****
>
> ** **
>
> Asarrekaitza zan Martin jauna ta norbaitek asarrerako bidea eman arren,
> etzan aren erasoa, iparbeltzarena bezela, azpikoaz gain batbatean *iraultzen
> zanetakoa*. (Barrensoro) [SINGULARRA]****
>
> Zito, ordea, gizaseme bikain aren aurrean etzan berealakoan kikildu.
> Belaxka itxurakoa izan arren, etzan braust batean adorea ta ausardikeria *galtzen
> zituanetakoa*-ta. (Barrensoro) [PLURALA]****
>
> Pozgarri izan zitzaion aren etsipena; ezpai'zekin aren barrualdean *
> zebiltzanetakorik* ezer. (Barrensoro) [PLURALA]****
>
> Orri igarrak, alkarren igortzian, ateratzen duten otsak, ez al-dirudi
> gaberdian sorgiñak izukariz *dagizkienetakoa*? (Barrensoro) [PLURALA]****
>
> Aren edertasuna, ordea, ez dek lenengo begiraldian *zorarazten duenetakoa*.
> Egunetik egunera orrizabalduz *dijoanetakoa* baño. (Barrensoro)
> [SINGULARRA]****
>
> Malentxo izan ba'litz, errezago ta gainberago nerizkioke arengana
> altxatzea; itzegiteko bidea noznai *ematen duenetakoa* baita ura.
> (Barrensoro) [SINGULARRA]****
>
> ** **
>
> Besteren bat ere berriagorik:****
>
> ** **
>
> Amerikana *egiten ziarduenetako bat*, alboratu ta geratu egin zan; beste
> alderdian joian txirrindulariak, jarraitu egin eban eta eldu arraiara.
> (Etxaburu -*Kamiñazpi*-)****
>
> Leturiaren nahigabea ere ez da beste inork *sumatu ez duenetakoa*, non
> eta noiznahiko gizonarena, eta batez ere gaurkoarena baizik. (Txillardegi)
> ****
>
> Gaztetan, neska kaxkariñen atzetik burua geiegixko berotuta *ibiltzen
> zanetakoa* ere bazan eta auek zoratu-azteko arte guziak bazekizkin.
> (Etxaide)****
>
> Fermin Imaz ta Txirritak, asarretu ta elkarri bertsoak jarri zizkiotenean
> ere, Imaz’i *jarri zionetako politenetako bat* ere Xaturdinok jarria zan:
> … (A. Zabala)****
>
> ** **
>
> -(e)netariko atzizkia batez ere mendebaldean ageri da, eta hor ere nagusi
> dira komunztadura pluralak nahiz ez diren singularrak ere falta, ondokoen
> antzekoak (Añibarroren lehenaren ondoren, bere beste bat doa komunztadura
> pluralez):****
>
> ** **
>
> Kepanderrek... «autokamion» bat, baiña berez* ibilten danetarikoa*, ez
> sokeaz lotuta tarraz eroan bear izaten dana. (E. Bustintza -*Kirikiño*-)
> [SINGULARRA]****
>
> Andik urrengo baserrira eldu da bertako bat, autsak *erosi dauzanetarikua*,
> bai dua artez-artez tabernara, ta an dagozanai diñotse zer ikusi daun
> perian; (E. Bustintza -*Kirikiño*-) [PLURALA]****
>
> Baña orduan be, *oi ebanetariko amarru bat* otu yakon, eta garraxi
> egiñez, ba-diñotse neskamiai: —Geldi or! (Garro -*Otxolua*-)****
>
> Emakume gautxoria, gorputza salgei izatekoa dala *uste dabenetarikoa*.
> (Erkiaga)****
>
> ** **
>
> J. San Martinen 7 adibide segidan 5 singularreal eta 2 pluralean
> komunztatuak:****
>
> ** **
>
> Eskian *ebillenetariko bat* eldu zan *Zarauzko etxe batera; atia jo ta
> urten zetsan etxekoandriak. (San Martin) [SINGULARRA]****
>
> Tabernaria, aterik aiña maratilla *zitxuenetarikua* zan eta laster
> erantzun zetsan bere okerra zuzendu naian: (San Martin) [PLURALA]****
>
> Baña, gure agura zarrori be ez zan elixan lelengo filan *egoten
> zanetarikua*, ta erantzun ei zetsan: (San Martin) [SINGULARRA]****
>
> Ola ta guzti be, ba'ziran umorerik *galdu ez ebenetarikuak*. (San Martin)
> [PLURALA]****
>
> Eskian *ebillenetariko bat* eldu zan *Zarauzko etxe batera; (San Martin)
> [SINGULARRA]****
>
> Nun il da jausi *ezeukanetariko bat* zan. (San Martin) [SINGULARRA]****
>
> ; baña orduango *Eibar'en ez izan iñor libratzen gaitzizenen batetik, ta
> nola jentia uskeria bategaitik *uxatzen zebanetarikua* zan, (San Martin)
> [SINGULARRA]****
>
> ** **
>
> Iparraldean –(e)netarik atzizkia erabili ohi da –ko gabea, nolabait
> sintagma artean aske gisa, eta erlatiboak komunztadura plurala agertu ohi
> du. Baina bada singularrik ere. Esaterako ondoko pasarte bereko (ia)
> segidako bi adibide kalkoetan, Duvoisinek lehenean komunztadura singularra
> darabil eta bigarrenean plurala:****
>
> ** **
>
> *22.* Aitzindari batek bekhatu egin badu, eta Jaunaren legeak *debekatzen
> duenetarik zerbait egin badu* jakingabean, [SINGULARRA]**
>
> *27.* Ordean populuaren arteko norbaitek bekhatu egiten badu jakingabez,
> eta hobenduntzen bada Jaunaren legeak *debekatzen dituenetarik zerbait*eginez, [PLURALA]
> ****
>
> ** **
>
> Jada B. Etxeparek ere bere bertsoetan bi eratako komunztadura ageri du
> –(e)netarik atzikiarekin (mahiz kasuan ardatzik gabe eman esaldiak):****
>
> ** **
>
> Anhiz begiratu duzu *galduren zenetarik* Niri ere hel zakizat othoi
> galdu gaberik. (Etxepare) [SINGULARRA]****
>
> , baieta kontrarioa *egiten dutenetarik* eure populua deliuratu eta
> enparatu. (Etxepare) [PLURALA]****
>
> ** **
>
> Hegoaldean –(e)netatik atzizkia erabili ohi da maiz, nolabait sintagma
> artean aske gisa, eta erlatiboak komunztadura plurala agertu ohi du. Baina
> bada hemen singularrik ere;****
>
> ** **
>
> , eze dirudi aen esatez ta ustez eztala *bat* bere salbetan ordura artean
> bekatuan *iraun dabenetatik*. (Añibarro)****
>
> ** **
>
> -(e)tan atzizkiarekin ere usuak uste diat direla erabilerak, baina ez
> zeuzkeat jasoak.****
>
> ** **
>
> Nolanahi, kontua pixkaren bat argitzeko, agian balio dik pentsatzeak
> eztabaida ari garela zentratzen, “erlatiboaren barreneko ‘izen ardatz
> isildua edo’ lihoakeenean erlatiboaren ardatza aditzean komunztatu ohi den
> NOR / NOR / NORI kasuetako batean”, eta orduan sortzen zaiguk zalantza edo
> kezka. Baina bazekiagu hainbatetan erlatibatzen ditugula ere bestelako
> kasuetan leudekeen ‘izen ardatz isilduak edo’, hala, errazenetakoak
> aipatzeko, denborazko NOIZ, edo lekuzko NON inesiboetan lihoazkeenak. Eta
> kasu horietan erlatibozko aditza ez da inoiz komunztatzen ‘lehen izen
> ardatz beti pluralararekin’. Ezin. Eta honen singulartasuna edo
> pluraltasuna egituraz kanpoko NOR-NORK edo NORI osagaietan dagoke, ez
> erlatiboan bertan, ez ‘lehen ardatzean’, ez ‘bigarrenean’. Halako zerbait
> erakutsiko ligukete ondoko adibideek:****
>
> ** **
>
> Jerusalengo elizara *igan zenetatik batean* ekusi zuen Jesusek
> eliz-gizonak etziran jendeak, (Mendiburu) [ezin IGAN ZIREN eman, Jesus
> bakarrik bada igo dena]****
>
> Gaur da San Jenaroren odol legorra *urtuten dan egunetatik bat*. (Tx.
> Agirre) [ezin URTETEN DIRAN eman, EGUN BAKARREAN urtutzen bada delako
> odola]**
>
> *Ametza erronkan* *zebillenetako batean*, zortzi bertsolarien izenak
> sartuaz, bertso oek esan zituan Pernandok. (G. Mujika) [ezin ZEBILTZANETAKO
> eman ‘Ametza’ bakarrik baldin bazen erronkan zebilena].****
>
> …, *gure* *erria* ez bai-zan *erri aundiak* bezela irteziña ta *erritarrek
> alkar* *ezagutzen ez dutenetakoa*. (Anabitarte) [ezin EZAGUTZEN
> DITUZTENETAKO eman, ELKAR objektua –ikusten dutena- beti singularra delako,
> nahiz HERRIAK asko izan.****
>
> ** **
>
> Aspertzeko adina luze. Ezertarako balio badu… (nik hemen goiza alferrean
> emanda)****
>
> ** **
>
> Ondo izan****
>
> ** **
>
> Bittor****
>
> ** **
>
> ** **
>
> [image: cid:image006.jpg a bildua 01CDBF85.C069D7D0]****
>
> Ikurraz eta *Euskaldun Bihotzekoak* kanpainaren inguruan,****
>
> ikusi: www.euskalnet.net/euskaldunbihotzekoak****
>
> ===========================[image: cid:image007.jpg a bildua 01CDBF85.C069D7D0]
>
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> ===========================[image: cid:image008.jpg a bildua 01CDBF85.C069D7D0]****
>
> ** **
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/b78bdf17/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image007.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 545 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/b78bdf17/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image008.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 857 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/b78bdf17/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image006.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 4973 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121123/b78bdf17/attachment-0002.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago