[itzul] Levadura madre eta masa madre

Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) aixe a bildua ctv.es
Ost, Urr 10, 12:39:03, CEST 2012


Ni ere «ore ama» beharko lukeelakoan nago. Aipatu duzun «Ama Lurra» 
gainera, ez da lur mota bat bereizten duen egitura bat, baizik eta lurra 
amatzat hartzen duena. Honakoan, berriz, ore mota bat bereiztea da 
kontua. Era horretako egituretan, «ama» bigarren osagaitzat ageri ohi da 
Orotariko Euskal Hiztegian (OEH):

«ama» sarreran:
Bihotzez beha nago itsaso-amari. Iratz 111. Ez ote litake Urmahori ur 
ama eta gure erreka handien hastapena edo hobeki iturburua. Zerb Azk49. 
Erruki, ene Yainkoa, erruki! ene aberri amari zerbait ekarki bazatoz 
tximista itzaletan! "Tierra nutricia".Zait Sof147. Gau amak lurra 
maindire beltzez izkutatzen digunean. NEtx LBB196. Itxas amak lurra 
oeratu nai du. Ib. 351. Gau-ama lore-egoak biltzen ari da. Ib. 260.

Sarrera horretan bertan, «ama» osagaia ezkerrean zuten egiturek «amaren 
zer edo zer» esan nahi dute (ama-gaitzak, ama-erraiak, ama-sena...).

Bestalde, «ore ama» egituraren alde egiten duten OEHko beste sarrera bat 
«hiri-ama» da («hiri»ren azpisarrera).

Erabileran, ordea, badirudi «ama ore» nagusitu dela erabat, Interneten 
banakak baino bakanagoak dira «ore ama»ren adibideak.

- «"ama orea" "ogia"» bilaketa: 1590 emaitza 
(https://www.google.es/search?q="ama+orea"+"ogia")

- «"ore ama" "ogia"» bilaketa: 9 emaitza, horietatik 2 italierazkoak, 
eta beste bi errepikatuak eta 1998koak 
(https://www.google.es/search?q=%22ore+ama%22+%22ogia%22).


Horiek horrela, Euskaltzaindiak edo hiztegigintzako erakunderen batek 
«ore ama»ren alde egin ezean, nekez ikusten diot bueltarik egoera horri.

Ondo izan,

Xabier

_________________________

Xabier Armendaritz
AIXE itzulpen eta zerbitzuak
Biltzar Nagusiak, 11, behea
01010 GASTEIZ

Tel.: 945 174 476
<aixe a bildua ctv.es>


2012-10-09 21:45(e)an, Mikel Haranburu(e)k idatzi zuen:
> Ez nuke gramatika azalpenik ematen jakingo, baina iruditzen zait 
> 'célula madre' "zelula ama" den bezala, 'masa madre' "ore ama" izan 
> beharko dela. Izan ere, gaztelaniaz ongi desberdintzen ditugu 
> horrelakoak: 'Madre Tierra' "Ama Lurra" da, baina 'tierra madre' denaz 
> beste...
>
> Mikel
>
> On ar., 2012.eko urrren 09a 17:45, Xabier Armendaritz (Aixe, S. L.) 
> wrote:
>>
>> Egunero langai dituztenek «legamia naturala» eta «ama orea» esaten 
>> diete webgune honetan:
>>
>>     http://irinaketaurunak.wordpress.com/2010/05/20/legamiak/
>>
>> Ondo izan,
>>
>> Xabier
>>
>> _________________________
>>
>> Xabier Armendaritz
>> AIXE itzulpen eta zerbitzuak
>> Biltzar Nagusiak, 11, behea
>> 01010 GASTEIZ
>>
>> Tel.: 945 174 476
>> <aixe a bildua ctv.es>
>>
>>
>>
>> 2012-10-09 16:30(e)an, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua(e)k idatzi zuen:
>>> Arratsalde on: nola ematen dira horiek euskaraz?
>>>
>>> Mila esker, aurrez
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>
>>
>>
>
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago