[itzul] Osanbela

MUSDEH a bildua terra.es MUSDEH a bildua terra.es
Ost, Urr 10, 14:41:56, CEST 2012


Zera esan behar nuen (Aneren mezua irakurri dudanean): Ausardia handiz, agian, Osanbela toponimoa, oker ez banaiz, Oihangibela da. Badira toponimian jantzitako itzultzaileak, haatik, eta argituko al digute Osanbela hori...



----Mensaje original----

De: a.goenaga a bildua elhuyar.com

Fecha: 10/10/2012 13:50

Para: "ItzuL"<itzul a bildua postaria.com>

Asunto: Re: [itzul] Osanbela



Eguerdi on:

Euskomediak hau dakar:

-------------

Osanbela. Apellido vasco en Navarra.

			Etimología

			
Ver OIHAN, OIHAR, OXAN, BE, PE, OLA (1).
-------------

Ez dakit balioko dizun,


   
       
Ane Goenaga 

        Hizkuntza Zerbitzuak

        Elhuyar Fundazioa

        Zelai Haundi, 3

        Osinalde industrialdea

        20170 Usurbil

        tel.: 943 363040

      www.elhuyar.org
    
  





  
    
      Mezu
 honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan 
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu
 ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera 
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
 kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi 
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
    
  


      
  
        
       Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.








2012/10/10 Maria Arruti <maria1arruti a bildua gmail.com>


Osanbela musika-lan bat ere bada, Tomás Garbizurena. Argumentua akelarreei eta sorginei buruzkoa da. Obrak, hasieran, Basajaun zuen izenburu, baina, gero, konpositoreak berak aldatu zion izenburua, eta Osanbela jarri. Ez dakit ezertan lagunduko dizun.



 
Maria


2012/10/10 Diez de Ultzurrun <ultzu a bildua parlam.euskadi.net>




Toponimoez Euskal Herrian gehien dakitenetako bat Mikel Belasko dela jakinik ere…



 
Hautagai bat baino gehiago izan ditzakegu toki-izen horien bigarren osagaia argitzeko:



 
Gibel
Sabel
Ganbel(a)
…
…
…




Nork: martin-rezola a bildua ivap.es [mailto:martin-rezola a bildua ivap.es] 



Bidaltze-data: miércoles, 10 de octubre de 2012 10:35
Nori: itzul a bildua postaria.com



Gaia: Re: [itzul] Osanbela


 
Gehiago nahasteko ;-)...
 
Araban, Lagrán eta Laño artean, Jaunden izeneko mendian, bada "Laguna de la Nisabela" izeneko putzu txiki bat. Inoiz "Laguna de Lanisabela" ere ikusi izan dut. Zer ote da? "Osanbela" horrekin ahaidetuta ote dago?



 
Martin

 
 

 
 



Nork: Diez de Ultzurrun [mailto:ultzu a bildua parlam.euskadi.net] 



Bidaltze-data: asteazkena, 2012.eko urriak 10 10:26
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Osanbela



Maite, egun on.
 
Osanbela izan ze pilotari bat aski famatua, Nafarroako barrualdeko bailetako txapelketa eta udaldeko partidetan jokatzen zuena, Rico pilotari espartzarraiki bateo askotan, <<Rico y Osanbela>> bikotea osatuz.



 
Bestalde, Osanbela’-ren kideko bada Arganbela’- toponimoa Bidaurretan.
 
Badakit ez dizudala deus argitu…
 




Nork: Urkia Inza, María Teresa (Itzultzailea:NAO/BON) [mailto:maite.urkia.inza a bildua cfnavarra.es] 



Bidaltze-data: miércoles, 10 de octubre de 2012 10:14
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Osanbela



 
Egun on:
 
Erabiltzen edo ezagutzen al du zuetakoren batek “osanbela” hitza? (Beharbada kea, lainoa edo halakoren bat izan daiteke, baina ez dakit seguru).



 
Interneten abizena badela ikusi dut, baina hiztegietan ez dut topatu.
 
Maite Urkia
Nafarroako Aldizkari Ofizialeko itzultzailea







-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20121010/3540a35c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago